EAEko langabezia tasa hamarren bat hazi da, % 7,5eraino, hirugarren hiruhilekoan
Langabezia tasa % 7,5era igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urteko hirugarren hiruhilekoan, eta bigarren hiruhilekoan baino hamarren bat altuago jarri da. Eustat Euskal Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.
Langabezian dauden pertsonen zenbakia ateratzeko, kontuan hartzen dira enplegua bilatzen ari diren, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonak. Kasu honetan, hirugarren lauhilekoan 78.900 pertsona dira langabezian daudenak, aurrekoan baino 1.300 gehiago.
Hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, iraila amaieran bigarren hiruhilekoan baino 4.300 landun gehiago zeuden, orotara, 975.900 lagun.
16 eta 64 urte bitarteko biztanleria osoa hartuta, adin tarte horretan dauden eta lana daukaten pertsonen ehunekoa izaten da okupazio tasa. Hiruhileko honetan, hiru hamarren igo da datua, aurreko hiruhilekoaren alderatuta, eta % 70,4koa da.
Datuei lurralde historikoen arabera begiratuta, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabezia tasak gora egin du Araban (% 0,8) eta Gipuzkoan (% 0,1), % 7,8raino eta % 6,3raino, hurrenez hurren. Bizkaian, ostera, % 0,1 egin du behera eta % 8,1ekoa da. Hiriburuei dagokienez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, langabeziak gora egin du Gasteizen, eta 1.700 langabe gehiago daude; Bilbon, berriz, 900 gutxiago daude; eta, Donostian, 1.300 gutxiago.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan okupazioak gora egin du: lehenengo bietan, lau hamarren, eta bestean, hiru hamarren. Okupazio tasarik altuena Gipuzkoakoa da (% 72,2), Bizkaiaren (% 69,7) eta Arabaren aurretik (% 69,3). Hiriburuei dagokienez, Donostian okupazioak gora egin du eta 1.400 landun gehiago dira; Gasteizen eta Bilbon, berriz, behera egin du, eta 400 eta 1.700 landun gutxiago dira, hurrenez hurren.
Okupazioak sektore guztietan egin du gora, lehen sektorean izan ezik
Landunen kopuruak gora egin du industrian eta 2.500 pertsona gehiago dira (% 1,3), baita zerbitzuetan (2.100 pertsona gehiago eta % 0,3) eta eraikuntzan ere (200 pertsona gehiago eta % 0,4). Aitzitik, lehen sektorean, 400 pertsona gutxiago dira (% 4,6).
Soldatapeko pertsonen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 5.800 gehiago dira, eta aurreko urtearekin alderatuta, berriz, 41.500 pertsona gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.