Gipuzkoako Foru Aldundia
2023/12/26 - 17:27
Igeldoko bizilagunek 2024an bozkatuko dute toki-erakunde txikiaren eraketa
Galdeketa 2024ko lehen seihilekoan egingo da, Eneko Goia hiriko alkateak jakitera eman duenez.
2023/12/26 - 12:34
Asensiok ziurtatu du Zubietako erraustegitik ez dela gaizki katalogatutako hondakinik bidali Nafarroara
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi ordea eta Ingurumen diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria"n esan duenez, Nafarroako Gobernuak emandako azalpena bertako enpresa bati egindako azterketa bati dagokio, baina jatorrian ez da arazorik egon.
2023/12/19 - 16:31
Deskontu progresiboak aplikatu nahi dituzte EAEko garraio publikoaren tarifa-sistema berrian
Gaur, Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek bilera egin dute EAEko garraio publikorako tarifa-sistema bakarra bultzatzeko. Deskontuak ezarri nahi dituzte, eta transbordoak Euskadi osoan doakoak izatea.
2023/12/18 - 19:57
EH Bilduk ez ditu Gipuzkoako aurrekontuak babestuko eta Foru Aldundiak 2023koak luzatu ditu
EAJk eta PSE-EEk 2023ko aurrekontuak luzatzea erabaki dute. Eider Mendoza ahaldun nagusiak "hauteskunde interes alderdikoiak" izatea leporatu dio EH Bilduri, "azken momentuan" iritziz aldatzeagatik.
2023/12/15 - 21:21
Gipuzkoako Gobernua EH Bildurekin aurrekontuak adosten saiatuko da, Elkarrekin eta PPren ezezkoen ostean
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak deitoratu du negoziazioak "oso aurreratuta" zeudela, eta uste du bi alderdien jarrera negatiboa seguraski “lurraldearekin zerikusirik ez duten interes alderdikoien ondorio" dela.
2023/12/15 - 14:13
Larunbat gauerdian zabalduko dute atzera A-15eko Oindolarko tunela, otsailetik itxita egon dena
Irekitzeko prestaketak egiteko, ordea, ezinbestekoa izango da trafikoa moztea, larunbateko 05:00etatik 24:00etara, Andoaingo Sorabillako lotunetik eta Berastegiko lotunetik, bi noranzkoetan.
2023/12/01 - 11:38
Gipuzkoako tutoretzapeko pisu batetik ihes egin zuen emakumearen ustezko erasotzailea atxilotu dute Alemanian
Gizonezkoak emakumearekiko eta haurrarekiko urruntze agindua du tratu txar delituengatik, baina urriaren 21ean araua urratu eta hirurek ihes egin zuten. Emakumea eta haurra onik daudela egiaztatu ahal izan du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2023/11/30 - 18:44
Bost atxilotu Donostian, Foru Aldundiaren ateetako batean kateatzeagatik
Greba feminista orokorraren barruko mobilizazioetan parte hartzen ari ziren. Atxiloketen ondoren tentsio uneak bizi izan dira manifestarien eta Ertzaintzaren artean.
2023/11/29 - 12:57
8.700 kultura bonu jarriko dituzte gipuzkoarren eskura
Gabonei begira, Gipuzkoako Aldundiak euskarazko kultur produktuetarako 2.700 bonu eta beste hizkuntzetako produktuak erosteko 6.000 bonu eskainiko ditu, liburuak eta ikus-entzunezko produktuak merkeago erosteko.
2023/11/09 - 11:02
Pornografia indarkeria matxistaren "eskola bat" da gazteentzat, EAEko erakundeek ohartarazi dutenez
Emakundek, hiru aldundiek eta Eudelek A25erako prestatu duten kanpainan nabarmendu dute pornografia ezin dela izan gazteen hezibide sexuala. Izan ere, eszena pornografikoen ia % 90ek emakumeen aurkako indarkeria fisikoa edo hitzezkoa dute.
2023/11/06 - 14:16
Gipuzkoako Foru Aldundia tutoretzapeko adingabeak hartzeko 20 familia berriren bila ari da
Gaur egun, tutoretzapeko 415 adingabe bizi dira Gipuzkoan egoitza-harreran, eta 349 harrera-familiekin.
2023/11/03 - 15:33
Aire librean eskola kiroleko hainbat jarduera bertan behera asteburuan Bizkaian eta Gipuzkoan, denboraleagatik
Haize- eta olatu-denboralea dela eta, mendi-irteerak eta uretako edo hondartzako jarduerak bertan behera utzi dituzte bi lurraldeetako aldundiek.
2023/11/03 - 14:16
'By-pass' baten bitartez bideratuko dute trafikoa asteburu honetan Ikaztegietako tuneletan
Aurreko astean konponketak egin eta gero, itxi egingo dute N-1a Gasteizko noranzkoan, sabaian iragazgaizteko olana bat jartzeko. Gaur arratsaldean irekiko dute 'by-pass'a, eta asteleheneko 06:00ak arte egongo da martxan.
2023/10/31 - 20:25
Garraio publikoan % 20ko hobaria mantenduko dute 2024an EAEko erakundeek
2022tik indarrean dagoen hobariari eustea adostu dute EAJk eta PSE-EEk. Hala, Espainiako Gobernuak datorren urtean % 30eko hobaria mantenduko balu, orotara garraio publikoaren erabiltzaileek % 50eko deskontua izango lukete EAEn.
2023/10/31 - 14:42
1.160 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Gipuzkoak 2024rako "arlo sozial zein ekonomikoan hazteko"
Behin kontuak aurkeztuta, zabalik dago eztabaidarako epea. Agerraldian ahaldun nagusiak esan duenez, "Gipuzkoaren etorkizunerako giltzarri den momentu batean gaude".
2023/10/29 - 18:57
Zabaldu dute berriro N-1eko Ikaztegietako tunela
Ostiraletik bypassa egon da jarrita. Berez, asteleheneko 06:00etan ireki behar zuten, baina aurreratu egin dute azkenean.
2023/10/27 - 11:52
Indarkeria matxistaren biktima den desagertutako emakumearen kasuan protokoloa bete zela ziurtatu du Aldundiak
Gipuzkoako ahaldun nagusiak emandako informazioaren arabera, emakumea semearekin bizi zen zentroko protokoloek behar bezala funtzionatu zuten eta biak aurkitzea da orain lehentasuna.
2023/10/26 - 13:30
N-1 errepidea itxita egongo da asteburuan, Lasarte-Orian, lanen eraginez
Donostiatik ateratzeko edo hirira sartzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
2023/10/20 - 13:34
Gorabeherak izango dira asteburuan N-1 errepidean, Lasarte-Orian, lanen eraginez
Donostiatik ateratzeko, A-15a erabiltzea gomendatu du Aldundiak asteburu osorako.
2023/10/17 - 16:00
Jose Ignacio Asensio: "Ezin dira GuraSOS bezalako taldeak erabili oposizioa egiteko"
GuraSOS plataformak astelehenean jakinarazi zuenez, Asensio ikertu egingo dute Zubietako erraustegiaren kudeaketari lotuta. Jasangarritasun diputatuak esan du ez duela "ez epaitegiaren ez Fiskaltzaren jakinarazpenik" jaso.