Labar batetik amildu den gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Jaizkibelen
Larunbat arratsaldean erreskatatu dute, 45 urteko gizon bat hainbat metrotatik behera erori ostean. Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko kideek inguru oso malkartsua zela ikusita, helikopteroa erabili dute zauritua bertatik eramateko.
Ertzaintzaren helikopteroa, erreskate batean. Argazkia: Segurtasun Saila.
45 urteko gizon batek istripua izan zuen larunbat arratsaldean Jaizkibelen (Hondarribia), labar batetik amilduta, eta helikopteroz erreskatatu behar izan zuten erreskate zerbitzuek. Ondoren, erietxera eraman zuten, hainbat lesio baitzituen.
Segurtasun Sailak ohar bidez gaur jakinarazi duenez, 18:20 aldera izan zuen SOS Deiak 112 larrialdi zerbitzuak istripu horren berri.
Biktimarekin batera zihoan lagunaren arabera, gizona hainbat metrotatik behera jausi, eta harri batzuen gainean geratu zen. Bere kordean zegoen, baina bizkarrean eta lepauztaian min zuen.
Inguru oso malkartsua zela ikusita, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) Mendi Ataleko agenteak bidali zituzten ezbeharra izan zen lekura.
Helikopteroz erreskatatu zuten zauritua, eta Donostiako Garberako suhiltzaile etxera eraman zuen. Anbulantziaz eraman zuten handik ospitalera.
Zure interesekoa izan daiteke
Adingabe bati Tuterako jaietan egindako bortxaketa ikertzen ari dira
Ustezko erasotzailea identifikatu dute jada. Biktimak oraindik ez du salaketa aurkeztu, baina gertatutakoa ikertzen ari diren agenteek diote laster jar dezakeela.
Fiskaltzak baztertu egin du Pablo Ibar kasuan lekuko berri bat galdekatzea
Jatorri euskalduna duen presoaren defentsak hura errugabetu lezakeen lekukotza du, eta alegazioak aurkeztuko ditu epaileak prozesu berri bat ireki dezan.
Biscarrosse, arimarik gabeko herria: suak etxeak suntsitu eta bazterrak belztu ditu
Guztira 18.000 bat herritar bizi dira bertan, eta etxetik irteteko agindu diete denei. Suak eragindako kalte materialak agerikoak dira. Etxeak erreta, suntsituta, eta han eta hemen, bazterrak belztuta.
Madrilgo eta Avilako suteek kontrolik gabe jarraitzen dute, baina aireko baliabideek berrekin diete itzaltze-lanei
Eguraldiaren hobekuntzak sua kontrolatzeko aukera eman dezake. Suteek 45.000 hektarea ingururi eragin diete dagoeneko, eta ia 100.000 pertsona ebakuatu edo konfinatu dituzte.
Madrilgo eta Avilako suteek 88.500 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala. Marlaska ministroak gau "oso zaila" iragarri du, suteen "batasun teknikoaren" ostean.
Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Zornotzan istripua izan eta hil den txirrindulari bati gertatutakoaren lekuko bila ari da Ertzaintza
Istripua larunbat goizeko lehen orduan gertatu da, eta pertsona batek aurkitu du txirrindularia errepidean botata. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera eta bertan hil da handik ordu batzuetara.
Galarren piztutako sutea itzali dute jada
Suhiltzaileek erabat itzali dute Galarko zelai batean piztutako sutea. Getze Galarko etxeetatik metro gutxira iritsi da sua.
Suteek eragindako kutsaduragatik, Madrilen aire zabalean ez egoteko eskatu du Osasun Ministerioak
Airean esekita dauden mikropartikula kutsatzaileen kontzentrazioak aise gainditzen du Madril ia osoan Osasunaren Mundu Erakundeak onargarritzat jotzen duena.
Blusa eta Nesken Eguna Gasteizen, baratxuri eta upel artean
Jaien atarian, Blusa eta Nesken Eguna ospatzen ari dira gaur gasteiztarrak. Basatiak kuadrilla izan da aurten ere kupel lasterketako irabazlea.