Gasteizko jaiak 2025
2024/09/05 - 14:35
Festetan sexu-erasoengatik jarritako salaketak igo egin direla eta, "erne" jarraitzeko eskatu du Emakundek
Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan izan diren sexu-erasoei buruzko datuak eman ditu gaur Emakumearen Euskal Erakundeak. Orotara, hiru hiriburuotan 19 salaketa jarri dira sexu-askatasunaren aurkako erasoekin lotuta.
2024/08/10 - 16:13
Andre Maria Zuriaren jaietan izandako giro ona nabarmendu du Gasteizko alkateak
Maider Etxebarriak adierazi du jaietako puntu beltza sexu-erasoak izan direla, eta Zeledonen lekukoa hartu duen Iñaki Kerejazuren estreinaldia nabarmendu du.
2024/08/10 - 11:58
Zeledonen igoerak amaiera borobila eman die 2024ko Andre Maria Zuriaren jaiei
Zeledonen igoerak amaitutzat eman ditu Gasteizko jaiak, Arabako hiriburuko kaleak girotu dituzten 400 ekitaldi baino gehiago eskaini ostean.
2024/08/09 - 21:53
Blusek eta neskek geldialdia egin dute jaietako azken kalejiran, lau eraso matxistak salatzeko
Arabako hiriburuko mugimendu feministak zortzi eraso matxista salatu ditu elkarretaratze batean, jaiaren lehen bost egunetan. Oraingoz, bi bortxaketa salatu dituzte, eta Ertzaintzak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du, 21 urteko gizon bat.
2024/08/09 - 20:50
Blusen eta Nesken Batzordeak bart gertatutako lau eraso matxista salatu ditu Gasteizen
Bestalde, Mugimendu Feministak zortzi eraso matxista salatu ditu jaien lehen bost egunetan.
2024/08/09 - 14:20
21 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Biktimak salatu zuenez, erasoa abuztuaren 6an gertatu zen, Arabako hiriburuko Zabalgune auzoko etxebizitza baten trastelekuan.
2024/08/09 - 10:29
Gasteizek agur esango dio gaur Zeledoni, sei eguneko jaien ostean
Azken eguna iritsita, Zeledonen Igoerak ekarriko du Arabako hiriburuko jaien amaiera. Ekitaldi osoa, zuzenean, 00:30etik aurrera eitb.eus-en.
2024/08/09 - 10:02
Albiste izango dira: Puigdemonten ihesa, Peronaren hileta eta Zeledonen igoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/08 - 20:24
Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan
Udalak indarkeria matxista kasuei erantzuteko protokoloa jarri du martxan, eta elkarretaratzea deitu du ostiralerako, 11:00etan, Plaza Berrian.
2024/08/08 - 17:56
Blusa eta neska beteranoek ekitaldiz beteriko agendarekin ospatu dute euren eguna
Neska eta blusa beteranoen eguna dute ostegun honetan Gasteizko jaietan. Aurten ere, agerian geratu da adinak eta ondo igarotzeko gogoak ez dutela zerikusirik. Giro onez ospatu dute eguna hainbat gasteiztarrek.
2024/08/07 - 15:40
24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita
Eraso matxista bart jazo da Andre Maria Zuriaren plazan. Gizonak ukituak egin dizkio neskatoari.
2024/08/07 - 15:34
Txiki geratu da Andre Mari Zuriaren plaza Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera ikusteko
Etxeko txikienek hartuko dute protagonismo osoa gaurkoan. Hala, Edurneren eta Zeledon txikiren jaitsiera izan da eguerdian. Aurten Alazne Rubiok eta Ioritz Esperanzak haragitu dituzte pertsonaiok.
2024/08/07 - 10:21
Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/06 - 19:01
Goitiberen 7. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen
Aurten 'Los Alegríos' koadrilak lasterketa dibertigarri hau antolatu du, helmugara onik eta osorik iristea helburu duena. Hala ere, Gautarrak kuadrillako blusa bat belaunean zauritu da, ibilgailua irauli ez dadin saiatu denean.
2024/08/06 - 15:42
Zeledonen Jaitsieran Palestinako banderak debekatzeko saiakera salatu dute
Palestinarekin Elkartasuna plataformatik adierazi dutenez, udal langileek eta udaltzainek plazako sarbideetan boluntarioek banatu zituzten paperezko banderatxo ugari konfiskatu zituzten. Gainera, pertsona bat identifikatu zutela ere salatu dute.
2024/08/05 - 13:29
Gasteizko neskek eta blusek lore eskaintza eta aurreskua egin diote Andre Maria Zuriari
Gasteizko jaietako egun handian, Egunsentiko Arrosarioak milaka fededun bildu ditu. Gainera, blusek eta neskek lore-eskaintza egin eta aurreskua dantzatu diote Gasteizko zaindariari.
2024/08/05 - 12:35
Esne Beltzak agur esan dio Gasteizi
Xabi Solano buru duen Esne Beltza taldea agur-biran murgilduta dago 17 urteko ibilbide baten ondoren, eta igande honetan Gasteizi agur esateko txanda izan da, Foruen Plazan eskainitako kontzertu jendetsu batean.
2024/08/05 - 10:09
Albiste izango dira: Terrorismoaren biktimen zentroari domina, Ekialde Hurbila eta Gasteizko jaiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/04 - 20:20
Lehertu da festa Gasteizen Zeledonen etorrerarekin
Zeledon berria, Iñaki Kerejazu, giro jendetsu eta eguzkitsuarekin estreinatu da, gasteiztar eta bisitari guztiei sei eguneko jaiaz gozatzeko deia eginez, errespetua ahaztu gabe.
2024/08/04 - 19:11
Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria izan da Elisa Rueda idazle, andereño eta aktorea
Igande honetan Andre Maria Zuriaren jaiak abiatu aurretik, pregoia irakurri du ostiral honetan, Plaza Berrian, Elisa Rueda gasteiztarrak.