Migrazioa
2025/05/24 - 14:58
Lander Martinez (Sumar): ''Migrazio selektiboaren ikuspegia ez dugu partekatzen''
Migrazioaren inguruan EAJren eta PSEren artean sortutako ika-mika gorabehera, gobernu bazkideak "eroso" ikusten dituela azpimarratu du Euskadiko Sumarreko idazkari nagusiak.
2025/05/23 - 22:22
Sebastiao Salgado brasildarra, fotokazetaritzaren nazioarteko erreferentea, 81 urterekin zendu da
Minas Gerais estatuan jaio zen 1944an, eta mundu osoan egin zen ezagun, gatazkak eta gizateriaren drama nagusietako batzuk zuri-beltzean islatzen zituelako bere argazkietan.
2025/05/23 - 13:57
Lehendakariak migrazio politika "erantzukidea eta humanitarioa" aldarrikatu du diskurtso populisten aurrean
Halaber, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du Euskadik lan egiteko prest dauden pertsonak behar dituela, izan autoktonoak edo migranteak, eta kualifikazio maila ezberdina dutenak.
2025/05/22 - 13:50
Ubarretxenak, Anduezari: "Gobernu kontseiluan ez zen desadostasunik egon"
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak berretsi du migrazioari buruzko azalpenak eman egin zirela astearteko gobernu bileran eta inork ez zuela kontrakorik esan. Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, ordea, gezurretan aritzea leporatu dio.
2025/05/20 - 20:18
Jaurlaritzak dio migrazio arloan ez dagoela "desadostasunik" eta ez dituela Pradalesen "hitzak zehaztuko"
Eneko Andueza buruzagi sozialista ere migrazioari buruz aritu da eta esan du "ezin dela batzuei ongietorria egin eta besteak baztertu”. Oposiziotik, EH Bilduk uste du liskarrak Gobernuaren "ahultasuna" erakusten duela, eta PPk, berriz, iritzi ezberdin horiek "itxurazkoak" direla esan du.
2025/05/20 - 18:05
Immigrazioa ''aukera bezala'' hartu behar dela defendatu du Anduezak, ''ez liskarrerako arrazoi gisa''
Hamaika Telebistan egindako elkarrizketa batean, Eneko Anduezak ez du espresuki aipatu azken egunetan piztu den polemika, baina adierazi du ezin direla migratzaile batzuk baztertu eta beste batzuk ez. Erronka demografikoari aurre egiteko pertsona guztiak behar direla gaineratu du Anduezak.
2025/05/20 - 15:19
Ubarretxena: ''Hain garrantzitsua da (migrazioaren) gaia, non ez dugun banalizatuko''
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du ez direla "zentzurik gabeko polemiketan sartuko".
2025/05/20 - 13:37
De Andresek, migrazioaren kontura EAJk eta PSE-EEk omen duten ''desadostasunaz'': ''Hipokrisia da''
Euskadiko PPren presidenteak ez du ulertzen Jaurlaritzaren bi bazkideen artean "bat-batean sortu den desadosasuna". Salatu duenez, bi alderdiek migrazio politika bera darabilte, eta "urteak daramatzate gauza bera bozkatzen".
2025/05/20 - 13:01
Atzerritarren Araudi berria indarrean sartu da gaur, milaka pertsona migratzaile erregularizatzea helburu
Ia milioi bat migratzaileren egoera erregularizatzea aurreikusi du Espainiako Gobernuak. Burokrazia arintzeaz gain, prozedurak errazagoak izango dira. Migratzaileen alde aritzen diren elkarteen ustez, aurrerapausoak ditu legeak, baina "asilo eskubidea kamustuta" geratuko dela diote.
2025/05/20 - 12:35
Migrazioari buruzko polemikaren ostean, EAJ eta PSE-EE zertan dauden ados galdetu du Arnaldo Otegik
Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari orokorraren esanetan, koalizioan agintzen duten bi bazkideak ez datoz bat migrazioan, hezkuntzan ezta abiadura handiko trenaren inguruan ere. "Gidatzen gaituztenak ez datoz bat, beraz, gobernu horrek zer helburu du? Gobernatzea".
2025/05/20 - 10:42
Jeltzaleen eta sozialisten arteko polemika, migrazioaren gaia dela eta
Euskadik "behar duen immigrazioa" jasotzen ote duen galdetu zuen lehendakariak eta gobernu-kideen arteko talka politikoa eragin du horrek. Marisol Garmendiak eskuineko "haitzulora" hurbiltzea leporatu dio EAJri, eta EBBk erantzun du: "Kontuan hartuko dugu".
2025/05/17 - 00:38
Herritartasuna lortzeko migratzaileen arteko lehia 'reality' bat baimentzea aztertzen ari dira AEBn
Telebista-saioa "estatubatuarra izatearen ospakizun" gisa dago pentsatuta, ekoizlearen arabera. "Abertzaletasuna eta betebehar zibikoa indartu behar ditugu, eta gustura aztertzen ditugu proposamen originalak", azpimarratu du AEBko Segurtasun Departamentuko idazkariordeak.
2025/05/11 - 18:32
Erroldaren Korrika ekimenak lasterketa bat antolatu du Bilbon errolda sozialaren alde
600 bat lagunek hartu dute parte Errekalden egin duten korrikaldian. Herritar guztiek, jatorria gorabehera, oinarrizko eskubideak bermatuta izan ditzatela aldarrikatzea zuen helburu lasterketak.
2025/05/11 - 15:20
Enpresari bat atxilotu dute Idiazabalen, langile atzerritarrak esplotatzeagatik zuntz optikoa instalatzeko
32 urteko emakume bat atxilotu dute Logroñon, kasuarekin zerikusia duelakoan. Ikerketa urtarrilean hasi zen, pertsona batek salatu zuenean egunean 10 ordu baino gehiago lan egin arren, asteburuak barne, ez zuela nahikoa baliabide, "ezta jateko ere". Bost salaketa daude, baina gehiago espero dira.
2025/05/06 - 00:55
Espainiako Gobernuak aurrera jarraituko du adingabeen banaketarekin, "PPren alternatiba faltaren aurrean"
Hala adierazi du Sira Rego Gazteria eta Haurtzaro ministroak Konferentzia Sektorialean. Bertan, PPk gobernatzen dituen erkidegoak Espainiako Gobernuaren proposamenaren aurka agertu dira.
2025/04/30 - 12:28
Euskadiko herritarren % 76k nahiago dute gizarte plural batean bizi
Gehienek inklusioaren alde egiten badute ere, Euskadiko sei biztanletik batek dio diskriminazioa jasan duela azken urtean, batez ere espazio publikoetan eta lan-eremuan.
2025/04/30 - 00:06
Bilbo eta Usurbil, inklusioaren eta aniztasunaren Europako hiriburu
50.000 biztanletik gorako tokiko erakundeen kategorian, Bizkaiko hiriburuak zilarrezko saria lortu du. 50.000 biztanletik beherako tokiko erakundeen atalean, herri gipuzkoarrak zilarrezko saria ere bereganatu du.
2025/04/25 - 20:53
FBIk epaile bat atxilotu du migratzaile irregular baten atxiloketa oztopatzeagatik
Lehen aldia da AEBko Justizia Departamentuak epailetzako kide bat atxilotzen duena, Etxe Zuriaren migrazio-doktrina berria oztopatzen duelakoan.
2025/04/22 - 23:30
Frantzisko aita santuarekin Vatikanoan egin zuen bilera ekarri du gogora Amets Arzallusek
2023ko urtarrilean hartu zituen Amets Arzallus eta Ibrahima Balde Vatikanoan aita santuak, Miñan liburuaren harira. 2022an irakurri zuenetik, sarritan gomendatzen zuen liburua Bergoliok; izan ere, migratzaileek bizi duten sufrikarioa oso ongi azaltzen duela esan ohi zuen.
2025/04/16 - 23:06
Epaile batek Trumpen aurka egin du agindu judizial bat desobeditzegatik eta pertsonak kanporatzeagatik
James Boasberg magistratuak El Salvadorreko kartzela erraldoira 200 migratzaile baino gehiago, gehienak venezuelarrak, bidaltzean atzera egiteko agindu judizial bati "mespretxuz" muzin egin izana leporatu dio Gobernuari.