Langabezia
2024/01/26 - 10:18
52.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2023an
Langabezia tasa % 6,33ra jaitsi da EAEn eta % 9,32ra Nafarroan. EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa seigarrena da. Urte amaieran, guztira, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan.
2024/01/19 - 12:54
Langabezia % 7ra jaitsi da EAEn, 2008tik izan den mailarik baxuenera
EAEko langabezia-tasa % 7ra jaitsi dela jakinarazi du gaur Eustatek. 2008tik izan den mailarik baxuena da.
2024/01/19 - 09:16
Albiste izango dira: San Sebastian bezpera, Euskal Sagardoa eta Enpleguaren datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/12 - 13:07
Mendiak nabarmendu du Sanchezek ez duela autonomia erkidego bat besteen gainetik lehenesten
Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren arabera, migrazio eskumena ez da goizetik gauera eskualdatuko Kataluniara.
2024/01/11 - 12:49
Diazek bilerara deitu ditu sindikatuak langabeziako sorospena negoziatzeko eta gutxieneko soldata igotzeko
Kongresuak dekretua atzera bota ostean, Lan ministroak iragarri du Eztabaida Sozialerako Mahaia deituko duela erreforma agente sozialekin negoziatzeko. Horrez gain, gutxieneko soldataren igoera, % 4-5-ekoa, adostu nahi du sindikatuekin, CEOE patronala akordiotik kanpo geratu baita.
2024/01/11 - 11:15
Hauek dira indarrean jarraitu edo aktibatzen diren neurriak, dekretuak bozkatu ondoren
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du langabezia-sorospenaren erreforma jasotzen zuen lege-dekretua. Espainiako Gobernuak, ostera, Justiziari eta Funtzio Publikoari buruzko neurrien erreforma (omnibus) eta krisiaren aurkako neurrien dekretua salbatu ahal izan ditu.
2024/01/10 - 16:19
Langabeziako sorospenaren dekretua bertan behera botako du Podemosek, kontrako botoa berretsi baitu
Podemosek, aldiz, akordioa lortu du PSOErekin, gizarte-ezkutuari buruzko eta Justiziari buruzko beste dekretu bat babesteko.
2024/01/03 - 12:13
Langabezia % 2,72 jaitsi da urte amaieran EAEn, eta % 5,13 Nafarroan, 2022arekin alderatuta
Euskal Autonomia Erkidegoan, abenduan, 3.019 langabe gutxiago zeuden; Nafarroan, 1.622 gutxiago. EAEko afiliazioak marka historiko berri bat ezarri du (1.012.947 pertsona), eta 5.783 pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan.
2023/12/19 - 13:27
Euskal ekonomiaren hazkundea aurreikusitakoa baino txikiagoa izango dela dio Laboral Kutxak
Izan ere, hazkunde hori %1,4koa izango dutela adierazi dute gaur, aurreikusitakoa baino hiru hamarren gutxiago. Horrez gain, enpleguak % 1,1 gora egitea espero du entitateak.
2023/12/19 - 12:20
Langabezia subsidioaren inguruan akordioa erdietsi dute Lan eta Ekonomia ministerioek
Laguntza lehen sei hilabeteetan 570 eurora igotzea aurreikusten du itunak, eta hurrengo sei hilabeteetan 540 eurora. Gainera, familia-kargarik gabeko 45 urtetik beherako langabeak ere jasoko dute subsidioa.
2023/12/04 - 22:52
UGT, CCOO eta CEOEk ez dute babestu langabeen laguntzaren erreforma, eta Gobernuaren "presa" kritikatu dute
Sindikatuek eta patronalak aldaketak proposatuko dituzte datozen egunetan. "Erreforma hori nabarmen hobetzen saiatuko gara, eta hala bada, aurrera egin ahal izango da" esan dute.
2023/12/04 - 17:40
Sindikatu nagusiek ontzat hartu dute EAEko langabeziaren jaitsiera, baina gazteen prekarietatea deitoratu dute
Azaroan, 1.493 langabe gutxiago zenbatu dira Euskadin, % 1,36 gutxiago urriarekin alderatuta; beraz, langabeen kopurua 108.152 pertsonakoa da, 2008tik azaro batean erregistratutako zifrarik txikiena.
2023/12/04 - 10:06
1.493 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 160 gehiago Nafarroan, azaroan
Guztira, 108.152 pertsona daude Lanbiden izena emanda —2008tik azaroan erregistratutako langabetu kopuru txikiena—, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, 30.160 pertsona. Hala ere, iazko azaroarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 2,31) eta baita Nafarroan (% 4,23) ere.
2023/12/04 - 09:22
Albiste izango dira: Istripua Lezon, zauritu bat oso larri; Whatsapp Orain, euskaraz eta langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/01 - 11:48
EAEko BPG eta enplegua % 1,6 hazi ziren aurreko udan
Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, soilik % 0,2ko hazkundea izan zuen BPGk, pandemiatik izan den hiruhileko arteko datu okerrenetako bat.
2023/11/03 - 11:40
2.920 langabe gehiago zenbatu dituzte EAEn eta 694 gehiago Nafarroan, urrian
Hala ere, iazko urriarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 1,9) eta baita Nafarroan (% 4,1) ere. EAEn irailean baino 13.675 afiliatu gehiago daude irailean, eta 2.025 gehiago Nafarroan.
2023/11/03 - 11:29
Idoia Mendiaren ustez, ''paradoxa'' da langabeen eta kotizatzaile berrien kopuruak gora egitea
Legebiltzarreko kontrol saioan, Mendia sailburuak langabezia datuak aztertu ditu. Urrian % 2,74 igo da langabezia Euskadin, bigarren hilabetez jarraian. Orain 2.920 langabe gehiago daude irailean baino, 109.645 guztira. Zifra hori, ordea, baxuena da 2008ko urritik.
2023/11/03 - 09:10
Albiste izango dira: Haize eta olatu denboralea, Pedro Sanchezen inbestidura eta urriko langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/26 - 11:07
Langabezia tasa % 8,32koa izan da EAEn hirugarren hiruhilekoan, eta % 9,29koa Nafarroan
Hala ere, EAEn 2.800 lanpostu suntsitu diren bitartean, Nafarroan 2.800 lanpostu sortu dira azken hiruhilekoan. Espainiako Estatuko batez besteko langabezia tasa, bestalde, % 11,84koa da.
2023/10/26 - 10:22
Albiste izango dira: Israel-Hamas gerra, langabezia datuak eta interes tasak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.