'Vending' edo salmenta makinak, hazten ari den sektorea EAEn
Salmenta makinak (vending izenaz ezagutzen dira) aspaldidanik daude gure kaleetan, eta denbora honetan kontsumitzaileak erakartzea lortu dute. Baina ba al dute etorkizunik? Eta, hala bada, betiko negozioen ordezko ala osagarri dira?
Zenbait kontsumitzailek nahiago dute denda fisiko batean erosi; eta beste batzuentzat, berriz, errazagoa da salmenta makinetara joatea.
Euskadiko Vending Enpresen 21. Topaketa aurkeztu dute gaur goizean, Gasteizen. Urriaren 4an egingo da Eltziegoko Marques de Riscal upategian eta aurtengo gai nagusia "vendingaren irudia" izango da. Halaber, erreleboa eta berrikuntza ere mintzagai izango dituzte. Bestalde, sektoreko enpresa txiki eta ertainen lana goraipatzeko eta harremanak sendotzeko baliatuko dute hitzordua.
Datu zehatzik ez badago ere, Euskal Autonomia Erkidegoan edari beroak, hotzak eta elikagaiak eskaintzen dituzten 15.000 makina inguru daude, EVE Euskadiko Vending Elkarteak emandako datuen arabera.
Elkarte horretatik adierazi dutenez, sektoreak hazten jarraituko du, instalatutako salmenta makinen kopurua gora egiten ari baita. Halaber, produktu "osasuntsuak" eskaintzearen aldeko apustua hazten ari dela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko