Indarkeria matxistaren biktimak
Gizon bat atxilotu dute Donostian, emazteari eraso egiteagatik
Biktima osasun-zentro batean artatu dute, eta atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko izapideak betetakoan.
Indarkeria matxistarekin lotutako ia 6.000 salaketa jaso ditu Ertzaintzak urtarriletik eta urrira bitartean
Gaur egun 6.223 emakume babesten ditu Ertziantzak indarkeria matxistatik. Segurtasun Sailak jakinarazi du, gainera, talde espezializatua martxan dagoela jada, eta sei emakumek osatzen dutela. Bestalde, salaketek gora egin dute aurten.
Gizon bat atxilotu dute Malagako etxebizitza batean bikotekide ohia hiltzea egotzita
Rincon de la Victoria udalerriko bizilagunek liskar bat izan dela ohartarazi dute 10:20 aldera. Agenteak bertaratu direnean, hilda topatu dute 60 urteko emakumea, indarkeria zantzuak zituela.
Osakidetzak indarkeria matxistaren 2.121 biktima artatu zituen 2024an, egunean sei, batez beste
Emakume horietatik 374k sexu-erasoak jasan zituzten, eta horien artean, 10etik 4 adingabeak ziren. 2025eko urtarriletik irailera bitartean, 299 dira sexu-erasoagatik artatu diren emakumeak.
Gizon bat atxilotu dute Angelun bikotekide ohia hiltzen saiatzeagatik
Atxilotuak igandean harrapatu zituen bere ibilgailuarekin emakumea eta haren anaia. Biktimak Baionako ospitalera eraman zituzten.
Indarkeria matxista eta hori eusten duten sareak salatuko ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean
Elkarte feministak ari dira emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguneko mobilizazioak prestatzen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan 19:00etan eta Baionan 18:30ean.
Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat
Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.
Berdintasun Ministerioak babes-protokoloa aktibatu behar izan du eskumuturrekoen sistemak huts egin ondoren
Ana Redondo ministroaren esanetan, indarkeria matxista jasan eta sistema hori erabiltzen duen "biktima bakar bat ere ez da babesik gabe egon" eta "datuak garaiz eta behar bezala iristen ari dira".
"Indarkeria isilak" eta mikromatxismoak ditu ardatz azaroaren 25eko Nafarroako erakundeen kanpainak
‘Egunerokoan ere ezkutatzen da indarkeria. Ikusaraz dezagun’, izango da Nafarroako leloa A25aren aurrean, emakumeen edozein kontrol, diskriminazio eta desbalorizazio moduren aurkako kanpainan. Taberna lehendakariordeak Foru Gobernuaren kanpaina bat aurkeztu du, emakume askok beren egunerokoan jasaten duten indarkeria psikologikoa, ekonomikoa eta sinbolikoa salatzeko
Indarkeria matxista denon ardura dela azpimarratuko du aurten azaroaren 25eko kanpainak
Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote
Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.
Gizon batek bikotekidea hil du Zaragozan
Auzokideek Polizia Nazionalari deitu diote, bikotearen etxean liskar gogor bat izan dela jakinarazteko. Patruila bat bertaratu da, eta emakumearen gorpua aurkitu dute, labankadak dituela. Ustezko hiltzailea dagoeneko atxilotu dute.
Sarrigurenen atxilotutako gizona espetxeratu dute, adingabe bati sexu-erasoa egiteagatik
Fiskaltzak behin-behineko espetxeratzea eskatu du, komunikatua eta fidantzarik gabea, 16 urteko adingabe bati penetrazioarekin egindako sexu-eraso (bortxaketa) delitu batengatik.
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia hiltzea leporatuta, Huelvan
47 urteko emakumezko biktimaren lankideek horren gorpua aurkitu zuten, indarkeria zantzuekin, lan egiten zuen eta bizi zen nekazaritza-lursailean bertan. Emakumearen alabak joan den astean Guardia Zibilari jakinarazi zionez, atxilotuak ama mehatxatu egin zuen, beste pertsona batekin ezkonduko zela iragarri ondoren.
16 eta 85 urte bitarteko emakumeen ia % 60k sexu-jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute EAEn
Emakumeek bizitzan zehar jasan duten indarkeriari buruz egindako azterlanaren bigarren zatiaren emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Oraingoan, laneko jazarpena, sexu-jazarpena, jazarpen jarraitua eta ziberjazarpena aztertu dituzte.
Espetxera bidali dute bikotekide ohia itotzen saiatzeagatik Irunen atxilotutako gizona
Bizilagunek lagundu zioten biktimari eta erasotzailea atxiki zuten Ertzaintzako agenteak iritsi ziren arte.
Hondarribian izandako eraso matxista bat gaitzetsi dute
Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egin diete herritarrei larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Epaileak espetxera bidali du Zarauzko hilketa matxistaren ustezko egilea
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo adierazi zuenez, ustezko hiltzaileak "polizia-aurrekariak ditu genero-indarkeriarekin lotuta".
Zarauzko hilketa genero-indarkeria gisa ikertzen ari da Ertzaintza
Hasiera batean, atxilotuak eta hildako emakumeak ez zutela harreman afektiborik esan zuten polizia-iturriek, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Zarauzko hilketa matxistagatik atxilotutako gizonak epailearen aurrean deklaratzeko zain jarraitzen du
Zarautz kalera atera zen atzo gertakaria salatzeko. Hasiera batean, Ertzaintzako iturriek esan zuten atxilotuak eta biktimak ez zutela harreman afektiborik, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.