Kontsumoa
2023/11/24 - 08:04
Kontsumitzen ditugun produktu freskoen % 16k bakarrik dute Euskadiko jatorria
Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko.
2023/11/23 - 15:02
Kutxanbakek hipoteka gastuak itzuli beharko ditu, baina erakundeak dio 2019tik jada egiten duela
Kutxabankek adierazi du 2019an Auzitegi Gorenak epaia kaleratu zuenetik ari direla bidegabe kobratutako hipoteka gastuak bezeroei itzultzen.
2023/11/22 - 18:03
Nola lagundu dezaket elikagaien bankuen bilketan?
Kanpaina ostiralean eta larunbatean izango da. Ohiko elikagaiak eta produktuak supermerkatuetan bertan emateaz gain, transferentziak eta bizumak egin daitezke.
2023/11/21 - 17:55
Hego Euskal Herriko elikagaien bankuek elkartasuna eskatu dute biltegiak betetzeko azaroaren 24an eta 25ean
Hegoaldeko elikagaien bankuek 70.660 pertsona artatzen dituzte lurralde osoan, horietatik 20.700 Bizkaian, 25.500 Nafarroan, 4.115 Araban eta 20.345 Gipuzkoan.
2023/11/10 - 12:14
Gabeziak daude Gipuzkoako eskola publikoetako jantokietan, Facuak salatu duenez
EHIGE konfederazioak eskola-jantokien kontrol eta jarraipen kanpaina bat hasi du, enpresa esleipendunek kontratuetan ezarritako baldintzak bete ditzaten eta eskola-elikadura "osasungarriagoa, justuagoa eta iraunkorragoa" lor dezaten bermatzeko.
2023/10/30 - 15:24
BEZ murriztua duten oinarrizko elikagaien % 52 garestiagoak dira neurria indarrean sartu zenean baino
Facua kontsumitzaileen elkarteak BEZaren deskontua duten ia mila produkturen prezioak aztertu ditu zortzi supermerkatu kate handitan (Alcampo, Aldi, Carrefour, Dia, Eroski, Lidl, Hipercor eta Mercadona).
2023/10/30 - 10:08
KPIa % 3,5ean mantendu da urrian, erregaien merkatzea tarteko
Bestalde, azpiko inflazioa sei hamarren jaitsi da urrian, % 5,2raino.
2023/10/20 - 07:32
''Edari energetikoek kontzentratzeko eta lo egiteko arazoak sor ditzakete haur eta nerabeengan''
Edari energetikoek kafeina eta azukre dosi handiak dituzte, eta horien kontsumoak osasunean, batez ere adin txikikoen artean, kalte handia eragiten duela dio Garbiñe Aizpuru diestista eta nutrizionistak. Galizia izango da adin txikikoen artean edari horien kontsumoa debekatuko duen lehen erkidegoa.
2023/10/13 - 09:08
Hego Euskal Herriko herritarrak dira ostalaritzan gehien gastatzen dutenak Espainiako Estatuan
EAEko herritarrek 1.359 euro bideratzen dituzte ostalaritzara urtean, eta nafarrek zertxobait gutxiago, 1.234. Bestalde, 15 urtetik gorako herritarrek urtean 75 litro alkohol edaten dituzte batez beste.
2023/09/28 - 11:32
Inflazioa % 3,5era igo da irailean, argindarraren eta erregaien garestitzea tarteko
Datu aurreratua da honakoa, eta urriaren 13ra arte itxaron beharko da behin betikoa ezagutzeko. Hirugarren hilabetea da jarraian urteko tasa igotzen dena, eta 2022ko ekainetik hilabete bakarrean erregistratutako hazkunde handiena.
2023/09/21 - 16:05
'Vending' edo salmenta makinak, hazten ari den sektorea EAEn
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan salmenta automatikoko 15.000 makina inguru daude, eta, batez ere, edari beroak eta hotzak eta elikagaiak saltzen dituzte. Sektoreak Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketa egingo du urriaren 4an Eltziegon.
2023/09/18 - 14:35
Pandemia osteko hazkundea iragarritakoa baino handiagoa izan zen: % 6,4koa 2021ean, eta % 5,8koa, 2022an
Azken bi urteotako BPGren datuak berrikusi ditu Espainiako Estatistika Institutuak, eta kalkulu berrien arabera, 2022an gainditu zuen Espainiako ekonomiak pandemiak eragindako zuloa.
2023/09/08 - 15:14
OCUk salatu du Espainian oliba-olioa Italian, Frantzian eta Portugalen baino "askoz garestiagoa" dela
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen arabera, kasu batzuetan, prezio-igoerak % 30etik gorakoak dira, eta litro bat "erraz" iristen da 10 eurora. Gainera, Espainian oliba-olioaren prezioa inguruko herrialdetakoa (Italia, Frantzia eta Portugal) baino "askoz altuagoa" dela salatu du.
2023/09/03 - 16:49
Familiek eskola hasiera garestiari aurre egin beharko diote aurten ere
Koaderno eta testuliburuen prezioak asko igo dira. Familiek, batez beste, seme-alaba bakoitzeko 228 euro gastatuko dituzte material guztia erosten badute, iaz baino ia % 10 gutxiago. Berrerabiltzea indartu egin da familia askotan.
2023/09/03 - 12:54
Frantziako Gobernuak zigarro elektronikoak debekatu nahi ditu, gazteen kontsumoan eragina dutelakoan
Elisabeth Borne lehen ministroak tabakismoaren aurkako plan nazionala aurkeztuko duela iragarri, eta kontsumoak gora egin duela eta "urtean 75.000 hildako" eragiten dituela azpimarratu du.
2023/08/30 - 15:11
'Vending' edo salmenta makinak, hazten ari den sektorea EAEn
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan salmenta automatikoko 15.000 makina inguru daude, eta, batez ere, edari beroak eta hotzak eta elikagaiak saltzen dituzte. Halaber, produktu "osasuntsuen" aldeko eskaria hazten ari dela diote sektoretik. Betiko negozio askok horietakoak jartzeko hautua egin dute.
2023/08/30 - 11:02
Abuztuko KPI aurreratua % 2,6raino igo da eta azpiko inflazioa % 6,1era jaitsi da
Espainiako Estatuan, urte arteko tasa uztailean baino hiru hamarren handiagoa izan da.
2023/08/28 - 22:54
Eskola materialaren prezioak gora egin du, eta askok bigarren eskuko liburuak erostea erabaki dute
Batzuk dagoeneko hasi dira eskolara itzultzeko prestatzen, eta ez edonola; testuliburuak birsalmenta aplikazioetan erosita. Hain zuzen, Wallapopen arabera, % 400 hazi da eskola liburuen salmenta. Liburuak ez ezik, beste gauza asko ere aurkitu daitezke.
2023/08/26 - 19:36
Nafarroako familiek 328 euro gastatuko dituzte eskolara bueltan
Irache Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak garai honetan ere "kontsumo arduratsua" egiteko deia egin die guraso nafarrei.
2023/08/25 - 16:37
Tabakoa erosteko adina 22 urtera igotzeko eskaera egin dute adituek
Europako Kardiologia Elkartearen ikerketa batek erakutsi du erretzaileek geroz eta gazteago hasten badia, orduan eta menpekotasun handiagoa garatuko dutela. Hala, zenbait neurri proposatu dituzte tabakismoak behera egin dezan, horien artean tabako paketearen prezioa bikoiztea.