EAEko ekonomiak pandemia aurreko maila berreskuratuko du aurten, eta Nafarroak gainditu egingo du
Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia pandemia aurreko barne produktu gordinaren (BPG) datuetara itzuliko da aurten; Nafarroak, berriz, pandemia aurreko datuak hobetuko ditu, Funcas erakundeak astelehen honetan jakinarazi dituen aurreikuspenen arabera. Nafarroak iaz lortu zuen 2019ko aktibitate mailara bueltatzea.
EAEko eta Nafarroako ekonomiak % 1,4 haziko dira aurten, Espainiako Estatuko batezbestekoaren gainetik.
Inflazioa % 8koa izan zen iaz Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Estatuko batezbestekoa baino lau hamarren gutxiago. Nafarroan, aldiz, prezioen igoera % 8,8koa izan zen, lau hamarren batezbestekoaren gainetik.
Lan merkatuari begira, Euskadiko langabezia-tasa % 7,9ra jaitsiko da aurten, Estatuko "erregistrorik onena". Ildo beretik, Nafarroan langabezia-tasa % 8,9ra jaitsiko da.
Funcasen arabera, EAE izango da Europako funtsen onuradun nagusienetakoa, bertako industriaren eta zerbitzuen posizionamenduak bultzatuta. Era berean, Europako funtsen bultzada handiena jasoko duten sektoreen garrantzia (industria eta zerbitzuak) handia da Nafarroan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako