2.643 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian ekainean
Ekainean, 2.643 pertsona gutxiago zeuden langabezian, betiere aurreko hilabetearekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak eta Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak emandako datuen arabera.
Lau lurraldeetan egin du behera langabeziak, baina bereziki aipagarria dira Nafarroako (% 2,49ko jaitsiera, 747 langabe gutxiago) eta Arabako beherakadak (%2,35, 447 langabe gutxiago). Ondoren datoz Bizkaiko datuak, % 1,66ko jaitsierarekin (1.002 langabe gutxiago) eta Gipuzkoakoak (% 1,59, 447 gutxiago).
2022ko ekaineko datuekin alderatuta ere, behera egin du langabe kopuruak. EAEn 6.263 pertsona gutxiago zeuden lan barik, % 5,61 gutxiago. Lurraldeka, honakoa izan da bilakaera: Gipuzkoan % 5,94 jaitsi da (1738 langabe gutxiago); Bizkaian, % 5,93 % (-3744 langabe) eta Araban, % 4,04 (-781 ). Nafarroan, bestalde, 2084 langabe gutxiago zenbatu dituzte, % 6,65 gutxiago.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuaren aburuz, langabezia datuokin "hazkundearen bidean oreka eta egonkortasun agertokia" ikus daiteke, eta hala, "orain kalitatezko enplegua berreskuratzeko eta sortzeko norabideari eusteko unea" dela uste du.
Bestalde, Mari Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak "oso balorazio positiboa" egin du. Horren aburuz, enplegua "maila maximoan" dago eta langabezia 2008tik izandako maila baxuenean. Azpimarratu duenez, "datu historiko horiek" lan erreformaren eta Foru Gobernuaren enplegu politiken ondorio dira.
Espainiako Estatuan ere nabarmena izan da beherakada. 50.268 langabe gutxiago erregistratu dituzte azken hilabetean (% 1,8 gutxiago) eta 2008tik lehen aldiz, 2,7 milioi langabetik behera kokatu da (2.688.842 pertsona lan barik). Zerbitzu sektoreak eman ditu datu onenak, langabeziaren jaitsieraren % 84 atal honetan izan baita.
Langabeak emakumezko aurpegia izaten jarraitzen du
Langabeziak andrazkoei eragiten jarraitzen die beste hilabete batez —EAEn, 61.339 emakume daude langabezian, maiatzean baino 808 gutxiago, eta 17.999, Nafarroan—. Gizonezkoei dagokienez, beherakada nabarmenagoa izan da EAEn (1.088 langabe gutxiago), 44.040ra jaitsita. Foru Erkidegoan, 11.266 gizon daude lan barik.
Kontratu motari dagokionez, mugagabeek % 24,27 egin dute gora. Ekainean EAEn sinatutako 72.097 kontratuetatik 18.020 mota horretakoak izan ziren. Aipatzekoak etxeko lanetan (10 kontratu berrietatik 9 mugagabeak izan ziren) eta eraikuntzan (10etik 6) izandako gorakadak, betiere Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako datuen arabera.
Sektoreka, zerbitzuetan sortu dira enplegu gehien (1.209 langabe gutxiago), baita industrian (386) eta eraikuntzan (129) ere. Nekazaritzan 63 langabe gutxiago zenbatu dituzte.
Afiliazioak gora EAEn, eta behera, Nafarroan
Halaber, Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsona kopurua apur bat hazi da EAEn (% 0,04) eta bigarren hilabetez segidan, milioi bateko mailatik gora eutsi dio (maiatzean erdietsi zen marka).
Kontrara, afiliatu kopuruak behera egin du (gutxi bada ere) Foru Erkidegoan, eta 305.559 pertsona zeuden ekainean, maiatzean baino 971 gutxiago (- % 0,32).
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.