Langabezia-tasa % 8,44koa izan da EAEn lehen hiruhilekoan, eta % 12,13koa Nafarroan
Hego Euskal Herriak 11.100 lanpostu galdu ditu aurtengo lehen hiruhilekoan, 4.700 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 6.400 Nafarroan, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hala azalarazi dute gaur Estatistikako Institutu Nazionalak (INE, gazteleraz) kaleratu dituen Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) datuek. Hori horrela, langabezia-tasa % 8,44koa izan da EAEn, eta hortik gorakoa, % 12,13koa, Foru Erkidegoan. EAEk du, hain justu, Estatu osoko langabezia-tasa txikiena.
Martxoa amaitzerako, 126.400 pertsona zeuden langabezian Hego Euskal Herrian —87.100 EAEn eta 39.300 Nafarroan—, hots, hurrenez hurren, aurreko hilabetean baino % 0,50 eta % 2,81 gehiago.
2022ko lehen hiruhilekoaren datuekin alderatuta, ordea, langabeen kopuruak behera egin du EAEn, 3.400 pertsona gutxiago zenbatu baitituzte lanik gabe (% 4,04). Nafarroan, berriz, kontrako joera izan dute, langabeziak gora egin baitu; 5.700 pertsona gehiago zenbatu dituzte (% 16,84ko igoera).
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Arabak du tasa baxuena (% 6,35); Gipuzkoa dago bigarren (% 8), eta Bizkaia hirugarren (% 9,34). Foru Erkidegoan dago tasa altuen (% 12,13).
Espainiako Estatuan ere, gora egin du langabeen kopuruak (103.800 gehiago), hiru milioi langabeen langatik gora (3.127.800). Era berean, behera egin du okupatutako pertsonen kopuruak (11.100 gutxiago). Estatuko batez besteko langabezia-tasa % 13,26koa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.
Bizkaiak “etorkizuna eraikitzeko lekua” dela aldarrikatu du Madrilen, inbertitzaileak erakartzeko
Aldundiak bere erreforma fiskala aurkeztu du Madrilen, ehun bat enpresatako eta erakundetako ordezkarien aurrean.
Langile bat hil da Topoaren lanetan, Donostian
Euskal Trenbide Sareak ohar bidez jakinarazi duenez, tunel batean lanak egiten ari zirela, makina bat irauli da eta langilea azpian harrapatu du.