Euskara
2025/01/03 - 18:19
Euskal Herriko lehen irrintzilarien elkartea osatu dute Aiaraldean
IAIAIAI du izena elkarteak, eta hain euskalduna den oihua, ingurua hobeto ezagutzeko oinarritzat hartu dute. Irrintziaren transmisioa landu eta irrintziari begirada garaikideago bat ematea da helburua. Emanaldiak antolatzen dituzte, eta Irlandako film labur bateko soinu bandan ere parte hartu dute.
2024/12/28 - 18:02
Eusko Jaurlaritza: ''Bidelagun izango gara gure selekzioek ofizialtasuna lantzeko bidean''
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak "historikotzat" jo du FIPVek gaur hartu duen erabakia, eta esan du "estatutuen aldaketa bati esker euskara lan hizkuntza ofiziala" izango dela, "ingelesarekin, frantsesarekin eta gaztelaniarekin batera".
2024/12/21 - 19:46
Peio Jorajuriaren aldia amaituta, hiruko lehendakaritza izango du Seaskak urtarriletik aurrera
2019tik lehendakari izan denak txalo artean utzi du kargua, larunbat honetan Kanbon egin duten batzarrean. Erik Etxart izango da Ipar Euskal Herriko Ikastolen bozeramailea, eta alboan izango ditu Sophie Layus eta Antton Etxeberri. Urtarrilaren 13an gauzatuko da lehendakarikideen kargu-hartzea.
2024/12/20 - 13:04
Amaia Abendaño: "Nik nahi dudana da ertzain batek inoiz gehiago ez esatea 'hablame en español'"
Joan den urtean ertzainek eman zioten tratuagatik kexa agertu zuen Ararartekoarenean. Arartekoak eskatu dio Segurtasun sailari berma dezala euskarazko arreta eta berma dezala errespetuzko tratua euskaraz artatzea eskatzen duten herritarrekin.
2024/12/19 - 21:44
Beste oposizio batzuk behin-behinean eten dituzte, euskara mailak hautagaiei kalte egin diezaiekeela iritzita
Zehazki, oraingoan, EAEko Auzitegi Nagusiak behin-behinean bertan behera utzi du toki administrazioko idazkari kontu-hartzaile izateko prozesua, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 11ko agindu batean deitutakoa. Agindu horri helegitea jarri zioten.
2024/12/19 - 17:29
Eibarko egoitza bateko zaintzaileek B2 euskara eskakizuna bete beharra "diskriminatzailea" dela ebatzi dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Egogain adinekoen egoitzako langile batek jarritako helegitea onartu du epaiak. Hautaproba horien oinarrietan euskararen ahozko eta idatzizko B2 hizkuntza-eskakizuna jasotzen zen eskainitako 20 lanpostuetarako.
2024/12/18 - 11:34
Arartekoak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko
Donostiako bi herritarrek iazko azaroan jarritako kexa bat aztertu ondotik dator eskaria. Ertzaintzaren patruila batek "tratu ezegokia" eman ziela salatu zuten, "behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren".
2024/12/15 - 17:22
Martin: ''Lasaitasun bat bezala daukat, zorte handia delako horrelako egun bat bizitzeko aukera izatea''
Gipuzkoako bertsolari txapeldun gisa lehen orduak igaro ditu jada Alaia Martinek. Oiartzunen hitzordua izan du goizean ETBrekin, eta atzoko sentsazioei buruz zein etorkizunerako planei buruz aritu da.
2024/12/14 - 23:23
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala
Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
2024/12/14 - 23:12
Laguntasunari eskaini dio azken agurra Alaia Martinek: ''Elkarrengandik gertu eta elkarrentzat gertu''
Alaia Martinek irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala. Oiartzuarrak Beñat Gaztelumendiren kontra jokatu du azken buruz burukoa. Oihana Iguaran, Ane Labaka, Aner Peritz, Nerea Elustondo, Andoni Rekondo eta Eneritz Artetxe izan dira hurrengoak sailkapenean.
2024/12/14 - 17:54
"Taupa, euskaltzaleen mugimenduak" jarraituko dio Euskaltzaleen Topaguneak hasitako bideari
Euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaroko da aurrerantzean, euskaltzaletasuna indartu eta zabaltzeko eraginkorragoak izateko. Webgunea estreinatu dute eta datozen hilabeteetan "taupada guztiak Euskaraldiaren erritmoan jartzera" dei egin dute.
2024/12/14 - 17:53
Euskara larrialdi linguistikotik ateratzeko "erantzukizun eta konpromisoa" berretsi du UEMAk
Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Zarautzen. 2024an egindakoaren balantzea egin eta 2025erako egitasmo nagusiak onartu dituzte. Gaurtik, gainera, Arano eta Lekunberri UEMAko kide dira eta 113 dira dagoeneko Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten herriak.
2024/12/12 - 14:27
Nafarroan euskara indartzeko "urgentziazko neurrien Dekalogoa" aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak
Nafarroako Euskararen Legearen 38. urteurrenaren atarian kaleratu dute testua Kontseilua osatzen duten Nafarroako eragileek. Besteak beste, euskararentzako arkitektura juridiko berria eskatu dute, "zonifikazioa gainditu eta Nafarroa osora ofizialtasuna hedatuko duena".
2024/12/10 - 14:07
Euskaltzaleen Topaguneak aro berri bati ekingo dio larunbatean, izena eta izana aldatuta
"Euskararen erabileran benetako jauzi bat" eman behar dela ulertuta eta horretarako "baldintza berriak" behar direla sinetsita, euskara elkarteen federazioak marka eta egiteko berriak aurkeztuko ditu Bilbon egingo duen ekitaldi batean.
2024/12/09 - 10:54
Dufau: "Denekin hitz egiteko prest dagoen lehen ministro bat behar dugu"
Fronte Popularra Berriaren barruan EHBairen diputatua denak azpimarratu du Asanblada zatituta dagoela, eta horrek beharrezko egiten duela bataren eta bestearen babesak bilatzea.
2024/12/08 - 21:56
Beñat Gaztelurrutia: "Datorren urteetarako pentsatu beharko dugu jende olde hori zelan sartu errazago"
Gerediaga elkarteko koordinatzailea hunkituta agertu da sortzaileen eta bisitarien emana izugarria izan delako. Azokak hartzen duen "espazio publikoa" ikusita, "halako testuinguru bat egituratzeko gai izango bagina urtean zehar, euskal kulturak hartzaile askoz gehiago izango lituzke", hausnartu du.
2024/12/07 - 20:03
''Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika'' aldarrikatu du Euskal Herrian Euskaraz plataformak Durangon
Durangoko Azokaren testuinguruan, manifestazioa egin dute Landako gunetik hasita, larrialdi linguistiko baten aurrean gaudela salatzeko. Sindikatu abertzaleek bat egin dute protestarekin.
2024/12/06 - 12:29
Bulego: ''Gure bihotzaren taupadak'' (Euskaraldia)
Laugarren Euskaraldiaren kantua "edonork entzuteko moduko abesti herrikoia" da. Bulego taldeak idatzi eta grabatu du, eta "esatetik egiterako pausoa emateko deia" egiten du.
2024/12/06 - 07:00
''Ispilu aurrean jarrita, hitanoak nola funtzionatzen duen eta nola erabiltzen den erakutsi nahi dugu''
Euskal Herriko hainbat tokitako hika eragileek osatzen duten ZirHika taldeak Hikadromoa antolatu du Durangon, Landako ikastetxean, abenduaren 7rako. Kristina Mardaras eta Ritxi Lizartzak, hikazaleei parte hartzeko deia egin diete, elkarrekin hika egiteko eta hitanoa bizirik dagoela erakusteko.
2024/12/05 - 21:28
Lehen egun jendetsua bizi izan du Durangoko Azokak
Lehenengoa mugimendu handiko eguna izan da Landako Guneko kaleetan. Goizean ikasleak izan dira protagonistak, Durangoko Azoka lepo bete dutenak; arratsaldean, aldiz, nobedadeak lasai begiratzeko aukera egon da.