1.493 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 160 gehiago Nafarroan, azaroan
Euskal Autonomia Erkidegoan urrian baino 1.493 pertsona gutxiago zeuden lanik gabe (% 1,36ko jaitsiera) azaroan, eta Nafarroan, aldiz, 160 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 0,53) azken hilabetean. Guztira, 108.152 pertsona daude Lanbiden izena emanda —2008tik azaroan erregistratutako langabetu kopuru txikiena—, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, 30.160 pertsona.
Hala ere, iazko azaroarekin alderatuta langabeziak behera egin du bai EAEn (% 2,31) eta baita Nafarroan (% 4,23) ere, Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera. Zehazki, EAEren kasuan 2.558 gutxiago dira, eta, Nafarroan, 1.333 gutxiago.
Hiru lurraldeetan jaitsi da langabeen kopurua aurreko hilaren aldean: Araban 457 langabe gutxiago (% 2,36ko jaitsiera), Bizkaian 732 gutxiago (% 1,19ko jaitsiera) eta 304 gutxiago Gipuzkoan (% 1,06ko jaitsiera). Iazko datuekin alderatuta, ordea, Gipuzkoan jaitsi da gehien langabezia, % 2,74, (798 langabe gutxiago), Bizkaiaren, % 2,67, (1.671 langabe gutxiago) eta Arabaren aurretik, % 0,47 (89 langabe gutxiago).
Afiliazioari dagokionez, EAEn, azaroan, 1.011.231 afiliatu zeuden Gizarte Segurantzan, hau da, urrian baino 2.563 gehiago (% 0,25), Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera. 2022ko azaroan baino 17.976 kotizatzaile gehiago daude iaz baino % 1,81 gehiago, beraz.
2022ko azaroan baino 17.976 kotizatzaile gehiago daude iaz baino % 1,81 gehiago, beraz.
Kontratazioari dagokionez, azaroan berriro kontratu mugagabeak nabarmendu dira, sinatutako guztien % 24,47 horrelakoak izan baitira. Guztira, 63.163 kontratu berri sinatu ziren, eta horietatik 15.455ek izaera hori izan dute. Horien artean, hilabete bat gehiago nabarmentzekoak dira etxeko jarduerak; izan ere, urrian sinatutako ia kontratu berri guztiak (10etik ia 9) mugagabeak dira.
Nafarroan 293 afiliatu galdu ditu Gizarte Segurantzak, % 0,10 gutxiago urritik, eta 307.866 dira kotizatzen dutenak.
2022ko azaroarekin alderatuta, 5.581 afiliatu gehiago daude, hau da, % 1,85 gehiago.
Kontratazioei dagokienez, azaroan 23.553 kontratu sinatu dira, aurreko hilabetean baino % 8,9 gutxiago (2.305 gutxiago). Urte arteko datuak alderatuta, jaitsiera % 2,4koa izan da (568 kontratu).
Bestalde, aldi baterako kontratuak nabarmendu dira (18.252 kontratu) aldi baterako kontratuen gainetik (5.301 kontratu). Hortaz, sinatutako kontratu guztien % 22,5 mugagabeak izan dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira. Hala ere, bakoitzak marko komuna handitu zein osatu ahal izango du, bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.