Lana
2025/05/29 - 14:35
Langile bat hil da Bilbon, eraikin bateko teilatutik erorita
Istripua 10:30ak aldera gertatu da Jose Maria Ugarteburu kalean. Gaurkoarekin, dagoeneko lau pertsona dira aste honetan Hego Euskal Herrian lan-istripuz.
2025/05/28 - 16:45
Ikasle gehiago erakartzea da EHUko Kimika Fakultatearen erronka nagusietako bat
1975ean sortu zen EHUren Kimika Fakultatea eta 2.000 lizentziatu, 650 graduatu eta 600 doktore atera dira geroztik. Enplegu tasa altuena duen gradua da. Hala ere, kimikagintzak profesionalen beharra du, eta horixe da fakultatearen erronka nagusietako bat.
2025/05/28 - 14:06
EAEk langile falta izango du 2036an: gutxienez 20.000 langile behar izango dira
Laboral Kutxak ikerketa egin du, eta proposatu du langile nagusien laneratzea sustatzea, pertsona migratzaileak erakartzea eta lanbiderako prestakuntza eguneratzea.
2025/05/28 - 09:45
Bridgestone Basaurik borondatezko 234 baja eskaera jaso ditu, baina guztiak ez dira onartuko
Borondatezko bajak hartzen dituzten langileek, lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordainaz gain (hileko soldaten mugarik gabe), 30.000 euro jasoko dituzte.
2025/05/27 - 19:24
49 urteko behargin bat hil da Atxondon, abiadura handiko trenaren lanetan
Hildakoa azpikontratatutako Conprovial enpresarentzat ari zen lanean. Pieza bat gainera erori zitzaion astelehenean, eta zauri larriak eta odoljario handia eragin zizkion.
2025/05/27 - 17:13
Langile bat hil da Amurrion, Tubos Reunidos enpresan lanean ari zela altutik erorita
Zerbitzu medikuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. 12:40an inguru gertatu da ezbeharra. Lantegiko enpresa-batzordeak 24 orduz lantegiaren jarduera etetea eskatu du. Horrekin batera, batzordeak elkarretaratzea deitu du asteazken honetarako, 09:00etan, lantegiaren sarreran.
2025/05/26 - 14:48
ELAk Guardian multinazionalaren aurkako salaketa jarri du, langileen aurkako delitua egitea leporatuta
Sindikatuak Amurrioko epaitegian aurkeztu duen salaketaren arabera, Laudioko Guardian lantegiaren zati bat Parter Capital taldeari saldu zioten eta horrek eragin zuen azkenean 2024ko uztailean enpresa ixtea.
2025/05/21 - 16:18
ELAk sei greba egun deitu ditu Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, negoziazioaren "blokeoa" salatzeko
Sektoreko 5.000 bat langileri grebarekin bat egiteko deia egin die sindikatuak ekainaren 11, 12 eta 13an, eta uztailaren 9, 10 eta 11n.
2025/05/21 - 10:05
Lana izan arren, ongizaterik ez: seme-alabak dituzten EAEko langile-familien ia % 16 pobrezian bizi dira
Save the Childrenen txosten baten arabera, lana izatea ez da ongizatearen sinonimoa. Seme-alabak dituzten familiek, batez ere guraso bakarrekoek eta ugariek, lan-merkatu prekarioaren ondorioak sufritzen dituzte.
2025/05/19 - 09:59
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren astea, Bridgestone Basauri eta Ukrainako gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/17 - 15:18
Igor Mena (CCOO): ''Langileek prozesuari amaiera ematea aukeratu dute askatasunez''
"Prozesu luzea eta gogorra" izan dela aitortu du Bridgestoneko batzordeko CCOOko ordezkariak. Langileek onartu ostean, astelehenean sinatuko dute sindikatuek enpresak egindako azken proposamena.
2025/05/17 - 01:00
Bridgestoneko beharginek onartu egin dute lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena
Basauriko lantegian, % 93ko parte-hartzearekin, 569 langilek eman diote baiezko botoa enpresaren proposamenari, eta 191k ezezkoa. Kantabriakoan, berriz, parte-hartzea % 91,4koa izan da, eta 236 langilek baiezko botoa eman dute eta 131k ezezkoa.
2025/05/16 - 14:39
Bridgestoneko beharginak lan-erregulazioko espedientearen azken proposamena bozkatzen ari dira gaur
Basauriko lantegian parte-hartze altua izaten ari da, sindikatuen arabera. Botoen zenbaketa 22:00etan egingo dute, eta erreferendumaren emaitza Basauriko (Bizkaia) eta Puente San Migueleko (Kantabria) lantegien boto guztien batuketa izango da.
2025/05/14 - 09:49
Albiste izango dira: Bilboko ustezko hiltzailearen epaiketa, Pepe Mujicaren heriotza eta CEBEK
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/13 - 16:06
Lanaldia 37,5 ordura murriztea lan-hitzarmenaren esparruan negoziatzea defendatu du CEBEK patronalak
Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioaren arabera, lanaldiaren murrizketak lan-kostuen igoera eragingo du eta horrek ondorioak izango ditu produktuaren prezioan eta produktibitatean.
2025/05/12 - 13:27
Basauriko Bridgestoneko langileek ekoizpena gelditu dute berriro, negoziazioek jarraitzen duten bitartean
Azkenaldian deitu dituzten hiru greba egunetako azkena izango da, eta lan-erregulazioko txostenaren proposamena hobetu ostean iritsi da. Grebarekin bat eginez, langileen batzordeak eta zuzendaritzak bilera egingo dute negoziatzen jarraitzeko.
2025/05/11 - 15:20
Enpresari bat atxilotu dute Idiazabalen, langile atzerritarrak esplotatzeagatik zuntz optikoa instalatzeko
32 urteko emakume bat atxilotu dute Logroñon, kasuarekin zerikusia duelakoan. Ikerketa urtarrilean hasi zen, pertsona batek salatu zuenean egunean 10 ordu baino gehiago lan egin arren, asteburuak barne, ez zuela nahikoa baliabide, "ezta jateko ere". Bost salaketa daude, baina gehiago espero dira.
2025/05/10 - 15:54
Yolanda Diazek esan du Espainia alderik alde zeharkatuko duela, 37,5 orduko lan-astea aldarrikatzeko
Diazen ustez, lanaldia murrizteko eskariak "arerio asko ditu, arrazoi ekonomikoak direla eta". "Ez naiz inongo mahaitik altxatuko neurri hori Diputatuen Kongresuan onartu arte. Ez dago atzera bueltarik", erantsi du.
2025/05/10 - 12:09
Sindikatuak: ''Herri gisa bai euskalduntzeari bai inklusioari eragingo dieten neurriak lortu ditugu''
Irakasleen artean gehiengo sindikala duen Steilasek azpimarratu duenez, euren eskaera nagusiak bete dira. Gainerako sindikatuak ere pozik agertu dira akordio horrek baliabide gehiago eskaini eta lan-baldintzak hobetuko dituelako.
2025/05/10 - 11:36
Pedrosa: ''Akordio historiko honekin lortu dugu benetan erdigunean jartzea eskola publikoaren hobekuntza''
Gehiengo sindikalarekin bart lortutako akordioa txalotu du Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak. Adostutakoaren arabera, eskola-orduak 21era murriztuko dira Lehen eta Haur Hezkuntzan, eta 17ra Bigarren Hezkuntzan. Greba deialdiak bertan behera geratu dira.