Ikasketa gehiagorekin, aukera zabalagoa eta lanpostu hobea al dute emakumeek?
Azken urteotan andrazkoen ikasketa maila hobetu izanak eragin zuzena izan du enpleguan eta horiek lan merkatuan hartu duten lekuan. Gaur-gaurkoz, landunen ia erdiak dira Hego Euskal Herrian, EITB Dataren arabera.
Emakumeen okupazio tasak nabarmen egin du gora 2002tik, eta oraindik gizonen tasarekin parekatu ez bada ere (7 puntuko aldea dute), bi sexuen arteko arrakala 20 puntu txikitu da azken bi hamarkadetan.
Adin tarteei erreparatuta, aipagarria da 45-64 urteko emakume langileen artean izandako aldaketa. Duela 20 urte, hiru lanpostutik bat baino ez zuten betetzen; egun, ia bitik bat izatera heldu dira.
Baina, emakume langileen kopurua igotzeaz gain, hobetu al dira euren baldintzak? Alegia, emakumeen enplegua kuantitatiboki hazteaz gain, kualitatiboki hobetu al da?
Erantzuna ez da bat eta bakarra, eta erpin asko ditu. Batetik, unibertsitate ikasketak behar dituzten 10 lanpostutik 6 eurek betetzen dituzte (zuzendaritza postuen ondotik, kualifikazio onena dutenak).
Nolanahi ere, andrazkoak dira gehiengo (% 65) "oinarrizko okupazioak" deitzen diren horietan, kualifikazio gabeko profilak dituztenetan —hortaz, txarren ordaindutakoetan—: supermerkatuetako apal-betetzaileak, etxeko langileak, garbiketa... Dena dela, azken hamarkadako joerari erreparatzen badiogu, kategoria honetan jaitsi da gehien emakumeen presentzia, 2011-2013an % 70 baitziren.
Ifrentzuan, 10 zuzendaritza postutik hiru bakarrik betetzen dituzte emakumeek Hego Euskal Herrian, baina, orobat, talde honetan igo da gehien emakumeen kopurua azken hamarkadan; 5-6 puntu, zehazki.
Badira feminizatutako jarduerak, adibidez osasuna (% 77 emakumeak), hezkuntza (% 69) edo etxeko jarduerak**; azken horretan, ia denak andrazkoak dira (% 95). Gizonak gehiengoa dira oraindik eraikuntzan (% 11 bakarrik dira emakumezkoak) edo industria arloan (% 20).
**OHARRA: Sarritan ezkutuan eta migratutako emakumeen esku dagoen sektore honetan, ordainpeko eta ogasunean aitortutako enplegua bakarrik hartu da kontuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.