Guggenheim
2024/06/17 - 19:00
Guggenheim museoak berriro ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei
Guggenheim museoak azken 26 urteetan egin duen modura, aurten berriz ere ateak ireki dizkie eskola-ume sortzaileei. Sei eta hamabi urte arteko ia 100 umek euren arte lanak sortu dituzte.
2024/06/15 - 20:31
Urdaibaiko Guggenheim proiektua gauzatzeko Dalia fabrikaren instalazioak eraitsiko dituztela salatu dute
Greenpeaceren arabera, ez da kosta legea betetzen, Urdaibain paduretatik gertuegi eraikitzea aztertzen ari baitira. Inguru hori balio ekologiko handia duen eremu babestua da, eta talde ekologistak eremua berreskuratzeko eskatu du.
2024/06/12 - 19:10
Aurtengo Bandera Beltzak, Urdaibaiko Guggenheim proiektuari eta Getarian eraikiko duten atun makrogranjari
Urtero bezala, Ekologistak Martxan taldeak Bandera Beltzak 2024 txostena argitaratu du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko. Aurten, Urdaibaiko Guggenheimek eta Getariako atun makrogranjak Bandera Beltza jaso dute, kutsaduragatik.
2024/06/08 - 21:52
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Bilbon eta Iruñean Europari eskatzeko Gazako gerran lagun ez dezala
Europako hauteskundeen bezperan, Gernika-Palestina herri ekimenak eta Yala Nafarroa Palestinarekin plataformak bi manifestazio antolatu dituzte, "Genozidioa STOP! Europa ez izan konplize" lelopean.
2024/06/06 - 16:42
Martha Jungwirth austriar artistaren atzera begirako erakusketa zabaldu du Guggenheimek
Irailera arte egongo da ikusgai errealismoaren eta abstrakzioaren arteko muga sotilean dantzan dauden margoak. "Emozioak adierazteko balio duten keinuzko trazu indartsuak eta bizitasun handiko koloreak ditu ezaugarri" haren lanak.
2024/05/23 - 13:10
Greenpeacek helegitea aurkeztu du Urdaibaiko babes eremua murriztearen aurka
Talde ekologistak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du kostaldea babesteko eremua 100 metrotik 20ra murrizteko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren aurka, Kosta legea urratzen duela iritzita.
2024/05/21 - 16:15
Miguel Zugaza: ''Juan Ignacio Vidartek museo eredu berri arrakastatsu bat jarri zuen martxan''
Arte Ederren Museoko zuzendariaren arabera, Juan Ignacio Vidartek "kulturaz gain, museoak gizartean, hirian eta ekonomian ere eragina duen eredu bat sortu du".
2024/05/21 - 14:52
Alemaniako selekzio-enpresa batek aukeratuko du Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari berria
Bingen Zupiriak adierazi duenez, hautagaiek goi mailako ikasketak izan beharko dituzte artearen arloan, esperientzia profesional nabarmena, eta Solomon R. Guggenheim Fundazioaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren balioekin bat etorri beharko dute.
2024/05/21 - 14:12
Vidartek "esker onez eta kontent" utziko du Guggenheim
Bilboko museoaren zuzendaritza nagusiko trantsizio prozesua "irekia eta publikoa" izango da, eta urri erdialderako bukatuta egotea da asmoa.
2024/05/21 - 14:03
Josune Ariztondo: ''Guggenheim Museoko hurrengo zuzendariak euskalduna izan beharko luke''
Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu ohiak ondo ezagutzen du Juan Ignacio Vidarte. "Oso tipo apala da eta oso konszientea da euskara ez jakitearen zamaz", gaineratu du Ariztondok.
2024/05/21 - 13:12
Juan Ignacio Vidarte: ''Bihotzak jarraitzeko eskatzen zidan, baina buruak ez''
Juan Ignacio Vidartek uste du Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaritza uzteko erabakia "arrazionala eta museoarentzat onena" dela. "Garrantzitsua da museoak errelebo-prozesuari modu ordenatu eta zorrotzean aurre egitea", gaineratu du Vidartek.
2024/05/21 - 10:43
Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean
Museoaren patronatuak datorren urteko programazioaren aurrerapena onartu zuen; Hungariako Arte Eder Museo/Galeria Nazionaletik ekarritako grabatu eta irudiak ere erakutsiko dituzte, eta "in situ" proiektua hasiko da, museoaren espazioetarako propio sortutako artelanen zikloa.
2024/05/21 - 09:46
Albiste izango dira: Vidartek Guggenheim utziko du, Raisi oroitzeko ekitaldiak eta Espainia-Argentina krisia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/20 - 20:47
Juan Ignacio Vidartek Guggenheim Museoko zuzendari izateari utziko dio urte amaieran
Erabaki horrekin 32 urteko ibilbideari amaiera emango dio Vidartek, orain arte museoak izan duen zuzendari bakarrak, eta udazkenean amaituko den errelebo prozesuari ekin dio. Hala ere, prozesua amaitzean, Vidartek museoari lotuta jarraituko du zuzendari emeritu gisa.
2024/05/13 - 13:38
Guggenheimek Jungwirthen "trazu indartsuei" irekiko dizkie ateak
Austriar pintorearen atzera begirako erakusketa ekinaren 7tik irailaren 22ra egongo da zabalik, eta hirurogeita hamar akuarela eta olio pintura batuko ditu, sei hamarkadatan egindakoak.
2024/05/07 - 15:36
Guggenheim eta Arte Ederren Museoa, besteak beste, doan maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta
Bizkaiko Foru Aldundiak programazio "erakargarria eta askotarikoa" prestatu du 30 museo baino gehiagotarako. Museoeneguna webguneak pinakoteka bakoitzaren programazio osoa biltzen du.
2024/04/10 - 19:03
Greenpeacek ''Politika berderik gabe etorkizun grisa'' dioen pankarta zabaldu du Bilboko Guggenheim aurrean
Greenpeacek politika berdea eskatu du Euskadirako, eta, horretarako, 50 metro koadroko pankarta bat zabaldu du Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean, ikurrinarekin eta "Politika berderik gabe etorkizuna grisa da" leloarekin.
2024/04/10 - 09:50
Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta
Athleticeko jokalariak Itsasadarrean behera eramango dituen ontzia museoaren aurrealdetik igaroko denez, arratsaldeko bostetan itxiko dute museoa, "irisgarritasun arrazoiengatik".
2024/03/27 - 10:03
Richard Serra eskultorea hil da
Estatubatuar artistaren altzairuzko eskultura ikonikoak Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude ikusgai, besteak beste. 2004an ETBri esan zionez, "Denboraren materia" Guggenheimen ikusgai dagoen obra ordura arte inoiz egindako "gaitzena" izan zen.
2024/03/27 - 08:41
Richard Serra estatubatuar eskultorea zendu da
Artista New Yorken hil da, 85 urte zituela, pneumonia baten ondorioz. Haren obra monumentalak herdoilak janak ematen duten Corten altzairuzko paretak ditu ikur, eta, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude horren aleak ikusgai.