EAEko Justizia Auzitegi Nagusia
2021/11/23 - 18:34
Covid ziurtagiria ezartzeko lege bat eta musukoa kalean derrigorrezkoa izatea eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Eremu publikoetan edo ostalaritzako establezimenduetan sartzeko covid ziurtagiria eskatzeko irizpideak Estatu guztian berdinak izan daitezen araudi bat egiteko eskatu dio Iñigo Urkulluren Exekutiboak Espainiako Gobernuari, EAEko Auzitegi Nagusiak baldintza hori ezartzezko baimena ukatu ostean.
2021/11/23 - 13:37
Jaurlaritzak osasun larrialdia berriro ezartzea aztertuko du ZIUetako okupazioak gora egiten badu
50 gaixo larriren langa gainditzen bada eta gainerako adierazleek okerrera egiten badute, EAEko pandemiaren legearen baitan neurriak zorroztea mahai gainean jarriko du Jaurlaritzak. Halaber, Espainiako Gobernuari eskatu dio musukoa kanpoaldean une oro derrigorrezko egiteko berriro.
2021/11/23 - 10:37
Andueza "bide judiziala agortzearen alde" agertu da, Jaurlaritzak ez egitea errespetatzen badu ere
Osasun larrialdirik gabe izurriaren kontra aritzeko "neurriak" har daitezkeela defendatu du PSE-EEko idazkari berriak. Etorkizuneko itunez galdetuta honakoa esan du: "Akordio batek ondo funtzionatu badu, logikoena jarraitzea da".
2021/11/19 - 16:12
EAEko Fiskaltza covid-19 ziurtagiria eskatzeko baimena ematearen alde agertu da
Uste du justifikazio "objektiboa eta zentzuzkoa" dagoela establezimendu jakin batzuetara sartzea ahalbidetu ala ez erabakitzeko; ziurtagiria eskatzea "beharrezkoa, egokia eta proportzionatua" izango litzateke fiskalaren ustez.
2021/11/17 - 16:17
Gorenaren epaiak jurisprudentzia ezarri zuen covid ziurtagiria eskatu ahal izateko, Subijanaren arabera
Bestalde, lehendakaria "itxaropentsu" agertu da EAEko Auzitegi Nagusiak osasun ziurtagiria ezartzeko bermea emango diolakoan.
2021/11/17 - 14:01
Osasun ziurtagiriak epaileen babesa jasoko duen ''itxaropena'' du Urkullu lehendakariak
Hala ere, Iñigo Urkullu lehendakariak gogorarazi du lehen ere fiskaltzaren babesa jaso izan dutela Jaurlaritzaren neurriek, baina azkenean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak kontrako erabakia hartu izan duela.
2021/11/11 - 11:44
Epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batzuk izendatzearen alde agertu da Iñaki Subijana
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak esan du "hori dela Europar Batasunetik iristen zaiguna", eta gai honen inguruan "hausnarketa" hori egin behar dela uste du.
2021/11/08 - 13:50
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Aldundia absolbitzen zuen epairen kontrako Irune Costumeroren helegitea
Aretoak ebatzi duenez, auzipetuak absolbitzeko Bizkaiko Lurralde Auzitegiak emandako "arrazoibideak ez dira, inondik inora, oinarririk gabekoak". Ama bizkaitarrak kasazio errekurtsoa aurkez dezake epaiaren aurka.
2021/11/02 - 16:04
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak zinemetan gozokiak eta freskagarriak kontsumitzeko debekua berretsi du
Auzitegiak berretsi egin du, oraingoz, "ohiko programazio arruntaren menpeko kultura-jarduerak egiten diren instalazioetan gozokiak, freskagarriak eta antzekoak kontsumitzeko debekua" ez baliogabetzeko erabakia.
2021/10/26 - 19:51
EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin du zineman kontsumitzeko debekua indargabetzea, premiazko neurri gisa
Epaimahaiak atzera bota du zinema-aretoen elkartearen eskakizuna, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren kontra aurkeztu duen helegitea onartzen badute, kalte-ordainak jasotzeko aukera izango dutela argudiatuta.
2021/10/21 - 09:52
Kamioiek ez dute bidesaririk ordaindu behar Gipuzkoan, N-1 eta A-15 errepideetatik igarotzeagatik
Gauerdian sartu da indarrean neurria. Hala ere, Foru Gobernua bide horietako bidesariak berreskuratzeko hirugarren arau bat prestatzen ari da.
2021/09/30 - 21:46
Euskadiko futbol-zelaiak % 100era zabaldu ala ez erabakiko du EAEko Auzitegi Nagusiak gaur
Duela bi aste ere helegitea aurkeztu zuen Espainiako Futbol Liga Profesionalak, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko edukieraren kontra. Orduan epaileak helegite hori aintzat hartu zuen eta edukiera % 60ra igo zen.
2021/09/30 - 15:17
N-1eko eta A-15eko bidesariak 2023 urteko hasieran jarriko ditu martxan Gipuzkoak
Epaitegiek aurreko bi arauak baliogabetu ostean, Aldundiak hirugarren proiektua onartu du, "diskriminazio oro saihesten duena".
2021/09/27 - 22:28
VTC zerbitzua 30 minutuko aurrerapenarekin kontratatzea eskatzerik ez dagoela baieztatu dute
EAEko Auzitegi Nagusiak Lehiaren Euskal Agintaritzaren helegitea onartu du. Iragan ekainean, Uber enpresak aurkeztatutako errekurtsoaren zati bat onartu zuen dagoeneko.
2021/09/17 - 17:21
EAEANk Garrido babestu du, Jaurlaritzaren "eraso pertsonalen" aurrean
Agiri bat kaleratu du Eusko Jaurlaritzaren eta lehendakariaren kritikengatik. EAEko agintariek gogor jo dute auzitegiaren aurka futbol estadioen edukiera handitzeagatik.
2021/09/17 - 16:24
Futbol estadioek % 60ko gehieneko edukiera izango dute
Horrekin batera, saskibaloian % 40ko gehieneko edukiera izango dute Bilbao Arenak eta Buesa Arenak.
2021/09/15 - 22:34
Aforoen inguruan egindako autoa argia dela eta erabakiari eutsiko diola adierazi du Garrido epaileak
Iñigo Urkullu lehendakaria oso haserre agertu da auzitegiaren erabakiarekin, zientzia "mespretxatzea" egotzi dio Garrido buru duen aretoari. Lehendakariak esan du pandemiari aurre egiteko, gomendio zientifikoetan oinarrituta jarraituko dutela lanean.
2021/09/15 - 16:02
Urkulluk zientzialariei babesa eman die ''gutxiesten'' dituztenen aurrean
Iñigo Urkulluk Donostian egin ditu adierazpen hauek, EHUren 2021-2022 ikasturteari hasiera emateko ekitaldi ofizialean emandako hitzaldian.
2021/09/14 - 22:27
Ligaren alde egin du Euskadiko Auzitegi Nagusiak futbol zelaietako aforoa % 60ra igoz
Aforo berriak datorren jardunalditik aurrera egongo dira indarrean, hau da, asteburu honetan bertan. Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko.
2021/09/14 - 17:42
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio LaLigari, eta edukierak % 60ra igo ditu
Orain arte, futbol estadioetako edukiera % 30ekoa zen. Epaiaren arabera, Jaurlaritzaren dekretua "neurrizkoa" zen, egoera epidemiologikoa kontuan hartuta, baina orain "zaharkiturik" geratu da, baldintzak aldatu direlako.