Gerra Zibilean eraildako pertsona baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Genevillan
Nafarroako Memoriaren Institutuak 2025eko Desobiratze Programaren baitan egindako lanei esker, pertsona baten gorpuzkiak berreskuratu dituzte Genevillan. Astebeteko epean udalerri horretan lurpetik atera duten bigarren pertsonaren gorpuzkiak dira gaur berreskuratutakoak.
Aranzadi Zientzia Elkartearen lantalde teknikoak burututako azterketari etekina atera diote, hortaz; izan ere, bizilagunek emandako informazioa baieztatu dute horrela. Hain zuzen ere, herritarrek esana zuten NA-743 errepidearen eskuineko arekan, Cabredora bidean, pertsona bat zegoela lurperatuta.
Horrela, 1936ko estatu kolpearen ondoko hilabeteetan erail zuten pertsona horren gorpuzkiak bilatzeari ekin zioten. Bizilagunen lekukotzen arabera, mendabiar baten gorpuzkiak atera dituzte gaur. Batzuek zehaztu dute Mendabiako alkate izandako gizon batenak izan litezkeela, garai hartan Dionisio Salcedo Sadaba eta Jesus Pastor Fernandez alkate ohiak hil baitzituzten. Oraingoz, baina, ez dute identifikatu.
2015etik, Nafarroako Gobernuaren Desobiratze Programa abian jarri zutenetik, 158 pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte lurpetik 34 tokitan. Horrez gain, 121 toki aztertu dituzte, arrakastarik gabe. Datozen asteetan ere, lanean jarraituko dute, aurtengo urtarrilean onartutako planari jarraikiz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi pertsona zauritu dira Saratsan, bi ibilgailuk talka eginda
Istripua 18:00ak aldera jazo da, N-240-A errepidean. Gizonak gerrialdeko min arina izan du, eta emakumeak, berriz, hainbat kolpe jaso ditu, eta haren zaurien pronostikoa erreserbatua da.
Pertsona bat zauritu da A-8an, Muskizen, Bilborako noranzkoan, autoa iraulita
Istripua 17:55 aldera jazo da, eta ibilgailua A-8 autobideko eskuineko eta erdiko erreietan traban geratu da; ondorioz, kilometro bateko ilarak sortu dira inguruetan, Bilbora bidean.
Euskarabenturak Getxon amaitu du bere ibilbidea, 650 kilometro egin ostean
130 gaztek Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatu dituzte, euskara ahoan, lagun berriak eginez eta esperientziak bilduz bihotzean gordetzeko. Ostiral goizean erantzi dituzte duela 31 egun Atharratzen jantzi zituzten oinetakoak, baina abenturak utzi dien arrastoa ez dute inoiz ahaztuko.
Gasteizek 1.000 lokal etxebizitza bihurtzeko bidea ireki du
Proiektuak eraldaketatik kanpo utziko ditu Alde Zaharra, Zabalgunea, Arriagako zati handi bat eta Salburuko zein Zabalganeko finkatu gabeko eremuak, eta etxebizitza berriak titularraren ohiko bizileku iraunkor gisa erabili beharko dira.
Hendaia eta Bordele arteko tren lotura larunbatean berrezarriko dute
Larunbatetik aurrera, abiadura handiko trenen erdiak ibiliko dira; igandetik aurrera, berriz, zerbitzuak erabateko normaltasuna berreskuratuko du.
39 urteko gizon bat atxilotu dute Santanderren, bikotekidea hil izana egotzita
Gizonak Poliziari deitu dio eta gertakariak aitortu ditu. Ustezko genero indarkeria gisa ikertzen ari dira.
Gasteizko jaiak gogoz eta errespetuz bizitzeko deia egin du Zeledonek
Aurten, hirugarren aldiz izango da Zeledon Iñaki Kerejazu, eta gaur zahatoa eta aterkia jaso ditu Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eskutik. Andre Maria Zuriaren jaiak abuztuaren 4an hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin.
Lasaitasuna errepideetan irteera operazioaren lehen orduetan, goiz nahasiaren ostean
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.