Osasun Sailak "kezka" agertu du EHUk Medikuntzako euskarazko plaza berrien kopurua "murriztu" duelako
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila "oso kezkatuta" agertu da Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2025/2006 ikasturterako aurreikusitako Medikuntzako euskarazko plaza berrien kopurua "nabarmen murrizteko" hartutako erabakia dela eta.
Alberto Martinez sailburuak zuzentzen duen sailak gaur zabaldutako oharrak dio iazko urrian akordioa lortu zela EHUko errektoretza taldearekin, Medikuntzako euskarazko graduan 40 plaza gehiago eskaintzeko. "Azkenean, ordea, hitzartutako igoera hori EHUk alde bakarrez murriztu du; hala, adostutako 40 plaza berrien ordez 16 baino ez dira eskainiko, hau da, % 60 gutxiago, beharrezko plazak baina ez nahikoak", zehaztu dute agirian.
Konpromiso hori ez betetzeak, Jaurlaritzaren iritzian, "gure osasun-sistemaren harrobia den fakultate baten hezkuntza eskaintzaren kalitatea murriztea dakar".
"40 plazako proposamena, biztanleriaren beharrizanen eta EHUren benetako aukeren azterketan oinarritua, beharrezkoa da, medikuntzako profesionalik ez dagoelako; legezkoa da, lanpostuen % 15eko igoera gainditzen ez duelako; eta egingarria da, Ministerioaren finantzazioa izanik", erantsi dute.
Baliabiderik ez
Berehala etorri da EHUren erantzuna. Argi esan du datorren ikasturtean euskarazko 40 plaza gehiago kalitatez eskaintzea ezinezkoa dela egungo baliabideekin. Irakasleak eta espazioa falta dira, unibertsitatearen hitzetan.
Horrez gain, erakunde horrek argitu du joan den urrian egindako bileran, aurreko errektore taldeak eta Joseba Pineda orduan Medikuntzako eta Erizaintzako Fakultateko dekanoak jada helarazi zietela Osasun Sailari euskarazko plazak zabaltzeko zituzten zailtasunak, baliabide faltagatik.
Hurrengo ikasturteetan kopurua pixkanaka handitzen joatea da EHUren asmoa, eta hori jakinarazi zion Martinez sailburuari martxoan egindako batzarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.