Langabezia % 7ra jaitsi da EAEn, 2008tik izan den mailarik baxuenera
Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia-tasa % 7ra jaitsi zen 2023ko laugarren hiruhilekoan, Eustatek landutako datuen arabera. Euskadiko ekonomiak 2008tik izan duen daturik baxuena da.
Horrela, 2023. urtearen amaieran, Euskadiko langabezia-tasa % 7koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren baxuagoa. Datuen arabera, aurreko hiruhilekoan baino 500 landun gehiago eta 5.800 langabe gutxiago daude.
Urte amaieran, beraz, 73.100 langabe eta 976.400 landun zenbatu dituzte Euskadin.
Aurreko urteko datuekin alderatuz gero, 16.700 langabe gutxiago daude EAEn, eta langabezia-tasa % 8,5etik % 7ra jaitsi da urtebetean.
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestan jasotako datuen arabera, jarduera-tasa % 56koa izan da 2023ko laugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 0,3 puntu txikiagoa.
Datuak lurraldez lurralde ikusita eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban, okupazioak gora egin du, 2.000 langile gehiago baitaude. Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 900 eta 600 landun gutxiago daude, hurrenez hurren. Hiriburuen kasuan, Bilbon 1.600 landun gehiago daude, Gasteizen 400 gehiago, eta Donostian, berriz, 1.500 gutxiago.
Okupazioaren igoerarik handiena emakumeen artean izan da, 900 landun gehiago baitaude; gizonen kasuan, berriz, 300 landun gutxiago zenbatu dituzte. Nazionalitateari erreparatuta, atzerriko nazionalitatea duten landunak 3.000 gehiago dira (% 3,4 gehiago), eta Espainiako nazionalitatea dutenak, berriz, 2.500 gutxiago (% 0,3 gutxiago).
Euskal Autonomia Erkidegoko landunen kopuruak gora egin du industrian (6.100 landun gehiago dira, hots, % 3,1 gehiago), eta behera gainerako sektoreetan: zerbitzuen sektorean 4.000 gutxiago dira (% 0,6 gutxiago), eraikuntzan 1.100 gutxiago (% 1,9 gutxiago), eta lehen sektorean 600 gutxiago (% 7,2 gutxiago).
Kontratazio motari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten langileak 3.800 gehiago izan dira aurreko hiruhilekoaren datuekin alderatuta, eta 25.600 gehiago, aurreko urteko datuekin alderatuz gero.
Orotara, 909.500 etxe inguru daude Euskadin, eta horien heren batean ez dago inor lanean, aurreko hiruhilekoan baino 2.000 gehiago.
Datu horiek ezagutu ondoren Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, "albiste positiboa" da, eta nabarmendu du Euskadik "azken 15 urteetako langabezia-tasarik txikienarekin" itxi duela urtea. "Lorpen kolektibo horrek elkarlanean aritzeko arrazoi gehiago ematen dizkigu", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.