2020ko datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

65 milioi hiztegi kontsulta eta 12 milioi itzulpen eskaera, Elhuyarren baliabideetan

Itzulpenen % 58 gaztelaniatik euskarara izan dira, eta % 17 euskaratik gaztelaniara.
Elhuyar Hiztegiak
Elhuyarren hiztegien webguneak 6.572.547 bisita izan ditu

Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia arloko zerbitzuek sekula baino erabiltzaile gehiago izan dituzte 2020an.

Elhuyarren hiztegien webguneak 6.572.547 bisita izan ditu, eta 64.985.491 kontsulta egin dituzte erabiltzaileek, 2019an baino % 11 gehiago.

Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztunak, berriz, 1.776.767 bisita izan ditu, eta 12.180.660 itzulpen eskaera jaso ditu. Guztira, 287.949.688 hitz itzuli ditu; % 58 gaztelaniatik euskarara, % 17 euskaratik gaztelaniara, % 8 gaztelaniatik katalanera, % 8 gaztelaniatik galegora, eta % 9 beste hizkuntza-bikoteen arteko itzulpenak izan dira.

Hiztegien webgunean, lehendik zeuden 963 hiztegi-sarrera eguneratu dituela azaldu du Elhuyarrek ohar batean, eta 1.223 berri gehitu; tartean, COVID-19arekin lotutako hiztegi bat osatu du.

Gainera, 2020an #ElhuyarrenGomendioak izenarekin bataiatutako ekimen berri bat jarri da abian. Ekimen horren bitartez, euskararen erabilera egokiarekin lotutako gomendioak argitaratzen dira sare sozialen bidez, eta zabaldutako gomendio guztiak kontsultatzeko aukera dago.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X