Zarauzko hilketa matxistagatik atxilotutako gizonak epailearen aurrean deklaratzeko zain jarraitzen du
Zarautz kalera atera zen atzo gertakaria salatzeko. Hasiera batean, Ertzaintzako iturriek esan zuten atxilotuak eta biktimak ez zutela harreman afektiborik, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Asteazkenean Zarautzen izandako hilketa matxistagatik atxilotutako gizonak ertzain-etxean jarraitzen du, guardiako epaitegira deklaratzera eramateko zain, Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez.
Zarautzen berriki jazotako emakume baten hilketa genero-indarkeria kasu gisa ikertzen ari da Ertzaintza.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak asteazken gauean jaso zuen 53 urteko emakume baten heriotzaren berri. EITBk jakin duenez, gizonak berak eman zuen abisua.
Hala, Ertzaintzak ikerketa abiatu, eta 47 urteko gizon bat atxilotu zuen, hilketa-delitu bat egotzita.
Hasiera batean, atxilotuak eta hildako emakumeak ez zutela harreman afektiborik esan zuten polizia-iturriek, baina ostiral honetan Segurtasun Sailak zehaztu du kasua genero-indarkeria gisa ikertzen ari direla.
Ostiral arratsaldean, Ertzaintzak bere etxebizitzara eraman zuen atxilotua, gertakariak elkarrekin berreraikitzeko. Lau ordu eta erdi baino gehiago eman zituzten bertan. Ondoren, 17:30ean, ertzain-etxera eraman zuten berriro.
Indarkeria matxistarekin lotutako aurrekariak zituen
Hilketa matxistagatik atxilotutako gizonak genero indarkeriarekin lotutako salaketak zituen aurretik, bikotekide ohiek ezarrita.
Ertzaintzak, baina, ez zuen biktimak jarritako salaketarik jaso. Harekin ere "harreman afektibo bat" zeukan.
Hilketa gaitzesteko elkarretaratzeak
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak antolatuta, larunbat honetan protestak egin dituzte Zarauzko hilketa gaitzesteko.
Bilboko elkarretaratzea Arriaga Antzokiaren parean egin dute. Emakumeen aurkako indarkeria oro eta "laguntza nahikorik jasotzen ez duten biktimenganako erakundeek erabiltzen duten indarkeria" salatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.