Jaurlaritzak osasun larrialdia berriro ezartzea aztertuko du ZIUetako okupazioak gora egiten badu
"Ez goaz ondo!". Horrela laburbildu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak pandemiaren egoera Euskadin. Horren aurrean, EAEko Auzitegi Nagusiak osasun ziurtagiria ezartzeari ezetza eman ostean, Jaurlaritzak iragarri du osasun larrialdia berriro ezartzea aztertuko duela ZIUetako okupazioak gora egiten badu.
Sagardui prentsa aurrera agertu da gobernu bileraren ostean, eta bertan izurritearen bilakaerari buruzko datuak eta gogoeta partekatu ditu. Zehaztu duenez, okerrera egin dute koronabirusaren datuek: intzidentzia metatua 321 kasukoa da 100.000 biztanleko, joan den astean 181 kasukoa izan arren. Ospitaleratzeek ere gora egin dute (114tik 176ra igaro dira), eta ZIUetan 31 gaixo larri daude (duela astebete 30 ziren). Azken adierazle hori izango da, hain justu, neurriak zorrozteko erabiliko dutena. Hala, Osasun sailburuak iragarri duenez, ZIUetako okupazioa 50era iristen bada, urriaren 5etik bertan behera dagoen osasun larrialdia berriro ezartzea aztertuko dute.
Osasun larrialdia berrezarrita, LABI EAEko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea osatuko litzateke berriro, eta pandemiaren aurkako euskal legeak jasotzen dituen neurri "zorrotzagoak" hartzeko aukera eskura izango luke Jaurlaritzak.
Osasun sailburuaren ustez, ezinbestekoa da prebentzio neurriak areagotzea "are gehiago okertu baino lehen". Gogorarazi duenez, joan den astean "lehen ohartarazpena" egin zuten, eta herritarrak konturatu ziren "zerbait ez zegoela ondo". "Dena dela, hezkuntza arloan ez ezik, agerraldiak izaten ari gara txangoetan, ezkontzetan edo afarietan ere", azaldu du.
Horren ildoan, EAEko Auzitegi Nagusiaren atzoko erabakia deitoratu du. "Gure ustez, Auzitegiak gutxietsi egin zuen birusaren hedatzeak pertsona askoren osasunarentzat dakarren arriskua; guk proposatutako neurriak arrisku horri egokituta zeuden", azaldu du.
"Beste hainbat lekutan erabiltzen ari den tresna gabe geratu da Euskadi", kritikatu du Sagarduik, eta horrek, bere ustez, agerian utzi du "bide juridikoak ez duela balio covid-19aren goranzko garapena geldiarazteko". Horren aurrean, Espainiako Gobernuari dei egin dio Jaurlaritzak "tresna juridikoak" sor ditzan.
Musukoa kanpoaldean
Halaber, aurreratu du bihar egitekoa den Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordean honako neurriak hartzea eskatuko duela: kanpoaldean maskara erabiltzeko betebeharra berreskuratzea, covid ziurtagiriaren erabilera arautzea ekitaldi eta establezimendu zehatzetan, hirugarren dosia emateko prozesua aurreratzea, eta "mekanismo guztiak erabiltzea covid-19aren aurkako txerto pediatrikoaren etorrera bizkortzeko eta arintzeko, EMAk onartu ondoren".
"Neurriak behar ditugu, hemen eta orain", azpimarratu du Osasun sailburuak. Era berean, beste gako bat erantsi du: "Txertaketa, txertaketa eta txertaketa".
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.