Memoria Historikoa
2025/05/09 - 19:40
Gutun batek Juan Carlos I.a errege emeritua 1976an Montejurran izandako erasoarekin lotu du
Gutuna Jose Miguel Ruiz de Gordoaren testigantza da, garai hartako Nafarroako gobernadore zibilaren semearena. Mezuan dioenez, Lizarran faxistentzako hotelak kontratatzen zituztenek Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzatik Borboiari telefonoz deitu zioten, eta horren lekuko izan zen.
2025/05/08 - 20:43
Ipar Euskal Herrian gogoan dituzte Bigarren Mundu Gerrako dozenaka biktima euskal herritarrak
Gaur 80 urte bete dira Bigarren Mundu Gerra amaitu zela Europan, eta ipar Euskal Herrian ekitaldi ugari antolatu dira mugarri historiko hori gogoratzeko.
2025/05/06 - 22:41
1942an Mauthausenen hil zen Segundo Viana Arroniz arabarra omendu du Kanpezuko Udalak
Segundo Viana Arroniz Bujandan jaio zen 1898ko martxoaren 29an eta Mauthausengo kontzentrazio-esparrura deportatu zuten 1941eko abenduaren 19an. Hilabete batzuk geroago, 1942ko uztailaren 14an, aipatutako kontzentrazio-esparruan hil egin zen.
2025/05/03 - 18:38
Pedro Madariaga eta Jose Maria Azurza euskal herritarrek kontzentrazio-esparruetan bizitakoa
Bi deportatu horien senideek eskatu dute aintzat har dezatela garai hartan deportatuak izan ziren euskal herritarrek eta haien familiek bizi izan zutena.
2025/05/03 - 15:36
Kontzentrazio-esparruetara deportatutako 253 euskal herritarrak gogoratu dituzte
Eusko Jaurlaritzak Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren bitartez Ficoban (Irun) antolatu duen ekitaldiak, nazien izugarrikerien biktima zuzenak izan zirenen sufrimendua aitortzeaz gain, haien familien, historialarien eta elkarteen etengabeko ahalegina ere aitortu du.
2025/05/03 - 15:26
Lehendakariak omenaldia egin die kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskal biktimei
Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua izan dira erbesteratutako euskal biktimen eta haien familien omenezko ekitaldiaren buru. Lehendakariak Jaurlaritzak memoriaren eta erreparazioaren ikuspegitik egindako urrats esanguratsua azpimarratu du.
2025/05/03 - 13:49
Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die kontzentrazio-esparruetara deportatutako 253 euskal herritarrei
Gogora Institutuak Irunen antolatutako ekitaldiak, nazien izugarrikerien biktima zuzenak izan zirenen sufrimendua aitortzeaz gain, erakundeen ahanzturaren aurrean oroimena bizirik mantendu duten familien, historialarien eta memoria-elkarteen ahalegina ere aitortu du.
2025/04/30 - 19:18
80 urte bete dira Adolf Hitler diktadore naziak eta haren hurbilekoenek euren buruaz beste egin zutenetik
Wieland Giebelek, Berlin Story Bunker museoko arduradunak, gogorarazi duenez, Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen Alemanian metro karratu gutxi batzuk kontrolatzen zituenean eta Berlinen Sobietar Armadak inguratuta zegoenean.
2025/04/30 - 16:07
La Cumbre jauregia Donostiako Udalaren esku ahalik eta azkarren uzteko eskatu du udalbatzak
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Donostiak Espainiako Gobernuari eskatu diote ahalik eta azkarren egin ditzala jauregia udalaren esku uzteko izapideak. PPk, ordea, aurka bozkatu du.
2025/04/27 - 12:02
Euripean egindako martxa isil batek eman dio amaiera Gernikako bonbardaketaren 88. urteurrenari
Euriak ez ditu herritarrak kikildu. Kandela eskuetan, Gernikako kaleetan barrena egin dute martxa, 1937ko apirilaren 26ko sarraskiaren biktimak gogoratuz.
2025/04/26 - 22:30
Estebanek uste du ''posible'' eta ''oso egokia'' litzatekeela du Picassoren 'Guernica' Gernikan edukitzea
Aitor Esteban EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Gernikako bonbardaketaren 88. urteurreneko ekitaldien ingurumarian adierazi du, Pablo Picassoren 'Guernica' lana Gernikan edukitzea "posible" dela, eta "oso egokia" litzatekeela azpimarratu du.
2025/04/26 - 21:56
Lore eskaintza egin dute Gernikan duela 88 urte bonbardaketan hil zirenen alde
Bestalde, Nazio Batuen Zibilizazioen Aliantzak (Unaoc) bultzatutako "Bakearen, gerren amaieraren eta nazioarteko legezkotasunaren errespetuaren aldeko oihua" ekimena aurkeztu dute, eta Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko sariak banatu dituzte.
2025/04/26 - 20:26
Sirena hotsak entzun dira berriro Gernikan, bonbardaketaren 88. urteurrenean
Egunean zehar izandako hainbat ekitaldirekin gogoratu dituzte bonbardaketaren biktimak: bonbardaketaren egunean jo zituzten sirena hotsak izan dira berriro entzungai, eta hildakoak omendu dituzte lore eskaintza batekin.
2025/04/26 - 10:50
Etxean egindako lehergailuak jaurti dituzte PSOEren Santanderko egoitzan, memoriaren aldeko ekitaldi batean
Kaputxadun batek etxean egindako lehergailuarekin betetako bi botila jaurti ditu, eta egoitzaren sarrera nagusian lehertu dira, zauriturik eragin gabe.
2025/04/25 - 19:16
Gernikak Auschwitzekin harremana estutu du, eta Steer eta gudariak omendu ditu ekitaldien lehen egunean
Gainera, NBEk konfesio ezberdinetako buruzagi erlijiosoak bildu ditu Bizkaiko hiribilduan, eta ostiral honetan hainbat mahai-inguru egin dituzte adituekin.
2025/04/25 - 17:55
George Steer omendu dute Gernikan, han gertatutakoa munduari kontatu zion kazetaria
Steer bonbardaketaren lekuko zuzena izan zen, testigantzak jaso zituen eta Times egunkari britainiarreko bere kroniketan kontatu zituen. Lore-eskaintzan, agintariekin batera, bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonak eta Miguel Angel Moratinos NBEko Zibilizazioen Aliantzako ordezkaria izan dira.
2025/04/25 - 14:02
Sirena hotsak entzungo dira atzera Gernikan, bonbardaketaren 88. urtemugan
Arratsaldean, "Bakearen eta nazioarteko zuzenbidea errespetatzearen aldeko oihua" ekimena aurkeztuko dute. Aurretik, bazkari-omenaldia egingo dute, eta ondoren, lore eskaintza eta kale antzerkia izango dira.
2025/04/25 - 13:42
Letamendiren auziaren itxiera "aurrekari garrantzitsutzat" jo du GEBehatokiak, "gertatutakoa gorabehera"
Epailearen arabera, errudunetako bat hilda dagoela eta bigarrena hilda egon liteekeela jakinda, arrazoiak daude auzia ixteko, eta frankismo garaiko gertakari horiek artxibatzeko.
2025/04/25 - 09:49
Albiste izango dira: Gernikako bonbardaketa, Bilbao Basketen ospakizuna eta Ukrainako gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/25 - 07:00
Gernikak 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa faxista oroitzeko ekitaldiak abiatuko ditu gaur
Egitarau instituzionala gaur hasiko da Lizeo Antzokian mahai-inguruekin, George L. Steer, Jose de Labauria eta gudariei omenaldiekin, eta Auschwitzekiko adiskidetasun ekitaldi sinboliko batekin udaletxean. Eguna amaitzeko, Amos Gitai zinemagilearen 'Why War' dokumentala ikusiko da.