EAEko ekonomia espero baino gutxiago haziko da aurten, % 1,5, eta % 2,1, 2024an
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ekonomia % 1,5 haziko da aurten, eta are gehiago datorren urtean, % 2,1eraino, Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi dituen aurreikuspen ekonomiko berrien arabera. Duela sei hilabete iragarritakoaren aldean, aurtengo ekitaldirako aurreikuspena sei hamarren jaitsi du.
Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako azken datuak eskuan, urrian 2023rako egindako iragarpenak —% 2,1eko hazkundea— berrikusi ditu Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak. Iñaki Barredo Ekonomia eta Europako Funtsetako sailburuordea eta Alberto Ansuategi Ekonomia eta Plangintza zuzendaria ondoan zituela, prentsaurrekoa eskaini du Azpiazuk.
Aurreikuspen horren arabera, 2023 eta 2024 ekitaldietan 10.000 enplegu sortuko dira, eta langabezia tasa % 8,2koa izango da 2023an eta % 8,0koa 2024an.
Sailburuaren hitzetan, aurreikuspen berriak "ikuspegi kontserbadore eta zuhurra" erabiliz egin dira, jakinda Europako Banku Zentralak tasak maximo historikoetara igotzen jarrai dezakeela azpiko inflazioaren iraunkortasunaren aurrean, eta horrek hazkundea oztopatuko lukeela. Era berean, Jaurlaritza jakitun da aurten bertan hasiko direla ehun sozioekonomikora iristen Europako funtsak, eta horiek Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundeari lagun diezaiokete, % 1,6 eta % 2,3 artean gehituta aurreikusitako hazkundeari 2021-2026 aldian, horrek ekar ditzakeen arraste-ondorioak kontuan hartu gabe.
Hori horrela, Azpiazuk uste du "baikortasun apur bat" eman dietela aurreikuspenei ziurgabetasuna nagusi den egoera batean. Jaurlaritzaren arabera, Euskadiko urteko saldoa oso positiboa izan da, BPGaren batez besteko hazkundea % 4,4 izan baita —Europako herrialde nagusietako kopuruen gainetik—. Sailburuak azaldu duenez, "hazkunde ekonomikoari maila fisiko esanguratsuetan eusten lagundu dute lan-merkatuaren dinamismo handiak, gobernuek eragile ekonomikoen erosteko ahalmenaren jaitsierak arintzeko abian jarri ditugun neurriek eta, beharbada, pandemian zehar familiek pilatu zuten aurrezte-koltxoiak".
Silicon Valley Bank (SVB) eta Credit Suisse banketxeen gainbeherak merkatuetan eragin duen izuaz galdetuta, sailburuak esan du "lasaitasuna mantendu" behar dela eta oraindik ez dakitela "krisia, minikrisia edo finantza ekaitza" izan ote den. Horren ildoan, adierazi du gaur Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tasen inguruan hartuko duen erabakiak bidea zein den erakutsiko duela. Azpiazuren aburuz, Lagardek diruaren prezioa "ez igotzea" erabaki beharko luke, "lasaitasuna" emateko, baina nabarmendu du hori EBZren esku dagoela.
Halaber, EAEko finantza erakundeak "sendoak" direla eta "nahikoa isolatuta" daudela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.