Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako autobideetako bidesariak % 2,5 eta % 4 artean garestitu dira
AP-68, AP-8 eta AP-1 autobideetako bidesarien prezioa zentimo batzuk igo da urte berria sartzearekin batera.
AP-68 autobideko prezioak % 4 inguru igo dira ibilgailu arinentzat. Horrela, Gasteiz eta Bilbo arteko tartea 25 zentimo gehiago ordaindu behar da gaur, hau da, 6,25 eurotik 6,50 eurora pasa da.
Laudio eta Bilbo arteko ibilbidea, berriz, 10 zentimo garestitu da, eta 2,30 eurotik eta 2,40 eurora igo da.
Bilbo-Zaragoza AP-68 bidea kudeatzen duen enpresak ezarri ditu prezio berriak. Enpresa honek 2026ra arteko kontratua du. Urte horretan, Bizkaiko eta Arabako Aldundiek autobidearen ardura hartuko dute, bakoitzak bere lurraldean, eta bidesariarekin zer egingo duten erabaki beharko dute. Arabako kasuan, Batzar Nagusietan batzorde bat sortzea aurreikusten da, gaiaren gainean eztabaidatzeko.
Bestalde, Aldundiek kudeatzen dituzten AP-8 eta AP-1 autobideen kasuan, prezioak % 2,5 inguru igo dira. Horrela, AP-8an, Bilbo eta Donostia arteko bidesariak 2023an baino 32 zentimo gehiago balio du, hau da, 12,70 eurotik 13,02 eurora pasa da.
Bide horretan bertan, Bilbo eta Eibar arteko zatia, adibidez, 6,05 eurotik 6,23 eurora igaro da.
Azkenik, gidari batek Donostiatik Gasteizera (edo alderantziz) AP-1 eta AP-8 autobideetatik barrena joatea erabakitzen badu, bidesaria 39 zentimo gehiago ordaindu beharko du; 15,84 euro kostako zaio, 2023ko 15,45 euroen aldean.
AP-1ean bertan, adibidez, Gasteiz eta Eibar arteko zatiak 9,36 euroko kostua dauka aurten; iaz 9,11 eurokoa zen.
Horiek guztiak ibilgailu arinentzako tarifa orokorrak dira, aldundiek ohiko bidaiariei egiten dizkieten deskontuak kontuan hartu gabe. Tarifa guztien taula osoak Bidegi, Interbiak, Arabako Bideak-Vías de Alava eta Autopistas de Abertis enpresen webguneetan daude.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan, 1.378 eta 534 langabe gehiagorekin, hurrenez hurren
Euskadik uztailean 105.590 pertsona zituen enplegu-eskatzaile gisa, ekainean baino 1.378 langabe gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago daude, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori pertsona berriak lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.