INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Donostian, emazteari eraso egiteagatik

Biktima osasun-zentro batean artatu dute, eta atxilotua epailearen esku utziko dute beharrezko izapideak betetakoan.

32 urteko gizon bat atxilotu dute igande goizaldean Donostian, bikotekidea jotzea egotzita.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande goizaldeko lau eta erdiak jotzeko minutu batzuk falta zirenean, herritar batek 112 zenbakira deitu du, Gipuzkoako hiriburuko Julio Urkixo pasealekuan gizon bat emakume bat jotzen ari zela jakinarazteko.

Agenteak bertaratu direnean, emakume bat hormaren kontra zuen eta ileetatik helduta makurtzera behartzen ari zen gizon bat ikusi dute. Agenteek biak bereizi ostean, gizonak oso jarrera bortitza erakutsi du, irainak eta mehatxuak egin ditu, eta ertzainen aurka oldartu da. Hori ikusita, agenteek geldiarazi eta atxilotu egin dute, iturri berberek jakitera eman dutenez.

Biktima osasun-zentro batean artatu behar izan dute, eta bi agente ere artatu behar izan dituzte. Atxilotua (32 urteko gizon bat) epailearen esku utziko dute beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X