Maite Idirin abeslaria hil da
Maite Idirin abeslaria hil da. Abeslari ezaguna izan zen 1960ko hamarkadan, Polizia atzetik zebilkiola erbestera alde egin behar izan zuen arte.
Ugaon jaio zen Idirin, 1943. urtean. 1968an, Zeberion egin zuen lehen kantaldia. Urte berean, Atahualpa Yupanki euskaraz diskoa kaleratu zuen, eta kontzertu ugari eman zituen Euskal Herrian zehar, askotan Bittor Egurrola kantaria bidelagun zuela. Dozena bat disko kaleratu zituen bakarlari nahiz soprano bakarlari gisa.
Herrigintzan, euskararen alde eta feminismoan lan handia egin zuen. Honakoak kontatu zizkion Onintza Enbeitari:
1969an, erbestera alde egin behar izan zuen. Bermeoko portutik irten zen, uztaileko gau batean ihesi. Baionarainoko bidea barkuan egin zuen, eta handik Parisera joan zen.
1973an, Donibane Lohizunera itzuli zen, eta Baionako Zabal liburu-dendaren sortzaileetako bat izan zen, baita Elkar Argitaletxearen sorrerako kideetako bat ere. Garai hartako kontuez aritu zen Ur Handitan saioan:
Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2014ko maiatzaren 30ean.
Iazko Durangoko Azokan Maite Idirin: Herrigintza kantuz liburua aurkeztu zuen Udako Euskal Unibertsitateak, Jokin Apalategi senarrak eta Paulo Iztuetak egina.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko