Eustat
2024/01/24 - 13:18
Ia % 25 turista gehiago zenbatu dituzte EAEko apartamentu turistikoetan, 2023an
Landetxeen kasuan, berriz, sarrerak 2022koak baino % 2,3 handiagoak izan dira. Gainera, atzerritarren gaualdi kopurua nabarmen hazi da bai apartamentu turistikoetan (% 26,5) eta landetxeetan (% 16,4).
2024/01/23 - 11:22
EAEko turismoak 2022ko zenbakiak hobetu ditu 2023an, eta hoteletan izandako sarrerak % 10 hazi dira
Halaber, gaualdi kopurua % 12 igo da 2022ko datuekin alderatuta.
2024/01/22 - 13:02
Jaurlaritzak uste du BPGaren hazkundea "are garrantzitsuagoa" dela "zailtasun ekonomikoak" kontuan izanda
Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi duenez, Eustaten datuek erakusten dute euskal ekonomiaren hiru sektore garrantzitsuenek beren balio erantsia handitu dutela. Horrenbestez, hazkundea "orokorra" izan da, alegia, ez du jarduera baten edo bestearen momentu jakin on batek baldintzatu.
2024/01/19 - 12:54
Langabezia % 7ra jaitsi da EAEn, 2008tik izan den mailarik baxuenera
EAEko langabezia-tasa % 7ra jaitsi dela jakinarazi du gaur Eustatek. 2008tik izan den mailarik baxuena da.
2024/01/19 - 09:16
Albiste izango dira: San Sebastian bezpera, Euskal Sagardoa eta Enpleguaren datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/19 - 11:54
Bizi itxaropena txikitu egin da EAEn 2022an, 2017ko mailan kokatzeraino
80,5 urteko bizi itxaropena dute gizonek —urtebete lehenago baino bi hamarren gutxiago— eta 86,1ekoa emakumeek —2021ean baino hiru hamarren gutxiago—. Covid-19aren pandemiak eta 2022ko bero boladak zerikusia izan dute horretan.
2023/12/01 - 11:48
EAEko BPG eta enplegua % 1,6 hazi ziren aurreko udan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, soilik % 0,2ko hazkundea izan zuen BPGk, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat.
2023/11/13 - 13:56
Jaiotza kopurua % 3,9 jaitsi da Euskadin 2023ko bigarren hiruhilekoan
3.205 haur jaio ziren Euskadin 2023ko apiriletik ekainera bitartean, aurreko urteko epe berean baino % 3,9 gutxiago, Eustatek zabaldutako datuen arabera. Lurraldez lurralde, Araban izan da beherakada handiena, % 8,9 jaitsi baita jaiotza kopurua.
2023/11/08 - 12:42
Euskadiko txikizkako merkataritzaren salmentak % 0,7 gehitu dira hirugarren hiruhilekoan
2023ko hirugarren hiruhilekoan, Euskadiko txikizkako merkataritza-sektoreko langileak % 1,2 hazi dira.
2023/10/20 - 12:32
EAEko langabezia tasa hamarren bat hazi da, % 7,5eraino, hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoan baino 1.300 pertsona gehiago daude langabezian, baina landunak 4.300 gehiago dira. Eustatek emandako datuen arabera, azken urtean jaitsi egin da langabe kopurua, eta 4.700 gutxiago dira; langabezia tasa % 8tik % 7,5era jaitsi da.
2023/10/20 - 09:44
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, haize eta olatu denboralea, eta langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/16 - 12:36
EAEko BGPa eta enplegua % 1,6 hazi dira EAEn, urteko hirugarren hiruhilekoan
Bigarren hiruhilekotik hirugarrengora, BPGaren hazkundea % 0,2koa izan da eta enpleguarena, berriz, % 0,4koa.
2023/10/11 - 14:33
Populazioak gora egin du EAEn, bi urtez behera egin ondoren
2023ko urtarrilaren 1eko datuen arabera, EAEn 2.196.745 pertsona daude erroldatuta, 2022an baino 10.228 gehiago, alegia.
2023/09/29 - 15:05
85 urte edo gehiagoko 32.000 pertsona bakarrik bizi dira EAEn, gehienak emakumeak
1976ean 85 urtekoak edo hortik gorakoak biztanleriaren % 0,4 ziren eta 2022an, % 4,1. Bizi-itxaropena etengabe hazten ari da eta 2022an ehun urteko 1.400 pertsona baino gehiago zeuden.
2023/09/26 - 13:14
Indarkeria matxistaren biktima kopurua % 57 hazi da EAEko "etxerik gabeko" pertsonentzako zentroetan
2022an, 276 zentrotan eman zitzaien arreta etxerik ez duten edo babes bila dabiltzan pertsonei. Batez beste, egunean 3.410 lagun hartu zituzten zentro horiek, 2020an baino % 1,8 gutxiago.
2023/08/21 - 15:06
Javier Hurtado sailburuak turismoaren desestazionalizaziorako joera nabarmendu du
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok azaldu duenez, turisten sarrerak % 12,6 egin du gora urtarriletik uztailera, 2022arekin alderatuta.
2023/08/21 - 12:18
% 2,9 turista gehiago izan ziren EAEko hoteletan, uztailean
803.887 gaualdi erregistratu ziren uztailean, 2022an baino % 4,9 gehiago. Gainera, atzerritar jatorriko sarrerak estatukoak baino gehiago dira, % 10,7 gehitu baitira, eta guztizkoaren % 53,4 dira.
2023/08/11 - 15:17
EAEk azken 23 urteetako migrazio saldorik handiena izan zuen iaz: 22.171 pertsona
Eustatek zabaldutako datuen arabera, ia 60.000 pertsona migratzaile iritsi ziren 2022. urtean Euskal Autonomia Erkidegora, aurreko urtean baino % 50,1 gehiago.
2023/07/24 - 13:06
Emakumeak unibertsitateko ikasleen %54 izan ziren 2021/2022 ikasturtean Euskadin
EAEko unibertsitateetan 70.000 matrikula baino gehiago erregistratu ziren 2021/2022 ikasturtean, Eustaten arabera, bosgarren urtez jarraian gora eginda. Gainera, 10 ikasletik 7k graduko ikasketak unibertsitate pribatuetan egitea aukeratzen dute, baita master eta doktorego ikasketak ere.
2023/07/21 - 12:09
Langabezia-tasa %7,4ra arte jaitsi da bigarren hiruhilekoan EAEn
14.500 pertsona gutxiago daude langabezian. Landunak, berriz, 10.800 gehiago dira eta okupazio tasa %70,1era igo da. Sektore ia guztietan egin du gora, industrian izan ezik.