Frantzia
2025/03/27 - 21:00
Frantziako Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eskatu du Sarkozyrentzat libiarren finantziazioaren harira
Fiskaltzak zazpi urteko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatu du Nicolas Sarkozy presidente ohiaren aurka, Muamar Gadafi Libiako diktadorearekin 2007ko hauteskunde-kanpainaren ustezko finantziazio irregularraren harira sinatutako "ustelkeria-ituna" dela eta.
2025/03/27 - 18:51
Macronen esanetan "bake-indar" bat egongo da Ukrainan, eta AEBren babesa "nahi" du
Boluntarioen Koalizioak Errusiari zigorrak mantentzea adostu du, baita Ukrainan misio militar franko-britainiar bat martxan jartzea ere, "bakeari eusteko" eta azpiegitura gakoak babesteko 20.000 soldadu bidalita. Helburu bakarra Errusia Ukrainaren aurkako eraso berriak egitetik aldentzea da.
2025/03/27 - 10:13
Ukrainarako laguntza militarra zehazteko goi-bilera egingo dute 31 herrialdetako ordezkariek Parisen
"Boluntarioen koalizioa" delakoaren ordezkariak daude deituta Macronek antolatu duen bilerara. Ukrainari epe laburrean eman beharreko laguntza militarra adostu nahi dute, eta balizko su-eten baterako bermeak ezarri.
2025/03/27 - 09:01
Albiste izango dira: Saretzen txostena mugikortasunari buruz, Trumpen muga zergak eta Parisko goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/26 - 12:19
Tuterako eta Ribaforadako bi nekazari hil omen zituen gizona atxilotu dute Frantzian
Ribaforadan eta Tuteran bi gizonezko hil zituzten arma zuriz 2023ko urte amaieran, eta Lleidan beste bat hil zuten, antzera, urtarrilaren hasieran. Hilketa horien egilea delakoan gizon bat atxilotu du Frantziako Poliziak, Beziers udalerrian.
2025/03/24 - 14:29
Gerard Depardieu auzitegira heldu da; sexu-erasoak egiteagatik epaituko dute
Sexu-abusuak egiteagatik dozenaka salaketa jaso ditu azken urteetan Depardieuk, eta epaitzen duten lehena da gaurkoa. 76 urteko frantziar aktoreak akusazio guztiak ukatu ditu.
2025/03/23 - 19:20
Astelehen honetan hasiko dira Gerard Depardieu aktorea epaitzen sexu eraso delituengatik
Inork ez daki, baina, aktorea epaiketara joango den, eta bi biktimen lekukotzei aurre egingo dien, ala urrian gertatu zen bezala epaiketa atzeratu beharko duten. 'Les volets verts' pelikularen filmaketan Depardieurekin lan egin zuten bi emakume dira salatzaileak.
2025/03/21 - 09:57
Infiernos, Vignemale, Aneto eta Perdido, Pirinioetako azken glaziarrak
EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaratzea helburu du saioak.
2025/03/10 - 22:05
Europak % 155 areagotu du armen inportazioa 2020tik: Ukraina da inportatzaile nagusia, eta AEB, hornitzailea
AEBtik dator Europako herrialdeek jasotzen duten armamentuaren % 53, oro har, eta NATOko herrialdeek jasotzen dutenaren % 64, zehazki. Ukrainaren atzetik, Erresuma Batuak eta Poloniak erosi dituzte arma gehien azken lau urteetan.
2025/03/10 - 17:23
Zer da Frantziako disuasio nuklearra eta zergatik izango da giltzarri Europaren defentsan?
Paris Europako bazkideei "disuasio nuklearra" zabaltzea aztertzen ari da. Gerra Hotzaren garaian abian jarritako armamentu nuklear multzoa da, aldian-aldian modernizatua, herrialdeari Estatu Batuekiko gaitasun estrategiko independentea emateko.
2025/03/07 - 18:22
Parisko Iparraldeko Geltokian 12 ordu eten dute tren trafikoa, II. Mundu Gerrako lehergailu bat desaktibatzeko
Bigarren Mundu Gerrako bonba bat desaktibatu arte, kaosa sortu da Parisko Iparraldeko Geltokian.
2025/03/06 - 08:42
Macronek Frantziaren arma nuklearrak eskaini ditu "Errusiaren mehatxuaren" eta AEBren "zalantzen" aurrean
Telebistaz nazioari zuzendutako mezu batean ohartarazi duenez, haren ustez "Errusia ez da Ukrainarekin konformatuko" eta AEBk gerrarekiko "jarrera aldatu du". Horren aurrean, Macronen aburuz, Europak bere burua "prestatu" behar du.
2025/03/03 - 21:57
Le Scouarnec zirujauak bere "erantzukizuna" onartu du 299 biktimari egindako bortxaketetan eta abusuetan
"Egin dudan triskantza nire erantzukizuna da, ez nire ingurukoena", aitortu du akusatuak, Bretainiako Vannes hirian bere aurka egiten ari diren epaiketan egindako lehen deklarazioan.
2025/03/03 - 15:03
Frantziak hilabeteko su-etena proposatu du Ukrainarako, eta Erresuma Batuak dio aukeretako bat dela
Frantziako Atzerri Gaietarako ministroak uste du orduan ikusiko litzatekeela Putinek "asmo onik ba ote duen"; baina Londresen arabera, baliteke Errusiak indarra hartzeko baliatzea denbora-tarte hori.
2025/03/02 - 21:02
Europako liderrek Ukrainarako bake plana lantzen jarraitu dute, eta AEBren "beharrezko" babesa bilatuko dute
Keir Starmerrek agerraldia egin du igande honetan Londresen egin den goi-bilera informalaren amaieran, eta planaren puntu nagusiak aurkeztu ditu: Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea, haren segurtasuna eta subiranotasuna bermatzea eta AEBren eskutik joatea.
2025/03/01 - 09:01
Europako agintariek Zelenskiri babesa eman diote, Trumpekin izandako ika-mikaren ondotik
Besteak beste, Frantziak, Alemaniak, Espainiak eta Poloniak babesa agertu diote Ukrainako presidenteari.
2025/02/24 - 22:05
299 adingaberi abusuak egiteagatik epaitutako zirujauak aitortu du ''ekintza gorrotagarriak'' egin zituela
Joël Le Scouarnec Frantziako mendebaldeko hainbat klinika pribatutan eta ospitale publikotan aritu zen lanean. Gaur Vannes hiriko Morbihango Krimen Auzitegiaren aurrean adierazi duenez, orain badaki "zauri horiek ezabaezinak eta konponezinak direla".
2025/02/22 - 20:35
Hildako bat eta hainbat zauritu Frantziako Mulhouse hirian, labanaz egindako eraso batean
France Info irrati kateak Fiskaltza aipatuta aurreratu du egilea terrorismoagatik fitxatuta zegoela. Erasotzaileak hainbat udaltzaini eraso die, arabieraz "Ala handiena da" oihukatzen zuen bitartean.
2025/02/22 - 20:34
Gizon batek pertsona bat hil eta beste hiru zauritu ditu Frantziako Mulhouse hirian
Arma zuriz egindako erasoa Alemaniako mugatik gertu jazo da. Ustezko erasotzailea terrorismoagatik fitxatuta zegoen, hainbat komunikabidek esan dutenez.
2025/02/19 - 23:47
Europak eta Kanadak bakearen negoziazioan Ukraina kontuan hartzea eskatu dute berriro
"Frantziaren eta bere bazkideen jarrera argia eta aski ezaguna da. Bake iraunkorra eta sendoa nahi dugu Ukrainan", laburbildu du Macronek Paristik bideokonferentzia bidez egindako bilera informalaren ostean. Frantziako presidentea Washingtonera joango da datorren astean.