16 eta 85 urte bitarteko emakumeen ia % 60k sexu-jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute EAEn
Emakumeek bizitzan zehar jasan duten indarkeriari buruz egindako azterlanaren bigarren zatiaren emaitzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak. Oraingoan, laneko jazarpena, sexu-jazarpena, jazarpen jarraitua eta ziberjazarpena aztertu dituzte.
EAEko 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen % 57k (532.018 emakume) sexu-jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute, izan bikote-harreman barruan zein kanpoan.
Hori da edozein eremutan emakumeen aurka gertatzen den jazarpenari buruz Eusko Jaurlaritzak egindako azterketa batek utzi duen ondorio nagusietako bat. Guztira, 16 eta 85 urte bitarteko 4.500 andrazko elkarrizketatu dituzte inkesta osatzeko. Gaur aurkeztutako txostena gaiari buruzko bigarrena da, indarkeria matxistari buruz pasa den uztailean argitaratutakoaren ondoren. Oraingoan, laneko jazarpena, sexu-jazarpena, jazarpen jarraitua eta ziberjazarpena aztertu dituzte.
Inkestan parte hartu duten emakumeen % 53,1ek sexu-jazapena jasan dute eta % 24,5k, jazarpen jarraitua.
Sexu-jazarpen kasurik ohikoenak hauek dira: begirada etengabeak edo lizunak (% 37,4) eta emakumearen gogoz kontrako kontaktu fisikoa —ukituak, musuak eta besarkadak (% 30)—, keinu sexualak eta exhibizionismoa (% 22,7) eta broma sexualak edo iruzkin desegokiak (% 18,6).
Datuen arabera, sexu-jazarpen kasuen ia erdietan (% 42,3) erasotzaileak eta biktimak ez zuten elkar ezagutzen, eta kasuen % 17,9an, berriz, bai. Halaber, sexu-jazarpenaren biktima izan direnen % 33,9k eremu batean baino gehiagotan pairatu izan dute (familian, lanean, etab.).
Biktimen adinari dagokionez, sexu-jazarpena pairatzeko prebalentzia altua da, batez ere, 16 eta 29 urte bitartekoen (% 70,7) kasuan, eta 30 eta 44 urte bitartekoen kasuan (% 65,4).
15 urtetik gora jazarpen jarraitu kasuak pairatu izan dituztenen % 27,9k diote duela 6 hilabete baino gutxiago gertatu direla, eta % 41,1ek diote egunero edo astero gertatu direla.
Adibide batzuk jartzearren, biktimaren gogoz kontrako telefono deiak eta mezuak, norbaitek jarraitzea edo zelatatzea, eta etxe, lantoki edo eskola inguruan haien zain egotea.
Jazarpen jarraitu kasuen % 11,5ean erasotzailea ezezaguna da, nahiz eta biktimaren hurbileko inguruneetan erasotzailea ezaguna izateko prebalentzia % 7,8koa den.
Ziberjazarpena
Ingurune digitalean gertatzen diren sexu-jazarpen kasuak aparte aztertuz gero, emakumeen % 14,3k (133.373 guztira) jasan dute noizbait indarkeria mota hori.
Ziberjazarpenari lotutako ekintzarik ohikoenak hauek dira: sare sozialetan iruzkin desegokiak jasotzea (% 9), sexualki esplizituak eta desegokiak diren mezu elektronikoak edo SMSak jasotzea (% 6,3) eta irudi edo bideo esplizituak gogoz kontra jasotzea (% 5,3).
Bildutako datuen arabera, emakumeen % 22,7k sexu jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute noizbait sarean.
Indarkeria lan-eremuan
Euskadin bizi diren eta noizbait lan egin duten 16 eta 85 urte bitarteko emakumeen % 11,5ek sexu-jazarpena edo jazarpen jarraitua jasan dute noizbait (guztira, 84.906 emakume).
Kasuen % 84,5etan jazarleetako bat gizona zen, eta kasuen % 80,9an erasotzaile guztiak gizonak ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiko jaietan gertatutako hiru eraso matxista salatu ditu Udalak, eta bi gizon atxilotu dituzte
Udalak indarkeria matxistaren adierazpen guztiak "irmo" gaitzetsi ditu. Bestalde, Ertzaintzak 21 eta 42 urteko bi gizon atxilotu ditu, sexu erasoa eta emakumeen aurkako indarkeria leporatuta, hurrenez hurren. Halaber, hirugarren pertsona bat ikertzen ari dira.
Gizon bat atxilotu dute Berriozarren, labanak eskuan hartuta bikotekide ohiarekiko urruntze agindua urratzeagatik
Bikotekide ohiari eraso egiten saiatu ondoren, garaje bateko segurtasun kamerak kendu eta emakumearen ibilgailuaren gurpilak zulatu zituen.
Gasteizko Alde Zaharra birgaitzeko plan berriak 35 hotel jartzea baimenduko du
Alde Zaharraren 'Birgaitze Integraturako Plan Berezia' izeneko ituna adostu dute PSEk, EAJk eta PPk. Plan horren arabera, lekuz aldatuko diren tabernei lizentzia mantenduko zaie, eta eraikin osoetako 35 hotel, gehienez jota, jarri ahalko dira.
Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako
Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Ehun bat ikuskapen egin dituzte uda honetan EAEko udalekuetan
Eusko Jaurlaritzak hiru ikuskatzaile-plaza sortu zituen, Bernedoko udalekuetan adingabeen sexu-askatasunaren aurkako ustezko delituak salatu ondoren.
Lukas Aguirreren hilketagatik zigor handiena duenak helegitea aurkeztu du, homizidio delitu gisa epaitu dadin
Defentsak Auzitegiari eskatu dio 20 urteko zigorra murriztu dezala, argudiatuz hilketa borroka batean jazo zela eta akusatuak politoxikomaniaren muturreko koadro bat zuela. Donostiako erdiguneko diskoteka baten kanpoaldean gertatu zen, 2022ko abenduaren 25eko goizaldean
Pisako emaitzak hobetzeko autoexijentzia eta Hezkuntza Sistemarekiko konfiantzaren alde egin du Pedrosak
Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, ikasleen irakurketa gaitasuna hobetzeko neurriak ezartzen ari dira ikastetxeetan, PISA txostenaren emaitza txarren ondorioz.
Nafarroako bizilagun bat identifikatu dute Internet bidez debekatutako armak saltzeagatik
Guardia Zibilak webgunea behin-behinean blokeatu du, eta titularra administrazio-zehapena jartzeko proposatu du.
Bonelli arranoa itzuli da: bi kume jaio dira eta itxaropena berpiztu da Nafarroan
Urteetan, Bonelli arranoa desagertzeko zorian egon da Araban eta Nafarroan. Ale berriak ekarri dituzte eta bertakoekin ugaldu dira. Kumeak izan dituzte, bi, Nafarroan: Ida eta Ondallu.