ISTILUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona atxilotu dituzte GKSk antolatutako kanpaldi batean, Gasteizen

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak kanpaldia hasi dute Andre Maria Zuriaren plazan, txosnagunean parte hartzen uzten ez dien "beto politikoaren" aurka protesta egiteko.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Lau pertsona atxilotu dituzte Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Gasteizen antolatutako kanpaldi batean.

GKSk eta sindikatuak salatu dutenez, Gasteizko Txosnen Batzordeak "beto politikoa" du haien aurka. Bi erakundeek uste dute aurten ere debekatu egin dietela txosnagunean parte hartzea.

Txosnagunean euren espazioa defendatzeko, GKSk eta etxebizitza sindikatuak kanpaldia hasi dute Andre Maria Zuriaren plazan, protesta ekintza gisa.

Gasteizko Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu dira. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, bildutakoek objektuak jaurti dituzte ertzainen aurka, eta polizien hesia hautsi dute. Ondorioz, gazteen aurka kargatu dute. Gutxienez lau pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita.

Istiluak 20:30 aldera hasi dira. Segurtasun Sailaren arabera, elkarretaratzea ez dute aldez aurretik komunikatu. Ertzaintzak zehaztu duenez, atxilotuak 21 urteko emakume bat eta 26, 27 eta 28 urteko hiru gizon dira. Istiluetan sei ertzain eta udaltzain bat zauritu dira, iturri berdinen arabera.       

GKSk elkarretaratzea deitu du biharko, ostegunerako, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, gaur jasandako "errepresio poliziala" salatzeko. Lau atxilotuez gain, GKSk beste hamar pertsona identifikatu dituztela jakinarazi du.

GKS eta etxebizitza sindikatua txosnetako jai-esparrutik kanpo geratu diren bosgarren urtea da jarraian, eta ezker abertzaleari leporatzen diote betoa jartzea, "interes politiko partikularrengatik", mugimendu sozialista kanpoan uzteko, Gasteizko txosnek "historikoki izan duten izaera anitza hautsiz".       

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X