Berdintasun Ministerioak babes-protokoloa aktibatu behar izan du eskumuturrekoen sistemak huts egin ondoren
Ana Redondo ministroaren esanetan, indarkeria matxista jasan eta sistema hori erabiltzen duen "biktima bakar bat ere ez da babesik gabe egon" eta "datuak garaiz eta behar bezala iristen ari dira".
Ana Redondo ministroa sistemaren kontrola egiten den Cometa aretoan izan da.
Genero-indarkeria eta sexu-indarkeria kasuetan biktimarengana hurbiltzeko debekuak kontrolatzeko bitarteko telematikoen bidezko jarraipen-sistemak inzidentzia bat izan du astearte honetan, eta Berdintasun Ministerioak biktimak babesteko protokoloa aktibatu behar izan du.
Ana Redondok zuzentzen duen ministerioko iturriek zehaztu dutenez , "dispositibo hori erabiltzen duten sexu-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktima guztiei abixua eman zaie, baita Segurtasun Indarrei ere, biktimen babesa bermatu ahal izateko".
Era berean, zehaztu du "une oro martxan" egon direla larrialdi-zerbitzuak, "izuaren botoia" deitutakoa, deiak jaso eta ematen dituen sistema eta Bluetooth bidezko hurbiltasun-alerta autonomoak.
Ministerioaren arabera, aukera tekniko guztiak ebaluatu ondoren, arazoaren jatorria bideratzaile batean detektatu da; alerta motaren arabera plataformei mezuak banatzen dizkien bideratzailean. Mezu horien % 10 etengabe errepikatzen aritu dira, eta horrek sistemaren gainkarga eragin du.
Sare sozialetan zabaldutako bideo batean, Redondo ministroak azpimarratu du babes sistema gailu telematikoetatik "haratago" doala, eta gaineratu du "profesional asko dituen babes sare instituzional bat" duela.
Halaber, Redondok ziurtatu du sistema "egonkortuta" dagoela 18:00etatik eta azpimarratu du "biktima bakar bat ere ez dela babesik gabe egon". Protokoloek "funtzionatu" dutela azpimarratu nahi izan du. "Kometa sistema osoak behar bezala funtzionatu du, protokoloak martxan jarri diren momentuan", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.