52.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2023an
Hego Euskal Herrian lan merkatuak 52.500 lanpostu sortu zituen 2023an: 47.700 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 4.800 Nafarroan. Gauzak horrela, urtebetean % 5,02 eta % 1,62 igo da lana dutenen kopurua.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoan 22.200 lanpostu sortu ziren (% 2,28) EAEn eta Nafarroan, aldiz, 1.200 lanpostu suntsitu ziren (% -0,40), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.
EAEn 997.000 langile zenbatu zituzten iazko urtearen amaieran eta Nafarroan, berriz, 297.800.
Iaz, langabezia tasa % 6,33ra jaitsi zen EAEn eta % 9,32ra, Nafarroan. EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa seigarrena da.
Urte amaieran, guztira, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan, duela urtebete baino 22.600 (% 25,1) eta 2.300 (% 6,91) gutxiago, hurrenez hurren.
Bestalde, Espainiako Estatuari dagokionez, guztira 783.000 lanpostu sortu ziren 2023an (% 3,8 gehiago), eta guztira 21.246.900 langile zenbatu zituzten lanean. Halaber, urte amaieran langabezia tasa % 11,76koa zen, 2022an baino 1,1 puntu gutxiago, eta guztira 2.830.600 pertsona zeuden lanik gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.