Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiko adituek Lehen Arretan profil profesional berriak gehitzea proposatu dute
Euskadiko Osasun Itunaren Mahaian bildutako adituek Lehen Arreta indartzeko hainbat proposamen egin dituzte, tartean, profil profesional berriak —psikologoak, optiko optometristak, nutrizionistak eta osasun administratzaileak— gehitzea.
Adibidez, osasun administratzaileen eginbeharra izango da pazienteen baheketa egitea eta dagokion profesionalarengana bideratzea.
Lehen Arretako lantaldeko adituek beren ondorioak aurkeztu dituzte, asteazken honetan Gasteizko Europa jauregian egin duten Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiaren zortzigarren bileran. Lantaldearen egitekoa ez da Lehen Arretaren egungo arazoei konponbidea aurkitzea (profesional falta, kasu), etorkizuneko eredua diseinatzea baizik.
Azaldu dutenez, Lehen Arretako lantaldeek egonkortasuna izatea ere ezinbestekoa izango da pazienteen jarraipena hobeto egin ahal izateko.
Bestalde, mahai gainean jarri dute baita ere familia medikuen kupoa (1.500 pazienteko mediku bat) tokian tokiko irizpideen arabera egokitzea: adineko pertsona kopurua, egoera sozioekonomikoa, etorkin kopurua edota gaixo kroniko kopurua kontuan hartuta.
Halaber, Lehen Arretako adituek azpimarratu dute beharrak ezberdinak direla landa eremuetan, hiriguneetan eta auzoetan.
Gaurko hitzorduan, 8 lantalde eta 400 profesional baino gehiago jorratzen ari diren 24 ildo estrategikoetako 6 azaldu dituzte. Hala ere, ez dituzte gaur bozkatuko eta hurrengo asteetan egingo dute, beti ere ekain amaierarako Osasun Ituna ixteko helburuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago, greba dela eta
Blusen eta nesken koadrilek Andre Maria Zuriari egindako lore eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako egun nagusiko ekitaldi nagusiak. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk zalantzan mantentzen ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoaren 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniaren ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.