EBko hainbat estatukide duda-mudan daude, euskara, katalana eta galiziera ofizial egiteko eztabaidan
Ziurgabetasuna nagusitu da azken orduetan Europar Batasuneko (EB) Gai Orokorren Kontseiluaren baitan. EBko estatukideek gaur dute bozkatzekoa euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasuna desblokeatzeko eta erakundeetan erabilgarri izateko ekimena. Dena dela, EBko estatukide batzuek, tartean Finlandiak, Suediak, Austriak eta Kroaziak, "zalantza legalak" agertu dituzte. Ifrentzuan, Danimarkak eta Esloveniak iragarri dute ez dutela kontrako botorik emango.
Dena dela, eztabaida gai-zerrendan dago eta eguerdirako espero da bozketa egitea. Proposamena aho batez, kontrako botorik gabe, onartu behar dute Gai Orokorren Kontseiluan. Hala ere, abstentzioak egonez gero, ekimena ez litzateke atzera botako.
"Auzia ez dago argi, espero dut gaur bozkatu beharrik ez izatea", esan du Joakim Strand Finlandiako Europako Gaietako ministroak kontseilura heltzean. Stranden arabera, EBko Kontseiluko zerbitzu juridikoek azaldutako "zalantza juridikoak seriotasunez aztertu behar dira".
Ildo beretik mintzatu da Jessica Rosencrantz Suediako ministroa ere: "Suedia eta beste herrialde batzuek errezeloak agertu ditugu, ebaluazio juridikoari eta kostuei dagokienez".
Claudia Plakolm Austriako ministroak ere, berdin: "Oraindik kontu juridikoak eta kostuen ingurukoak ditugu mahai gainean".
Andreja Metelko-Zgombic Kroaziako Europarako Estatu idazkariak uste du eztabaida nola garatzen den ikusi arte itxaron behar dela. "Espainiako Gobernuak gaian egin dituen eginahalak aintzat hartzen ditugu. Gaia oso serioa da eta legezko inplikazioak ditu. Oso ondo aztertu behar da", nabarmendu du.
"Lehen aldiz erabakiko da Gai Orokorren Kontseiluko mailan zerbait. Ikusiko dugu zein bilakaera duen, eta, bileraren ondotik, erantzungo dizuet", adierazi die kazetariei Janos Boka Hungariako Europako gaietako ministroak.
Frantzia eta Zipre, ulerkorrago
"Adostasunak" gai honetan duen garrantzia azpimarratu du Benjamin Haddad Frantziako Europarako Estatu idazkariak. "Gure lagun espainiarrekin lanean ari gara, eta errespetatzen dut eurentzat oso garrantzitsua izatea", aitortu du.
Marilena Raouna Zipreko Europako Gaietarako ministro ordeak gogorarazi duenez, "sistematikoki babestu" dute Espainiako Gobernua eta jakin badakite "Espainiarentzat zein garrantzitsua den". Nolanahi ere, azpimarratu du "estatukide guztiak ados egon" behar direla eta bermatu behar dela erabakiak ez duela "aurrekaririk ezartzen".
Danimarkak eta Esloveniak ez dute kontra bozkatuko
Kontrara, Danimarkak aurreratu du ez duela kontra bozkatuko. Marie Bjerre Europako gaietarako ministro sozialdemokratak argudiatu duenez, "oso auzi garrantzitsua da Espainiarentzat".
Marko Stucin Esloveniako Europako gaietarako Estatu idazkariak ere gauza bera azaldu du. "Zalantzak, arazo juridiko eta finantza arlokoak daude. Zaila da jakitea zer gertatuko den".
Espainiako Gobernuak asteak daramatza Europako kideekin hitz egiten, euren errezeloei aurre egiteko asmoz. Italiak eta Baltikoko estatuek azaldu dituzte zalantza gehien, eta horiek konbentzitzea da gakoa.
Onartuko balitz, Europako hizkuntza ofizialak 27 lirateke aurrerantzean (gaur egun, 24 dira) eta euskara, katalana eta galegoa EBko erakunde guztietan erabiltzeko eta lanerako hizkuntzak lirateke.
Araudiaren arabera, hizkuntzok erabilgarri egiteko kostua Europar Batasunaren aurrekontuarekin finantzatu behar da. Nolanahi ere, Espainiako Gobernuak proposatu du kostua bere gain hartzea. Sanchezen gobernuak ez du horren aurrekontu zehatzik eman, baina Bruselak 2023ko abenduan egindako azterlan baten arabera, urtean 132 milioi euro inguru izan lirateke (gaelikoaren esperientzian oinarrituta egin zituzten kalkuluak).

Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.