Pilongo entzierroa 2025
Inoiz gertatu gabea: behiek buelta eman dute eta kortara itzuli dira
2025eko Faltzesko Piloneko azken entzierroak aurtengo unerik bitxienetako bat utzi digu. Izan ere, Teodoro Vergararen behiek buelta eman, eta kortara itzultzea erabaki dute, aldapan behera hasi eta segundo gutxira. Azkenik, normaltasunez eta zauriturik gabe egin da entzierroa, 2025eko luzeena: 3 minutu eta 22 segundo.
Azkartasuna eta erorikoak protagonista Faltzesko zazpigarren entzierroan
Faltzesko Piloneko zazpigarren entzierroa oso azkarra izan da, minutu bat eta 12 segundo iraun baitu. Behi batek aurrea hartu dio taldeari, eta korrikalari bat harrapatu du. Ohatilan eraman behar izan dute, baina badirudi ez direla zauri larriak eta sustoa anekdota besterik ez dela izango.
Faltzesko Piloneko seigarren entzierroa, korapilatsua eta arriskutsua
Faltzesko Piloneko seigarren entzierroak minutu bat eta 7 segundo iraun du, eta Hipica Zahoriko abereak izan ditu protagonista. Hainbat eroriko eta estropezu izan dira ibilbidean zehar, hasiera-hasieran animalia batek izandakoa tartean.
Hona hemen Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroko irudiak
Faltzesko Piloneko bosgarren entzierroak minutu bat eta 11 segundo iraun du, orain arteko bigarren entzierro luzeena izan da eta Eulogio Mateo de Carcarren zezenak izan dira protagonista. Hainbat eroriko eta estropezu izan dira ibilbidean zehar.
Emozioa eta arriskua Faltzesko Piloneko hirugarren entzierroan
Teodoro Vergara ganadutegia izan da hirugarren entzierro zirraragarri eta arriskutsuaren protagonista, ibilbidetik atera ondoren atzean geratu den behi batekin, baina mendi-mazelatik erori gabe. Korrikalari batzuk, ordea, erori egin dira, baina batek ere ez du zauri larririk izan.
Faltzesko piloiko bigarren entzierroa, azkarra eta zirraragarria
Jose Maria Goñiren ganadutegia izan da protagonista Faltzesko bigarren entzierro honetan. Goizeko 09:00etan suizidia jotzearekin bat eman zaio hasiera etzierroari. Azkarra izan da, eta zauritu bat utzi du, anbulantzian ospitalera eraman dutena.
Minutu bat, mila emozio: horrelakoa izan da Faltzesko piloiko lehen entzierroa
Faltzesko piloiko 2025eko lehen entzierroak zirrara handia eragin du minutu eskaseko lasterketan. Vicente Dominguezen behiak bat eginda jaitsi dira, eta tentsio uneak eta lasterketa politak izan dira azken zatian. Balantzea ezin hobea izan da: bi zauritu arin baino ez, eta festaren hasiera arrakastatsua.