Langabezia
2023/05/04 - 14:12
Carmen Maeztu: ''Enplegu sorrera historikoa izan da apirilean''
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen kontseilariak azaldu duenez, inoiz baino pertsona gehiago daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan: 303.769.
2023/05/04 - 14:09
Alfonso Gurpegui: ''Gizarte Segurantzako afiliazioak marka historiko berri bat ezarri du''
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen arabera, langabeziak behera egin du berriro EAEn lurralde guztietan, gizonen eta emakumeen artean, adin-tarte guztietan eta sektore guztietan.
2023/05/04 - 12:06
Zupiria: ''Langabezia datuen balorazio baikorra egin behar dugu''
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, langabe kopuru gutxiago eta Gizarte Segurantzan afiliatu gehiago egoteak "bide onean goazela" esan nahi du, eta datuon balorazio "baikorra" egin du ETB-1eko "Egun On Euskadin" egin dioten elkarrizketan.
2023/05/03 - 13:57
Euroguneko langabezia % 6,5era jaitsi da martxoan, eta inoizko txikiena da
Europar Batasunean, berriz, langabezia tasa % 6koa izan da martxoan. Espainiak du 27 herrialdeen artean langabezia tasarik handiena, % 12,8koa.
2023/04/27 - 12:26
Langabezia-tasa % 8,44koa izan da EAEn lehen hiruhilekoan, eta % 12,13koa Nafarroan
Aurtengo lehen hiru hilabeteen Biztanleria Aktiboaren Inkesta kaleratu du INEk. Horren arabera, epe horretan 4.700 lanpostu galdu dira EAEn, eta 6.400 Foru Erkidegoan.
2023/04/21 - 12:16
EAEko langabezia tasa % 8,7ra igo da lehen hiruhilekoan
Azken urteko datuei erreparatuta, 5.600 landun gehiago izan dira, eta 3.800 langabe gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2023/04/21 - 09:27
Albiste izango dira: Langabezia datuak, Kontrol saioa Legebiltzarrean eta Giza Eskubideen 20. Zinemaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/04/20 - 15:12
BBVAk aurreikusi du % 1,3 haziko dela BPGa aurten, eta 25.000 lanpostu sortuko direla bi urtetan
2023an eta 2024an ekonomiak suspertzen jarraituko du, BBVAren txosten ekonomikoaren arabera. Hain zuzen ere, % 1,3 haziko da BPGa aurten eta % 2,9 datorren urtean.
2023/04/06 - 16:25
Enpleguaren datuak aurreikusitakoak baino hobeak izan dira, Confebasken arabera
Confebasken ustez, aurten 10.000 lanpostu sortuko dira EAEn. Hala ere, bilakaerak gorabeharak izango ditu.
2023/04/05 - 09:48
Enpleguaren Euskal Legearen nondik norakoak
Lanbidek zuzendu eta aldundiek, udalerriek eta erakunde pribatuek osatuko dute "enpleguaren euskal sarea". Jaurlaritzak asmo du legea azaroan onartzea.
2023/04/04 - 16:42
3.140 langabe gutxiago zenbatu ziren martxoan EAEn, eta 414 gutxiago Nafarroan
Otsaileko datuekin alderatuta, % 2,76ko jaitsiera izan du laganbeziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta % 1,28koa, Nafarroan. Espainiako Lan Ministerioaren arabera, Aste Santuaren atarian zerbitzuen alorrean egindako kontratazioek eragin dute lagabeziak behera egitea.
2023/04/04 - 16:18
Martxoan 3.104 langabe gutxiago zenbatu dira EAEn eta 214 gutxiago Nafarroan
Martxoak enpleguan datu onak utzi dizkigu. Lanpostu sorrerari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan, errekorra dugu. Inoiz baino kotizatzaile gehiago ditugu; milioi batetik gertu.
2023/04/04 - 14:46
Idoia Mendia: ''Enplegua sortzeaz gain, enplegu hobea sortzen ari da''
Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak nabarmendu duenez, "mehatxuak mehatxu, Euskadi inoiz ikusi gabeko zifretan dago". "Gure enpresek proiektuekin jarraitzen dute, kontratatzen jarraitzen dute eta modu egonkorragoan egiten dute", gaineratu du Mendiak.
2023/03/19 - 18:07
Hamarretik hiru harategik ateak itxi behar izan ditu azken urteotan harakin faltagatik
Sektorea krisian dago langilerik eta belaunaldi-erreleborik ez dagoelako. Lanbideak ez du lortzen profesional berriak erakartzea, baina, lan aukera handiak eskaintzen ditu. Bi gauza dira beharrezkoak: ikasteko gogoa eta lanbidea erakusteko prest den norbait.
2023/03/16 - 13:52
EAEko ekonomia espero baino gutxiago haziko da aurten, % 1,5, eta % 2,1, 2024an
Jaurlaritzak urrian egindako aurreikuspenak apaldu ditu, baina "baikortasun apur" bati eutsita. Enpleguari dagokionez, bi ekitaldietan 10.000 enplegu sortuko direla eta langabezia tasa % 8ren ingurura jaitsiko dela zehaztu du Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak.
2023/03/06 - 15:49
EAEko ekonomiak pandemia aurreko maila berreskuratuko du aurten, eta Nafarroak gainditu egingo du
Gainera, EAEko eta Nafarroako ekonomiak % 1,4 haziko dira aurten, Espainiako Estatuko batezbestekoaren gainetik.
2023/03/05 - 08:03
Ikasketa gehiagorekin, aukera zabalagoa eta lanpostu hobea al dute emakumeek?
Emakumeak enplegatuen ia erdia dira. Unibertsitate ikasketak derrigorrezko dituzten 10 lanpostutik 6 eurek dituzte. Baina, era berean, oinarrizko enpleguetan ere nagusi dira (% 65), azken hamarkadan % 6-8 puntu jaitsi bada ere.
2023/03/02 - 11:47
Jaurlaritza: ''Mehatxuek etenik ez duten arren, gure enpresek kontratatzen jarraitzen dute''
Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordeak adierazi duenez, "adierazle guztien arabera, mehatxuei erantzuteko beste modu bat finkatzen ari da, eta enplegua da gaur egun jarduera ekonomikoaren daturik sendoena".
2023/03/02 - 10:00
Langabeziak behera egin du EAEn, 609 langabe gutxiagorekin; gora, berriz, Nafarroan, 366 langabe gehiagorekin
Urte arteko datuari dagokionez, 3.519 dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan dauden langabeak, 112.296 guztira.
2023/03/02 - 09:17
Albiste izango dira: EITB Maratoiaren ikerketa proiektuak, efemeride feministak eta otsaileko langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.