Langabezia
2023/09/15 - 07:00
15 urte Lehman Brothers erori zela: utzi zizkigun ikasgaiak
15 urte bete dira Lehman Brothersek, AEBko laugarren inbertsio banku handiena zenak, porrot egin zuela. Historiako krisi ekonomiko handiena eragin zuen. Estibaliz Cosano EITB Mediako Ekonomia arduradunak azaldu dizkigu arrazoiak, ondorioak eta krisi honek utzi digun herentzia.
2023/09/04 - 13:09
Gurpeguik nabarmendu du abuztuan enpleguak ohiko portaera izan duela aurten ere
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen hitzetan, abuztua enpleguan bilakaera txarra izan duen hilabetea izan arren, urteko lehen seihilekoa oso ona izan da. Horren ustez, oinarria sendoa da urtea amaitu arte espero duten susperraldirako.
2023/09/04 - 12:41
Legegintzaldi honetarako helburua berretsi du Urkulluk: langabezia-tasa ''% 7ko parametroetara'' jaistea
Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadin dagoen "Gizarte Segurantzako afiliazio-joera errekorra" azpimarratu du astelehen honetan, eta legegintzaldi honetarako langabezia-tasa "% 7ko parametroetara" jaisteko helburua berretsi du.
2023/09/04 - 11:44
Langabeziak gora egin du abuztuan Euskadin, bigarren hilabetez jarraian, baina 2008ko datuetatik urrun
Bestalde, Nafarroak aurreko hilean baino 13 afiliazio gehiago izan ditu, eta guztira 29.164 langabe daude Foru Erkidegoan.
2023/08/02 - 13:42
Langabezia % 0,76 igo da EAEn, eta % 0,39 egin du behera Nafarroan
2008tik uztailean erregistratutako langabe kopururik txikiena izan du EAEk, baina afiliatuen kopurua milioi bateko langatik jaitsi da. Nafarroan, berriz, ekainean baino 1.250 afiliazio gehiago zeuden uztailean, orotara, 305.106.
2023/07/21 - 12:09
Langabezia-tasa %7,4ra arte jaitsi da bigarren hiruhilekoan EAEn
14.500 pertsona gutxiago daude langabezian. Landunak, berriz, 10.800 gehiago dira eta okupazio tasa %70,1era igo da. Sektore ia guztietan egin du gora, industrian izan ezik.
2023/07/04 - 14:05
2.643 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian ekainean
Lau lurraldeetan egin du behera langabeziak, bereziki Nafarroan (% 2,49 gutxiago) eta Araban (% 2,35). Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak oso positibotzat jo dituzte datuok.
2023/07/04 - 10:39
Albiste izango dira: Tourra, EAEn: balorazioa, Osasun Plana 2030 eta ekaineko langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/29 - 16:26
Laboral Kutxak 2023rako % 1,7ko hazkunde tasa aurreikusi du EAEn, eta % 1,5ekoa Nafarroan
Erakunde horrek egindako Euskal Ekonomiaren Txostenak ondorioztatzen duenez, bereizi egin behar dira zerbitzuen eta industriaren sektoreak, ahulezia nabaria baita azken horretan.
2023/06/21 - 22:40
Adimen artifizialak munduan diren hamar lanpostutik zortzitan eragina izango duela diote adituek
Batez ere, automatizatuta dauden lanpostuak galdu edo aldatu egingo dira. Beste asko, ordea, hobetu egingo dira adimen artifizialari esker.
2023/06/02 - 17:16
306.530 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan, inoiz baino gehiago
Nafarroan 30.012 pertsona zeuden langabezian amaitu berri den hilabetean, 2008 amaieratik izan den kopururik txikiena.
2023/06/02 - 13:08
Lehen aldiz, milioi bat pertsona baino gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda EAEn
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, "datu historikoak" dira. Gaineratu duenez, legegintzaldia hasi zenetik 64.000 lanpostu sortu dira.
2023/06/02 - 11:11
726 langabe gutxiago zenbatu dituzte maiatzean EAEn, eta 832 gutxiago Nafarroan
Guztira, 107.275 langabe daude EAEn eta 30.012 Nafarroan. Lehen aldiz, milioi bat pertsona baino gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda EAEn, eta Nafarroako afiliazioak marka historiko berri bat ezarri du: 306.530 pertsona.
2023/05/11 - 11:21
Garbiñe Aranburu: "Soldaten akordioak ez du langileen erosahalmena bermatzen, ezta KPIa ere"
LABeko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, Euskal Herrian "beste errealitate sindikal bat dago, eta ez da aplikatuko". Bestalde, ELA sindikatua estu hartu du, eta Adegi Gipuzkoako patronalarekin "aliantza" izatea leporatu dio.
2023/05/04 - 14:38
1.191 langabe gutxiago zenbatu dituzte apirilean EAEn, eta 1.106 gutxiago Nafarroan
Guztira, 108.001 langabe daude EAEn eta 30.844 Nafarroan. Afiliazioari dagokionez, apirilean 997.243 pertsona zeuden EAEn Gizarte Segurantzan izena emanda, eta 303.769, Nafarroan.
2023/05/04 - 14:12
Carmen Maeztu: ''Enplegu sorrera historikoa izan da apirilean''
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak azaldu duenez, inoiz baino pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan: 303.769.
2023/05/04 - 14:09
Alfonso Gurpegui: ''Gizarte Segurantzako afiliazioak marka historiko berri bat ezarri du''
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen arabera, langabeziak behera egin du berriro EAEn lurralde guztietan, gizonen eta emakumeen artean, adin-tarte guztietan eta sektore guztietan.
2023/05/04 - 12:06
Zupiria: ''Langabezia datuen balorazio baikorra egin behar dugu''
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, langabe kopuru gutxiago eta Gizarte Segurantzan afiliatu gehiago egoteak "bide onean goazela" esan nahi du, eta datuon balorazio "baikorra" egin du ETB-1eko "Egun On Euskadin" egin dioten elkarrizketan.
2023/05/03 - 13:57
Euroguneko langabezia % 6,5era jaitsi da martxoan, eta inoizko txikiena da
Europar Batasunean, berriz, langabezia tasa % 6koa izan da martxoan. Espainiak du 27 herrialdeen artean langabezia tasarik handiena, % 12,8koa.
2023/04/27 - 12:26
Langabezia-tasa % 8,44koa izan da EAEn lehen hiruhilekoan, eta % 12,13koa Nafarroan
Aurtengo lehen hiru hilabeteen Biztanleria Aktiboaren Inkesta kaleratu du INEk. Horren arabera, epe horretan 4.700 lanpostu galdu dira EAEn, eta 6.400 Foru Erkidegoan.