"Ahots Batuak", kultura- eta hizkuntza-aniztasuna babesteko ekimena
"Ahots Batuak" kultura eta hizkuntza aniztasuna babesteko ekimena aurkeztu du astelehen honetan Eusko Jaurlaritzak. Jaurlaritzaren 2030 Agendak dakarren ekimenak hizkuntza eta kultura aniztasuna sustatu nahi ditu gizartea eraldatzeko eragile gisa, Exekutiboak ohar bidez aditzera eman duenez.
"Ahots Batuak" deituriko Garapen Jasangarrirako 18. Helburuaren aurkezpena astelehen goizean egin dute, Donostiako Tabakaleran. Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua eta Asier Aranbarri Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzarako eta 2030 Agendarako zuzendaria izan dira bertan, zenbait arlo eta lurraldetako aditurekin batera (hala nola Hawaii eta Brasilgo Parana estatukoak).
Bengoetxearen hitzetan, "Euskadin argi daukagu: herritar guztiek dute eskubidea kultura euskaraz sortzeko eta jasotzeko". "Herri baten garapen pertsonala eta kolektiboa ez da osatua izango bere hizkuntza eta kultura kontuan hartu gabe", gaineratu du. Horren harira, "Ahots Batuak" proiektua "munduari egiten diogun ekarpena da". Ildo berean mintzatu da Aranbarri. "Kultura- eta hizkuntza-aniztasuna agenda globalaren erdigunean jartzeko apustu ausarta da", azpimarratu du.
Hizkuntzek eta kulturek gizarte-kohesio, ekitate, ongizate eta berrikuntzako elementu gisa betetzen duten funtsezko zeregina aitortzea du helburu Jaurlaritzaren ekimen horrek. Hori dela eta, kultura eta hizkuntzaren arloan lurraldeen arteko aliantzak eta itunak bilatuko dituzte, erronkak eta estrategiak partekatu ahal izateko, nazioarteko politika publikoetan eragiteko helburuz.

Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.