Euskadiko gazteen % 70 pozik daude bere lan-egoerarekin
Gazteen ustez, Euskadiri eragiten dioten arazo nagusiak lan-merkatua, etxebizitza, zailtasun ekonomikoak eta osasunarekin lotutako gaiak dira.
Euskadiko gazteen % 70ek positiboki baloratzen dute beren lan-egoera. Ehuneko hori hazi egin da 2019an erregistratutako % 64arekin alderatuta.
Gaur, uztailak 9, Gazteen Nazioarteko Eguna, Eusko Jaurlaritzak gazteen pertzepzioak jasotzen dituen txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak egin zuen hori 2024an, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen datuez baliatuz.
Ikerketaren arabera, euskal gazteek modu positiboan baloratzen dute euren egoera pertsonala —10etik 7,2ko puntuazioa eman diote—, 30 urte edo gehiago dituztenen balorazioa (7,0koa) baino pixka bat altuagoa.
Lanari dagokionez, gazteek beren lanak sortzen dien interesa kontuan hartzen dute (% 46), hori da haientzat inportanteena. Horren atzetik, enpleguaren egonkortasuna (% 39), lanak gizarteri dakarkion onura (% 37) eta ordutegia (% 34).
Hala ere, lana duten gazteen % 22k soilik adierazi dute oso gustura daudela soldatarekin. 30 urtetik gorakoen artean berriz, % 15etik gorakoa da datua.
Halaber, txostenak adierazten du gizon gazteak emakumeak baino gusturago daudela lanpostuen egonkortasunari eta ordainketari dagokienez. Horren bueltan, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu den Nerea Melgosak nabarmendu du garrantzitsua dela gazteen soldatak hobetzea, erronka demografikoari aurre egin ahal izateko.
Pertzepzio orokorrari dagokionez, 6,2ko nota ematen diote Euskadiko egoerari, 30 urtetik gorakoek baino hobexeagoa. Espainiako egoeraren balorazioa baxuagoa da, 5,2 punturekin, nahiz eta 30 urtetik gorakoek emandako 4,7ko puntuazioa ere gainditzen duen.
Euskadiri eragiten dioten arazo nagusiei dagokienez, euskal gazteek lan-merkatua (% 37) eta etxebizitza (% 36) identifikatzen dituzte ezer baino lehen. Zailtasun ekonomikoak eta osasunarekin lotutako gaiak daude ondoren, % 20ko datuarekin.
Bukatzeko, txostenak nabarmentzen du Unibertsitatea dela gazteak gehien fio diren erakundea (% 84), eta, ondoren, euskal administrazio publikoa, hiru mailatan: Eusko Jaurlaritza (% 75), foru-aldundiak (% 68) eta udalak (% 70).
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik beroari lotutako ia 300 heriotza posible erregistratu ditu udan
Adinari begiratuta, hildakoen % 92k 65 urte baino gehiago zituen, Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera.
Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde
Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.
Giro aparta Bilbon, lehiaketa gastronomikoan, bilbainadekin, eta publiko guztientzako hamarnaka jardueratan
Musika, antzerki eta dantza ikuskizunak tradizio jarduerekin uztartuko dira astelehen honetan, hala nola lehiaketa gastronomikoarekin, zezensuzkoarekin eta su artifizialekin. Gaur Athleticeko jokalarien harrera izango da eta Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioa egingo du.
Gernikako gaztetxeko kideek Udalak bertan egin nahi duen liburutegiko obrak atzeratzeko eskatu dute, alternatiba seguru bat izan arte
Duela urtebete baino gehiago okupatu zuten Gazte Asanbladako kideek “hamar urte baino gehiagoz hutsik” egon den eraikina.
Gizon batek sexu-erasoa egin dio emakume bati Iruñean, eta erasoa eragozten saiatu den pertsona bat jo du
Gainera, beste gizon bat atxilotu dute Nafarroako hiriburuan, bikotekide ohia kalean jo omen duelako.
Osasun Ministerioak eta erkidegoek Ceutara 45.000 txerto bidaltzea adostu dute
Ceutak hirukoitz birikoaren 15.000 dosi eta difteria-tetanos, barizela zein polioaren aurkako 30.000 jasoko ditu, uztailaren amaieran iritsitako adingabe migratzaileei txertoa jartzeko.
Nafarroako Gobernuak eta Petilla Aragoiko Udalak 150.000 eurotik gorako plana adostu dute, datozen suteen aurrean herria babesteko
Udako sute larriaren ostean, suebaki berriak, bigarren ur-putzu bat eta gazteentzako abeltzaintza-proiektu bat abiatzea adostu dute.
Biobizkaiak osasun-produktu pertsonalizatuak fabrikatuko ditu 3D inprimaketaren bidez
Lizentzia horri esker, Aurpegi-masailetako Kirurgia, Bihotz-hodietako Kirurgia, Traumatologia, Otorrinolaringologia eta Onkologia Erradioterapikorako produktuen bost familia fabrikatu ahalko dira.
Hondarribiko Alarde tradizionalak utzi egin du gatazkari konponbidea emateko elkarrizketa prozesua
Udalak kezka agertu du erabakiaren aurrean, baina gatazka sozialari konponbide partekatu eta iraunkorra bilatzeko lanean jarraituko duela berretsi du.
A8an Abanton Kantabriarako noranzkoan sortu diren auto-ilarak amaitu dira dagoeneko
Kantabriarako norantzan erreietako bat itxi behar izan dute lanak egin ahal izateko, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira inguru horretan, baina, behin lanak amaituta, konpondu dira ilarak ere.