Zarauzko hilketa genero-indarkeria gisa ikertzen ari da Ertzaintza
Hasiera batean, atxilotuak eta hildako emakumeak ez zutela harreman afektiborik esan zuten polizia-iturriek, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Zarautzen (Gipuzkoa) berriki jazotako emakume baten hilketa genero-indarkeria kasu gisa ikertzen ari da Ertzaintza.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazken gauean jaso zuen 53 urteko emakume baten heriotzaren berri. EITBk jakin ahal izan duenez, gizonak berak eman zuen abisua.
Hala, Ertzaintzak ikerketa abiatu, eta 47 urteko gizon bat atxilotu zuen, hilketa-delitu bat egotzita.
Hasiera batean, atxilotuak eta hildako emakumeak ez zutela harreman afektiborik esan zuten polizia-iturriek, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Ostiral arratsaldean, Ertzaintzak bere etxebizitzara eraman du atxilotua, gertakariak elkarrekin berreraikitzeko. Lau ordu eta erdi baino gehiago eman dute etxebizitzan. 17:30ean, atxilotua ertzain-etxera eraman dute berriro.
GENERO INDARKERIA
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dituzte Zarautzen azken hilketa matxista gaitzesteko
Herritarrek eta erakundeek urriaren 15ean hil zuten 53 urteko emakumearen familiari babesa eta elkartasuna adierazi dizkiote. Ertzaintzak bildutako azken datuen arabera, hilketa genero-indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Garbiketa lanetan ari dira herritarrak Adam goi-geruzetako depresio isolatuak gehien kaltetu dituen udalerrietan
Benta Berriko bizilagunek alokairu babestuko baldintzetan jarraituko dute
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Emakume bat hil dute Madrilen labankadaz, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-622 errepidea itxita dago, kamioi batek izandako istripuaren ondorioz
4.700 lagun baino gehiago izan dira txertaguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra