Internet
2021/01/20 - 10:46
Foruzaingoak "phishing" eraso berriez ohartarazi du
Biktimek segurtasun-egiaztagiriak eguneratu behar dituztela esaten duen mezu bat jasotzen dute, eta egin ezean banku-erakundearen zerbitzuetarako sarbidea blokeatuko zaiela esaten diete.
2021/01/15 - 15:12
Gipuzkoak zibersegurtasuneko "puntako" laborategi berria inauguratu du ZIURren
Azpiegitura horren helburua da industriak, fabrikatzaileek edota zentro teknologikoek erabiltzen eta ekoizten dituzten produktuak eta sistemak probatu, neurtu eta ziurtatu ahal izatea.
2021/01/14 - 22:48
Signal eta Telegram aplikazioen arrakasta ekarri du Whatsappen politika berriak
Horren aurrean, Whatsappek argitu du mezuek enkriptatuta jarraituko dutela, eta ez duela edukia Facebookekin partekatuko. EiTBk ere badiu bere albiste kanala Telegramen.
2021/01/09 - 18:59
Kontua behin betiko itxi dio Twitter sare sozialak Trumpi
Bestalde, Instagramek eta Facebookek debekua gutxienez Trumpen agintaldia bukatu arte luzatu dute. Bera eta bere boto-emaileak “isilaraztea” leporatu dio Trumpek Twitterri.
2021/01/05 - 15:54
Atxilotuak Irunen, Interneten objektuak saltzen zituzten pertsonei iruzur egiteagatik
Erosketaren zenbatekoa ordaindu zutela sinestarazten zuten, transferentzia faltsuen frogagiriekin.
2021/01/05 - 12:31
WhatsApp Web webguneak gailu anitzeko funtzioa probatuko du beta bertsio batean
Gailu anitzeko funtzioari esker, erabiltzaileek kontu bera erabili ahal izango dute hainbat gailutan, baita mugikor nagusiak Interneterako konexiorik ez duenean edo itzalita dagoenean ere.
2021/01/04 - 10:56
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Internet bidez iruzurrak egiteagatik
Salerosketako atarien bidez jartzen ziren biktimekin harremanetan, eta objektu baten erosketa negoziatu ondoren, ez zuten ordainketarik egiten.
2020/12/21 - 16:19
Eup! Bizkaiko merkataritzarako plataforma digital berria sortu dute
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritzaren berehalako erronkei aurre egiteko diseinatutako plataforma aurkeztu dute; udaberrian egongo da eskuragarri.
2020/12/14 - 23:50
YouTube, Gmail eta Drive zerbitzuak martxan dira berriro
Googlek arazo teknikoak izan ditu eta, ondorioz, mundu osoko milaka erabiltzailek ezinezkoa izan dute posta elektronikoan sartzea edo bideoak erreproduzitzea.
2020/12/05 - 12:19
.EUS domeinuaren erabilera % 18 hazi da 2020an
Domeinuen zibersegurtasunean sakontzeko asmoz, Cybasque elkartearen kide berri bilakatu da PuntuEUS Fundazioa.
2020/12/04 - 15:23
2.300 produktu daude eskuragarri Durangoko Azokaren online dendan
Lehen aldia denez, webgunean arazoak izaten ari dira eta horregatik antolatzaileek pazientzia eskatzen dute antolatzaileek.
2020/12/02 - 01:28
Kutxabankeko online banka martxan da berriz, hainbat orduz erorita egon ostean
Arazoak astelehenean hasi ziren, eta gauean konpontzea lortu bazuten ere, astearte arratsaldera arte arazoak egon dira aplikazioa, KutxabankPay zerbitzua eta oro har online banka erabiltzeko.
2020/12/01 - 15:44
Kutxabankeko online zerbitzua etenda dago matxura informatiko bat dela eta
Kutxabankek ohartarazten du ahalegin guztia egiten ari direla datozen orduetan matxura konpontu eta Internet bidezko zerbitzua martxan jartzeko.
2020/11/29 - 15:18
Internet bidezko salmentak etengabeko hazkundean eta garraio enpresetan nabari da
Internet bidezko erosketen fenomenoak gorako bidean, etengabe jarraitzen du. Itxialdian % 35 hazi zen eta hemendik urte amaiera bitartean %50eko igoera izango du. Eragina izan du garraio enpresetan.
2020/11/29 - 14:52
Pornografia egiteko Gipuzkoako eta Arabako adingabeak erakartzen zituen sare batek
Madrilen, Malagan eta A Coruñan bizi diren hiru gizoni eginbideak ireki dizkie Ertzaintzak. Orain arte lau biktima, guztiak adingabeak, 12 urtetik 15 urtera bitartekoak, aurkitu dituzte.
2020/11/26 - 09:28
Internet bidezko iruzurrak areagotzen dira Black Friday egunean eta Gabonetan
Guardia Zibilak ohartarazi du Black Friday egunean eta Gabonetan iruzur gehiago egiten direla, baita faltsifikatutako produktuak saltzen direla ere, eta horiek saihesteko hainbat gomendio eman ditu.
2020/11/21 - 17:15
Jendea ezagutzeko plataforma digitalen erabiltzaile kopurua nabarmen hazi da
COVID-19aren ondorioz, harreman sozialak murriztu egin dira, eta jende berria ezagutzeko aukerak geroz eta gutxiago daude. Hori dela eta, online bidezko harremanek gora egin dute.
2020/11/18 - 14:05
Internet bidezko sexu estortsioak ugaritu egin dira Nafarroan, Foruzaingoaren arabera
Metodo ezberdinak erabiltzen dituzte delitu horietan. Kasu batzuetan, salatzaileek emakumeen lagun eskaerak onartu zituzten sare sozialetan.
2020/11/13 - 12:41
16 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian Wallapopen bidez iruzurrak egiteagatik
Iruzurgileek produktu garestiak bilatzen zituzten, teknologikoak batez ere. Behin jasota, Wallapopena zirudien mezu elektroniko bat helarazten zieten biktimei ordainketa egina zegoela esanez.
2020/11/10 - 16:37
Bruselak beste enpresa batzuen datuak "neurri gabe" erabiltzea egotzi dio Amazoni
Europako Batzordearen "atariko" ondorioa da Amazonek Batasuneko lehia arauak urratu dituela online merkataritza txikizkarian.