Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Franco Fundazioak biktimak umiliatu eta gorrotoa bultzatzen duela ondorioztatu du Espainiako Gobernuak

Francisco Franco Fundazioa desegiteko eskatu du txosten batean, memoria demokratikoaren legea urratzen duela, horren helburuak interes orokorraren aurkakoak direla eta "frankismoaren apologia" egiten duela argudiatuta. Epaileek izango dute orain azken hitza.
Erorien harana. EFE.
Erorien harana. EFE.

Espainiako Gobernuak txosten bat egin du Francisco Franco Fundazioa desagertzea eskatzeko, memoria demokratikoaren legea aplikatuz; izan ere, txosten horretan frogatutzat jo duenez, erakunde horrek "frankismoaren apologia" egiten du, biktimak gutxiesten ditu eta gorrotoa bultzatzen du.

Francisco Franco Fundazioa desegitea eskatzeko prozesua duela urtebete hasi zuen Kultura Ministerioak, ministerio horren esku baitago fundazioak babestea.

Lehen izapideen ondoren, Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko Ministerioak txosten bat egin behar zuen memoria demokratikoaren legea urratzeagatik Franco Fundazioa azkentzeko eskaera hori justifikatzeko.

Biktimen testigantzak jaso ditu Gobernuak txostenean

Txostena amaitu eta Kultura Ministeriora bidali berri dute, Gobernuko iturriek baieztatu dutenez. Zehaztasun gehiago eman gabe, frankismoaren biktimen eta haien senideen testigantzak biltzen dituen testu mardula eta osatua dela adierazi dute. 

Hala ere, Gobernuak ERCri idatziz bidalitako erantzun parlamentario batean aurreratu ditu argudioen xehetasun batzuk. Bertan, Francisco Franco Fundazioaren jarduera eta helburuak interes orokorraren aurkakoak direla eta "frankismoaren apologia" egiten duela adierazi du.

Gainera, Gobernuaren iritziz, fundazio horrek gutxietsi eta umiliatu egiten ditu biktimak, eta haien aurkako gorrotoa edo indarkeria bultzatzen du, zuzenean edo zeharka.

Horregatik guztiagatik, Gobernuak babestu egiten du Francisco Franco Fundazioaren azkentzea judizialki eskatzeko beharra, eta, gainera, haren jarduera behin-behinean etetearen alde egiten du, epaia eman arte.

Justiziak izango du azken hitza

Kultura Ministerioaren ardura da orain Francisco Franco Fundazioa desegiteko eskaera epaitegietara bideratzea, baina aurretik Estatuko Abokatutza Nagusiaren beste txosten bat behar du.

Aurreikuspenen arabera, eskaera aurten bertan iritsiko da justiziara, Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak martxoan Kongresuan Gobernua kontrolatzeko saioan adierazi zuenez.

Epaileek izango dute azken hitza, baina Francisco Franco Fundazioak "auzitegietan borroka gogorra" iragarri zuen duela urtebete, eta Gobernuak erakunde horrekin amaitzeko duen asmoa Konstituzioaren aurkakoa dela esan zuen.

Aldi berean, PSOEk lege-erreforma bat aurkeztu zuen frankismoaren apologia egiten duten elkarteak desegiteko, Francisco Franco Fundazioari elkarte bihurtzeko aukera oztopatzeko.

Lege-erreforma hori erabat eraldatu du PPk Senatuan egindako zuzenketekin, baina espero da testua Kongresuko osoko bilkurara itzultzea eta han behin betiko onartzea, bere jatorrizko bertsioan.

Zure interesekoa izan daiteke

SEVILLA,05/07/2026.- El líder del PP-A, Juanma Moreno, pronuncia la fórmula de juramento de su cargo para tomar posesión por tercera vez como presidente de la Junta en el Palacio de San Telmo, sede de la Presidencia de la comunidad, este domingo, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez

Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X