3.140 langabe gutxiago zenbatu ziren martxoan EAEn, eta 414 gutxiago Nafarroan
3.520 langabe gutxiago zenbatu zituzten martxoan Hego Euskal Herrian, otsaileko datuekin alderatuta: zehazki, 3.140 pertsona gutxiago zeuden enplegurik gabe EAEn (% 2,76ko jaitsiera), eta 414 gutxiago Nafarroan (% 1,28ko jaitsiera).
Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera, urte arteko datuei erreparatuta, 7.893 langabe gutxiago zenbatu ziren aurreko hilean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (% 6,74ko jaitsiera). Hala, orotara, 109.192 pertsona zeuden langabezian martxoan, 2008tik lehen aldiz 110.000ko langaren azpitik. Nafarroan, berriz, iazko datuak kontuan hartuta, 2.448 langabe gutxiago zenbatu dituzte (% 7,12ko jaitsiera). Denera, 31.950 pertsona zeuden lanik gabe Foru Erkidegoan amaitu berri den hilabetean.
Afiliazio datuei dagokienez, berriz, martxoan 994.655 pertsona zeuden EAEn Gizarte Segurantzan izena emanda, otsailean baino 6.506 gehiago (% 0,66ko hankundea). Nafarroan ere, gora egin du afiliazio kopuruak, 2.229 gehiago baitira, 300.937ra iritsita (% 0,75ko hazkundea).
Azkenik, Espainiako Estatu osoan 2.862.260 langabe zeuden erregistratuta martxoan enplegu bulegoetan, martxoan baino 48.755 gutxiago (% 1,67ko jaitsiera). Lan Ministerioaren arabera, Aste Santuaren harira zerbitzuen alorrean egindako kontratazioek eragin dute oro har langabezia kopurua jaistea.
Datuak "oso positiboak" direla nabarmendu dute Yolanda Diazek zuzentzen duen Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministeriotik, "bereziki, nazioarteak bizi duen ziurgabetasun ekonomikoaren erdian".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.