Osakidetza
2025/05/30 - 00:49
Osasun Sailak "kezka" agertu du EHUk Medikuntzako euskarazko plaza berrien kopurua "murriztu" duelako
Bere aldetik, EHUk argi esan du datorren ikasturtean Medikuntzako euskarazko graduan 40 plaza gehiago eskaintzea ezinezkoa dela egungo baliabideekin. Irakasleak eta espazioa falta dira. Hurrengo ikasturteetan kopurua pixkanaka handitzen joatea da EHUren asmoa.
2025/05/29 - 23:57
Etorkizuneko familia-medikuek ilusioz ekingo diote egoiliar-aldiaren hasierari
Aitana eta Alvaro datozen egunetan hasiko dira Gurutzetako eta Galdakaoko ospitaleetan egoiliar bezala. Ez dute urduritasuna ezkutatzen, baina ziur daude egin duten hautuaz. Etorkizuneko bi familia-mediku hauek ilusioz egingo diote aurre egoiliar-aldiari.
2025/05/29 - 16:21
BAME plaza guztiak bete dituzte EAEn eta Nafarroan
Aurten 566 plaza eskaini dira, inoizko kopururik handiena: iaz baino 39 plaza gehiago daude Euskadin aurten, batez ere lehen mailako arretan, mediku faltagatik. Nafarroan, 109 plazak esleitu dira.
2025/05/26 - 19:34
Maitane Alonso 24 urteko medikuak prostatako minbiziari buruzko ikerketa lana aurkeztu du AEBn
Maitane Alonsok Gurutzetako Ospitaleko pazienteen prostatako minbizi metastasikoaren mutazio germinalak ikertu ditu. Ikerketa Estatu Batuetara eraman du, San Frantziskora, munduko onkologia genitourinarioari buruzko kongresu ospetsuenera.
2025/05/26 - 16:09
Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzi du plataforma logistiko korporatiboa eraikitzeko proiektua
Alberto Martinez Osasun sailburuak azpimarratu du "ziurtasun baino zalantza gehiago" sortzen zituela Iurretan aurreikusita zegoen proiektuak. Horren ordez, biltegi fisikoen beharrak kudeatuko dituen plataforma birtuala abiaraztearen alde egin du.
2025/05/26 - 12:26
Gazteek bapeagailua gero eta gehiago erabiltzen dutela ohartarazi du Jaurlaritzak
Kerik Gabeko Astearen harira emandako datuen arabera, iaz 12.000 pertsonak baino gehiagok utzi zuten tabakoa Osakidetzaren ikastaroei esker.
2025/05/23 - 13:23
Osasun kardiobaskularra eta menopausia aztertzeko 1.000 emakume gipuzkoarren bila dabil Osakidetza
'Caramel' europar proiektuaren helburua emakumeengan gaixotasun kardiobaskularrak garaiz prebenitzen eta detektatzen lagunduko duten tresna digitalak garatzea da.
2025/05/22 - 15:14
Guardiako osasun zentro berriak pediatria kontsulta izango du eta haren azalera oraingoa halako bost izango da
Eraikin berria Barbacana inguruan eraikiko da, egungo eraikina baino bost bider handiagoa izango da, eta zerbitzu berriak izango ditu, esaterako, pediatriako kontsulta, leku falta zela eta, orain arte Lezako Ospitalean ematen zen zerbitzua, alegia. Guztira, 3,8 milioiko kostua izango dute lanek.
2025/05/15 - 17:57
Jaurlaritzak eta Osakidetzak BAMEak erakartzeko eta atxikitzeko kanpaina jarri dute abian
Deialdia espezialitate guztietarako da, Lehen Arretarako eta ospitaleetako mediku egoiliarrentzat. Hiru urte arteko lan-kontratuak eta kontrataziorako eta garapen profesionalerako baldintza erakargarriak eskaintzen zaizkie. Osakidetzan eta beste erkidegoetako medikuei zuzenduta dago.
2025/05/15 - 13:04
Izen-emate epea zabalik dago Osakidetzan, mediku egoiliarrek EAEko osasun zerbitzuan lan egin dezaten
Prestakuntza bukatzear duten egoiliarrek, Osakidetzakoek zein beste erkidego batzuetan ari direnek, gaurtik aurrera eman ahal dute izena aldi baterako kontratazio- zerrendetan. Osasun Sailaren helburua da, ahal den heinean, profesional faltaren auzia konpontzea.
2025/05/14 - 15:45
Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiko adituek Lehen Arretan profil profesional berriak gehitzea proposatu dute
Lehen Arreta indartzeko lantaldeak nabarmendu du psikologoak, optiko optometristak, nutrizionistak eta osasun administratzaileak behar direla.
2025/05/13 - 15:43
Baieztatu dute berunez intoxikatu zen familiak pitxerraren eta frutaontziaren bitartez hartu zuela metala
Beatriz Egañari eta haren familiari berun-maila oso altuak atzeman zizkieten odolean. Osasun Publikoaren ikerketak baieztatzen du kutsadura-fokua zeramika esmaltatuzko pitxer batean eta frutaontzian zegoela. Medikazioarekin berun-maila jaistea lortu dute eta orain "askoz hobeto" daude.
2025/05/12 - 15:15
SATSE Euskadik erizainen 'ezegonkortasuna' amaitzeko neurriak har ditzan exijitu dio Jaurlaritzari
Sindikatuaren arabera, Osakidetzak "etengabe diskriminatzen" ditu erizainak, eta "hori kristalezko sabaia" da kolektiboaren "garapen profesional eta laboralerako".
2025/05/12 - 14:19
Osakidetzako erizainek 450.000 prozesu arin artatu zituzten 2024an, 2019an baino sei aldiz gehiago
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak erizainek osasun sistema publikoan duten zeregina aintzatetsi nahi izan dute, bereziki Lehen Arretan, patologien % 80 bertan konpontzen baitira.
2025/05/11 - 18:28
Satse Euskadik erizainen "ezegonkortasuna eta errotazioa" amaitzeko eskatuko du astelehenean Bilbon
Erizainen kolektiboa "nazkatuta" dagoela salatu du, Osakidetzaren aldetik "etengabeko diskriminazioak" pairatzen dituztelako. Eguerdian bilduko dira Osasun Sailaren egoitza aurrean.
2025/05/10 - 15:35
Intxaurrondoko bizilagunek auzoko osasun-zentroaren egoera salatu dute
Kalitatezko osasun publikoaren aldeko herri-plataforma batek deituta, osasun-zentroaren aurrean manifestatu dira, zentrorako sarbide txarrak, zaharkitutako azpiegiturak eta langile falta salatzeko. Osasun-zentro berria eskatu dute.
2025/05/07 - 15:02
Zerbitzuburuen esklusibotasuna meritu gisa baloratzea proposatu du Euskadiko Osasun Itunak
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariak ez du zehaztu zenbat diren klinika pribatuetan lan egiten duten Osakidetzako profesionalak, baina portzentajea "oso txikia" dela azpimarratu du.
2025/05/06 - 14:09
EH Bildu kezkatuta dago Osasun Itunean "pribatizazioari ateak ixteko" dauden "erresistentziak" direla eta
Rebeka Ubera koalizio subiranistaren legebiltzarkideak nabarmendu duenez, eragileek adostasun "minimo" batzuk lortu dituzte, baina ohartarazi du "ezerezean" gera daitezkeela pribatizazioaren eztabaidari heltzen ez bazaio. Zentzu horretan, Jaurlaritzaren jarrera kritikatu du.
2025/05/06 - 12:23
Osakidetzak 2024an asma akutuko 3.300 kasu diagnostikatu zizkien 5 urtetik beherakoei
Euskal Osasun Zerbitzuak "Haurren asmaren asistentzia-ibilbidea" egin du, gaixotasun horrek haur eta nerabeetan duen prebalentzia handia dela eta.
2025/05/02 - 15:43
Martinez: ''% 10etik gora beste erkidego batzuetako medikuak dira, eta horrek arazoa konpontzen lagun dezake''
Osasun sailburu Alberto Martinezen ustez lan eskaintza "erakargarria" da Osakidetzak egin duena.