Hotz boladak
2025/03/17 - 08:52
Albiste izango dira: Barakaldo etxebizitza eremu tentsionatu, 2025eko Udalekuak eta abisu horia hotzagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/16 - 13:23
Araba zeroz azpiko tenperaturekin esnatu da
Herrerako eta Gasteizko estazioek -3,9 ºC eta -2 ºC neurtu dituzte, hurrenez hurren. Astelehen honetarako, abisu horia izango da indarrean Ebro ondoko eskualdean, Gipuzkoako barnealdean, Arabako erdialdean eta Bizkaiko barnealdean.
2025/03/14 - 17:36
Neguko Bidezaintza Plana martxan, modu prebentiboan
Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariaren hitzetan, "Euskalmeten iragarpenaren arabera, ez da arazo handirik espero trafikoan", baina "errepidean elurra edo izotza badago, ohiko gomendioak kontuan izatea", eskatu du.
2025/03/01 - 19:14
Elurra kentzeko 54 makina ibiliko dira badaezpada Nafarroako errepideetan datozen orduetan
Horregatik, Agoitzen, Lizarran, Irurtzunen, Oronozen, Iruñean eta Tafallan elurra kentzeko makinak ibiliko dira.
2025/02/28 - 12:45
Aro hotza dakarte inauteriek
Datozen egunetan, euri gutxi egingo du, baina tenperaturak nabarmen jaitsiko dira Euskal Herri osoan. Iragarpenak ez du baztertzen igandean 1.000 metrotik behera elurra egitea.
2025/01/17 - 12:32
Giro argi eta hotza asteburuan
Egonkortasuna izango dugu lege, eta ez da euri konturik espero; hotza bai, handia. Hala, termometroak 0 gradu ingurura jaitsiko dira, baita hortik behera ere. "Epelenak" 9-13 °C-ren bueltan errendituko dira.
2025/01/14 - 12:55
Hotzak utzi dizkigun irudirik politenak
Tenperatura hotzek irudi ikusgarriak utzi dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan. Hauek dira eitb.eus-eko erabiltzaileek bidali dizkiguten batzuk.
2025/01/13 - 11:31
Euskal Herria tenperatura hotzekin esnatu da
Txanoak, bufandak eta eskularruak beharrezkoak izan dira kalera irteteko. Hotza da gaurko protagonista, eta hurrengo egunetan ere hotza izango da nagusi lurralde osoan.
2025/01/07 - 18:11
Euskal Herria elurpean, gaur 40 urte
Duela lau hamarkada, Donostia bi astez egon zen elurrarpean eta izoztuta, -10 graduko tenperaturekin. Euskal Herrian pasa den mendean jazotako elurte eta hotzaldi handienetakoa izan zen.
2025/01/02 - 15:28
Tenperatura hotzek izotz-burruntzi ikusgarriak eragin dituzte Erronkariko bailaran
Azken egunetako hotzaren ondorioz, NA-137 errepidean, Erronkari parean, izotz-burruntzi ikusgarriak sortu dira. Menditik jaisten den ura izoztu egin da hotzagatik.
2024/12/11 - 18:09
Euriaren ostean, hotza eta izotza
Zerua gero eta garbiago egongo da datozen orduetan eta izotza egingo du Euskal Herriko txoko askotan, eguneko lehen orduetan batez ere.
2024/12/10 - 08:52
Albiste izango dira: Abisua izotzagatik, EAEko aurrekontuen eztabaida eta EITB Maratoiaren atzerako kontua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/10 - 06:00
Hotza eta izotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak
Gaur are gehiago jaitsiko dira termometroak, eta ez dute inon 10 ºC-ko langa gaindituko. Tenperatura minimoei dagokienez, baxuak izango dira barnealdean: Gasteizen eta Iruñean 0 ºC-ren bueltan izango dira, eta hotzenak egunaren amaieran erregistratuko dira.
2024/12/09 - 14:21
Euri denboralea arintzen joango da, eta elurra eta hotza izango dira hurrengo egunetako protagonistak
EAEko barnealdea eta Nafarroako Pirinioak abisupean egongo dira elurteengatik. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, eta minimoak apenas helduko dira 0 °C-ra Gasteizen edo Iruñean. Hala, izotza egingo du Araban eta Nafarroan.
2024/12/06 - 10:39
Negu sasoiko eguraldia eta elurra izango ditugu asteburuan
Polotik iritsiko den aire-masa hotz baten eta depresio baten ondorioz, hotza, euria eta elurra izango dira nagusi.
2024/12/05 - 13:45
Asteburu luzerako, negu beteko eguraldia
Larunbatetik aurrera aire masa hotz baten eraginpean izango gara, eta tenperaturek nabarmen egingo dute behera, 5 °C-raino toki askotan. Euria gogotik egingo du, eta igandean, elurra ere egin dezake 600-800 metroan.
2024/12/02 - 13:05
Giro nahasia izango da nagusi ia aste guztian
Euriak eta hotzak izango dira nagusi, fronteak eta aire masa hotzak etorriko baitira hurrengo egunetan, ostiralean salbu.
2024/09/14 - 12:13
Aurreikuspenak bete dira: goizalde oso hotza izan da Gasteizen eta Iruñean
Nafarroako hiriburuan, 6 ºC inguru izan dituzte; Gasteizen, berriz, 3 ºC. Euskalmeten arabera, 0 ºC neurtu dira Pagoetan (Gipuzkoa) eta 1-2 ºC Iturrietan eta Navarreten (Araba).
2024/02/23 - 14:26
Euskadik abisu horia eta alerta laranja ezarriko ditu asteburuan elurra, olatu eta haize indartsuengatik
Elurrari dagokion abisu horia gaur hasi eta larunbateko 15:00ak arte egongo da indarrean barnealdean. Elur-kota 700-800 metrora jaitsi daiteke azken orduetan, eta 500-600 metrora goizaldean.
2024/02/22 - 09:33
Fronte hotz batek zaparradak eta hotza ekarriko dizkigu eguerditik aurrera
Goizean, haize zakarra tarteko, abisu horia dago indarrean, 100 km/h-rako ufadak espero baitira. Egunaren bigarren partean, goitik behera aldatuko da giroa: haizeak ipar-mendebaldera egingo du, euritara joko du eta termometroak 10 °C-tik behera kokatuko dira. Bihar elurra espero da 800 metroan.