Ibilaldia
2025/05/25 - 22:33
Ibilaldi eguzkitsu batez gozatu dute milaka lagunek Galdakaon, euskaratik eta euskararen alde
Eguzkibegi Ikastolak 4 kilometro baino gehiagoko ibilbidea prestatu du, hiru gune nagusitan antolatuta. Datorren urtean Bilbon ospatuko da Ibilaldia, Kirikiño ikastolak antolatuta.
2025/05/25 - 15:05
Ehunka pertsona bildu dira Galdakaon, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian
Aire zabalean gozatzeko egun eguzkitsua da gaurkoa. Eguzkibegi ikastolak antolatu du 47. edizioa: 4 kilometro baino gehiagoko ibilbidea du, eta egun osorako egitaraua, hiru eremutan banatuta.
2025/03/07 - 15:07
2025eko Ibilaldiaren abestia, Oxabiren eskutik: ''Magaletik herrire''
Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak 2025eko maiatzaren 25ean antolatuko du Ibilaldia. "Magaletik herrire" izeneko abestia eta bideoklipa Oxabi taldeak egin du; letra, aldiz, Gotzon Barandiaranek eta ikastolako ikasle talde batek egin dute.
2024/05/26 - 21:59
Herritarren erantzun ona nabarmendu dute Ibilaldiko antolatzaileek
Komunikabideetara igorritako lehen balorazioan, Getxon milaka lagun bildu direla nabarmendu dute San Nikolas ikastolatik. Eguna "biribila" izan dela esan dute, eta bildutako dirua Haur Hezkuntzako eraikin berria egiteko erabiliko dutela.
2024/05/26 - 16:49
Ikastolen eta euskararen aldeko festan murgildu dira Getxon
Irekiera ekitaldiarekin batera abiatu dira eguneko jarduerak, 11:00etan. Jende andana bildu da Getxoko kaleetan, lau gunetan jaiaz gozatzen eta, bereziki, ikastolei babesa ematen.
2024/05/26 - 14:11
Abian da 2024ko Bizkaiko ikastolen festa, Getxoko San Nikolas ikastolaren eskutik
11:00etan, irekiera ekitaldiarekin batera abiatu dira eguneko jarduerak. Hasiera ofizialean, hainbat agintari izan dira, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua tartean.
2024/05/26 - 13:11
Amaia Agirre Getxoko alkatea: ''Ez ditugu horrelako jokabideak onartzen; Getxo herri baketsua eta anitza da''
Gazte bat hil da bart Getxon izandako borrokaldi batean jasotako sastakadaren ondorioz, eta horren gainean mintzatu da Getxoko alkatea, Ibilaldiaren irekiera ofizialean.
2024/05/14 - 20:46
2024ko Ibilaldia "Getxoko kaleak inbaditzeko prestatzen ari da"
Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak, Ibilaldia, Getxon ospatuko da aurten San Nikolas ikastolak antolatuta, "Txonbo" lelopean.
2024/03/03 - 09:12
'Txonbo', aurtengo Ibilaldiaren kanta
Getxoko San Nikolas ikastolak antolatu du 2024. urteko Ibilaldia. Bizkaiko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 26an izango da, eta Lide Hernando Liher taldeko abeslariak, ikastolako irakasle, ikasle eta gurasoek eta Algortako Bertsolari Eskolako kideek parte hartu dute kantan.
2023/05/21 - 22:49
Jendetza erakarri du Zubi Zahar ikastolaren aldeko jaiak Ondarroan
Ondarroarrek esango luketen modura, IbilaldiXE antolatu dute herrian. Hain justu, Xe! atzizkia hartu dute lelotzat, euren euskalkian oso presente dagoena. Herria txiki geratu da heldu diren milaka euskaltzaleekin.
2023/05/21 - 17:14
Milaka euskaltzale Ondarroan, Zubi Zahar Herri Ikastola eta euskara bultzatzeko
Ondarroan, Ibilaldia ari dira ospatzen gaur. Milaka lagun gerturatu dira Euskal Herri osotik Bizkaiko Ikastolen jai handira. Bost kilometroko ibilbidean ekitaldi ugari antolatu dituzte.
2023/05/21 - 13:44
Ondarroak ikastolen festan egin du txonbo
Antolatzaileak pozik daude egunean zehar izandako parte-hartzearekin: "Ez da intzidentziarik izan, jaia irekia eta zabala izan da, eta jendeak orohar ondo pasatu du".
2023/05/21 - 13:34
Giro ezin hobean abiatu dute Ondarroan 2023ko Ibilaldia
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatu du aurtengo Ibilaldia. Egun osoan zehar eta lau gunetan banatuta, haur, gazte nahiz nagusiek gozatzeko egitaraua antolatu dute.
2023/02/22 - 19:00
Ibilaldia 2023ko abestia: ''Turrun hotsa''
Ondarruko Zubi Zahar ikastolak antolatuta eta "XE" lelotzat hartuta egingo dute Ibilaldia maiatzaren 21ean. Abestian eta bideoklipean Aiora Renteriak eta Eñaut Elorrietak hartu dute, parte ikastolako familiekin batera.
2022/05/29 - 22:38
Ibilaldiaren 44. edizioa arrakasta handiz ospatu da Abusun
Abusu ikastolak antolatutako Ibilaldian, euskaraz bizitzeko urratsak eman dituzte igande honetan milaka lagunek. Eguraldia lagun, bi urteren ondoren indarberriturik itzuli da Bizkaiko Ikastolen jaia. Jarduera ugari izan dituzte aukeran bertaratutakoek, 'Go!azen'-ena bezalako kontzertu jendetsuekin.
2022/05/29 - 16:38
Eguraldia lagun, jendetza bildu da Abusun Ibilaldiaren 44. edizioan
Bizkaiko ikastolak eta euskara bultzatzea izan dira helburu nagusiak. Abusu Ikastolak 4,2 kilometro luzeko ibilbidea antolatu du, lau gunetan banatuta.
2022/05/29 - 16:00
Milaka lagun hurbildu dira Abusura, Bizkaiko ikastolen aldeko jaira
Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan ospatzen ari dira gaur 44. Ibilaldia, 4,2 kilometroko ibilbidean. Inaugurazio ekitaldian, asteon hezkuntzan lortutako akordioa "aniztasunaren eta elkarlaneran eredu" gisa goraipatu du Bildarratzek.
2022/05/29 - 15:52
Akordioa lortzeko egindako lana eskertu die Jokin Bildarratzek Hezkuntza eragile guztiei
Euskara bultzatzeko elkarlanaren aldeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, igande honetan Abusun (Bilbo) izandako Ibilaldiko festan.
2022/05/29 - 14:35
Familian edo lagunartean, jaigiroa nagusi Bizkaiko ikastolen jaian
Erro, harri, har leopean ari dira ospatzen Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia. Familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango dute Bilbo inguruetan.
2022/05/29 - 14:04
Argazkiak: Ibilaldia Abusun
Abusun, Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan ospatzen ari dira gaur 44. Ibilaldia, 4,2 kilometroko ibilbidean.