Indarkeria matxistaren biktimak
Nagore Laffage oroitu dute Iruñean, hil zutenetik 17 urte pasa direnean
Duela 17 urte hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage, erizain gazteak 20 urte zituenean. Hura oroitzeko elkarretaratzean, dozenaka lagun bildu dira Astelehen Lilak elkarteak deituta, Asun Casasolari, Nagore Laffageren amari, babesa erakusteko.
Musikaz jantzitako ekitaldian, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuaren presidentea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin alderdien ordezkariak ere izan dira.
Gizon bat espetxeratu dute Donostian emakume bat jo eta bortxatzeagatik
Gertakariak larunbat gauean izan ziren, Udaletik baieztatu dutenez.
Gizon bat atxilotu dute Almerian, emaztea labankadaz hil ostean
63 urteko emakumea hilik aurkitu dute haren etxebizitzan, arma zuriz eragindako zauriekin. Ustezko hiltzailea erietxean atxilotu dute, bere buruaz beste egiten saiatu ostean, ospitaleratuta dagoelako.
Duela astebete bikotekideak Malagan hil zuen emakume gasteiztarra oroitu dute gaur elkarretaratze batean
Elkarretaratzea egin dute Gasteizen, duela astebete Malagan gizon batek hil zuen 50 urteko emakumea bertakoa zen eta. Ariznabarra auzoko taberna batean egin zuen lan emakumeak duela hilabetera arte eta bertako auzokideek zein hainbat eragilek deitu dute hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea.
Malagan bizi zen duela hilabetetik bere bikotekidearekin eta han, gasolindegi batean atzean, hil zuen kolpeka gizonak.
Gizon batek emazte ohia hil du Coruñan
Eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko gida, dekalogoa eta kartela aurkeztu dituzte erakundeek
Emakundek, aldundiek eta Eudelek gazteentzako kanpaina bat bultzatu dute aurten ere, jai-guneetan eraso matxistak identifikatu, horiei aurre egin eta errespetu eta segurtasun giroa sustatzeko. Kanpainaren leloa: "Errespetuz eraiki, beldur barik gozatu".
Gizon bat espetxera bidali dute Donostian, emakume bati sexu-eraso jarraitua egitea egotzita
Joan den ostegun gauean, gizon bat sexu-erasoa egiten ari ziola salatu zuen emakume batek Ertzaintzaren aurrean. 39 urteko erasotzailea kartzelara bidali du epaileak.
Gizon bat atxilotu dute Beasainen, emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa goizaldean gertatu da. Tabernak dauden zonalde batetik gertu lagun batekin hitz egiten ari zela, atzetik joan zaio gizona, eta sexu-erasoa egin dio. Goierriko Itaiak deituta, dozenaka lagun elkartu dira Beasainen erasoa salatzeko.